2021(e)ko abenduaren 13(a), astelehena

HARITZ MUGARRATU ZORAGARRIEN IBILBIDEA MUNAIN-OKARIZ EN

Igande honetan, Pagoeta mendizale elkarteko taldekideekin batera, lagunarte bikainean eginiko txango zoragarrian, Entzia mendizerraren oinetan ehun urtetik gorako haritz mugarratu ikusgarriak ikusteko parada izan genuen. 

Munain eta Okaritz herri txikiak, San Millan /Donemiliaga udalerria osatzen duten 15 herrietako bi dira, Aguraingo koadrillaren barruan. Iparraldera begiratuz Gorbea elurtuta ikusten zen.

 

Antzinatik mugarratu izan dituzte haritzak (harimotxes eta harimotxis bezala ezagutuak). Landare aniztasun haundiko erabilerak utzi dizkigu erabilera horrek, zuhaitz erraldoien bueltan. 

Denborarekin, basoa galdu eta larre eta soroak zabaldu dira. Zuhaitz asko moztu ziren, baina, hainbat tente gelditu dira mendez mende. 

Haritzak izanda zuhaitz nagusiak, ezkurrak dira fruituak; garai batean "chato Vitoriano" arrazako txerriaren elikagai nagusia eta ardi eta abere haundiagokoen elikagai gozagarriak. 

Haritz kanduduna eta haritz kandugabearen arteko desberdintasunak  Aitor Leizaren eskutik.

Zuhaitz zahar hauetan, 1995az geroztik egindako lanetan, iberiar penintsularako espezie berriak aurkitu dira. Aurkikuntza hauek, inguru horietako ezaugarri ekologikoak balioan jarri eta Arabako geografia erakusteko oso baliagarriak izan dira. 

Zientziaren ikuspegitik, Munain Okariz inguruetako basoaren 400 hektareako eremua, Europa osoan parekorik ez duen eremua da. 

Haritzak, erkametzak eta euren arteko hibridoak bereiztea izan da gure erronketariko bat, irteera honetan.

Izugarrizko gerribuelta hartzen dute aintzinatik mugarratutalko haritz zahar hauek.

Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio  hemen

LIKENAK

Aitziber Saroberen hitzaldi ibiltariak benetan ederrak suertatu ziren.

Ekologia ezagutza-arloan, likenak ingurunearen osasunaren adierazleak dira. 

likenak kontserbazio lanetarako kontuan hartu beharreko bizidunak dira, bizi geran eremuko airearen kalitatearen adierazle gisa balia daitezke.

Hainbat liken espezie ondo kontserbatutako ekosistemetan bakarrik bizi dira, esaterako, urte askotako zuhaitz zaharretan. 

Covid 19 ak erakutsi digu biodibertsitatea dela munduko bizidun guztien bizitzaren bermea. Biodibertsitatea ezagutzea babestea eta osasuntsu mantentzea gure bizitzaren segurua dugu, naturaren kate trofikoa kalitate onez edukitzeak gure bizitzaren kalitatea, egoera eta osasuna hobetzen lagunduko gaitu, gure lurralde historikoaren ondarea zein den jakin eta hobetzeko.

Likenez beteriko ingurune bat da Munain eta Okarizko hariztia

Aito Urbietaren bertsoa ere txapela kentzekoa

GEOLOGIA

Urbasa-Andia sinklinala; Munain eta Okariz ingurunearen jatorria geologia ikuspuntutik aztertuta

Itsasoan sortutako harri sedimentarioak non bertan garai haietako espezie batzuk ederki ikusten dira fosilizatuta

HEGAZTIAK

Okil ertaina (Leiopicus medius)

Ibilbidean zehar osatu genuen hegazti zerrenda honako hau da;

Etxe-usoa
Miru gorria
Okil ertaina
Okil handia
Eskinosoa
Bele beltza
Amilotx mottoduna
Kaskabeltz txikia
Amilotx urdina
Kaskabeltz handia
Txio arrunta
Erregetxo arrunta
Garrapoa
Gerri-txori arrunta
Txepetxa
Araba-zozo pikarta
Garraztarroa
Birigarro arrunta
Birigarro txikia
Zozo arrunta
Txantxangorria
Txolarre arrunta
Negu-txirta
Txonta arrunta
Mokolodia
Gailupa
Tarina
Hesi-berdantza
Sai arrea
Mokolodia

INTSEKTUAK

Haritzak intsektu ugarirekin elkarreragiten du. Horietako asko zinipidoak edo liztorrak dira (Cynipidae familia). Haritz batean dozenaka liztor espezie ezberdin aurki daitezke. Liztor emeek arrautzak erruten dituzte garatzen ari diren haritz-hostoen barrutan, eta ondoren larben hormonak grano moduko oskolak eratzen dituzte. 
Erkametzak edo "quercus" familiako zuhaitzak funtsean, haien barruan ugaltzen diren larben inkubagailu jangarriak dira. Goiko argazkian ikusten den bezala, oskol horietako bat puskatzean, barruan aurkitzen den beldarra duzue ikusgai.

ONDDOAK
Mycena haematopus
Trametes versicolor
Lobularia pulmonaria. Zati marroiak, esporak sortzeko perretxikoak
Hypoxylon fragiforme
Panellus stipticus
Stereum hirsutum
Pago ziza Cytocybe = Lepista nebularis
Hidi mihia -Fistulina hepática

LANDARE BATZUK
Rubia peregrina
Lonicera xylosteum
Clematis Vitalba
Huntza, landare parasito bat izanik, zuhaitza itoko duen beldurrez, argazkian ikusi daitekeen bezala, behekaldeko enborretik moztutzeko oitura haundia dago. Nahiz eta ez izan horrela, huntza lurretik indartzen da ez zuhaitzari xurgatzen dionetik.
IBILBIDEKO BESTE ARGAZKI SORTA BAT
Aitziber Sarobe; Atzo ireteera polita egin genuen Arabara, ehundaka urteko haritz eta erkametzak bisitatuz. Munain herrian,  bukaeran, auzotar bat urreratu zitzaigun. Esan zigun nola, bera zinegotzi zela, Iruñako gazte bat  hurbildu zitzaien zuhaitz horien balioaz hitz egitera. Ingalaterran ikasketak egiten ari zela, galdetu omen zioten han halako zuhaiztirik ezagutzen zuen eta gazteak, nonbait, akorduan paraje horiek.  Ingalaterrako erreginaren lorezain batekin hurbildu omen zen Udalera Iruñarra, zuhaizti horiek babesteko eskatzera. "Nosotros andabamos por ahi pero no sabiamos que teniamos eso, desde entonces esta asi. Pero trajo muchas discusiones entre los vecinos", atzoko gizonak esana. Gauza hauek ahaztu egiten zaizkit eta, uste dut jakitekoak direla...
Denok jabetu behar genuke haritz zahar mugarratu hauen garrantziaz

























2021(e)ko azaroaren 23(a), asteartea

"GUADALQUIVIR" DOKUMENTAL SOLASALDIA BASA ANIMALIETAN ADITUA DEN IÑIGO ZUBEROGOITIA BIOLOGOAREKIN

Azaroak 30ean, asteartea-19;00etan, Zarauzko Modelo aretoan izango den Guadalquivir dokumental-solasaldian, gaur egun Euskal herrian basa animalietan adituenetakoa den Iñigo Zuberogoitia izango degu hizlari. Beraz, aukera paregabea izango du naturzale orok animali edo basabizitzari buruzko edozein duda dela ere, solasaldian parte hartu eta galderak egin ahal izateko.

Guadalquivir, ibaian behera. Ibai bat baino gehiago, Guadalquivir Espainiako hiru naturgune garrantzitsuenetakoak lotzen dituen ubidea da: Cazorla, Sierra Morena eta Doñana. Dokumental honek hiru espazio natural handi hauetako paisaiak erakutsiko dizkigu. Zeregin horretarako  protagonista azeri bat izango da. Animali hau egoera eta habitat ezberdinetara moldatzen jakin duen ugaztun bat da, taldean zein bakarrik bizi dena eta era berean haragijalea, begetarianoa edo harraparia dena. 

Guadalquivir dokumentalaren trailerra ikusgai duzue hemen.

Iñigo Zuberogoitia betidanik ekologian eta animali basatien jokaeran interez haundia izan duen ikerlari bat da. Eta dokumental honetako protagonista azeri bat dela jakinik, zein hobeagoa bera baino solasaldi honetara gonbidatzeko. Azken 25 bat urteotan hontzak eta harrapariak aztertzen aritu da Euskal Herri osoan, zeregin horretan Icarus eta Aranzadi zientzia elkartean jardun du. Penintsula iberiarreko haragijaleen jarraipen programak garatzen ere ibili da, besteak beste, bisoi europarra bezalako espezie iheskorrekin lan eginez. Zientoka artikulu zientifikotan hartu du parte eta liburu asko ere argitaratuak ditu, batzuk aipatzearren; Belatz haundiarenak, Bizkaiako animali haragijaleena edo Europako basa harraparien ekologia eta kontserbazioari buruzkoak, bainan  beti ere faunaren kontserbazioa ardatz dutenak. 

Iñigo Zuberogoitia, Sai Zuriak ikertzen.

Oharra; Dokumentala zein hizlaria erderaz jardungo dira, bainan euskeraz ere galderak egin ahal izango dira.

2021(e)ko azaroaren 21(a), igandea

MENDI IRTEERA; Muniain-Okarizko harizti-erkamezti zaharra ezagutzera Pagoeta mendizale elkartearekin batera

Duela hainbat urte, Arkamurka natura-elkarteak eta Pagoeta Mendizale elkarteak, urteko azken irteera elkarrekin egitea erabaki zuten, urteko egutegia ixteko aukera bikaina delakoan. Naturzaleak, naturari begiratzeko patxada eta irizpideak eskaini nahian; mendizaleak, mendian elkarrekin gozatzeko aukerari bide eginez.

Urtero herrialde ezberdinera joan ohi gara, eta aurten, Araba tokatzen da. Arkamurkak gidatuta, Muniain-Okariz inguruetarako joango gara bertako harizti-erkamezti zaharra ezagutzera. Ehundaka urte dituzten mugarratutako zuhaitzetan, bizitza nola ernetzen den ikusiko dugu. 6 Km luzeko ibilbidean, 300 m-ko desnibel txikiarekin, naturaz gozatuko dugu, zuhaitz zaharrak begirada berriarekin begiratzeko.

Pagoeta mendizale elkartearen  webguneko helbide honetan dituzu irteeraren inguruko informazio zehatzagoa, mapa, profila eta ibilbidearen GPX fitxategia.Izen-ematea, ohi bezala, Mendizabal kinkil-dendan egin behar da. Arazoaren 29tik abenduaren 10 era bitartean duzu izena emateko aukera.Irteera abenduak 12 an goizeko 08:00etan izango da, Agueseko biribilgunetik.

Animatu!!!!!!!!




2021(e)ko azaroaren 2(a), asteartea

Zarauzko Natura asteko hitzaldi gehienak oso osorik entzuteko aukera

Arkamurka natura elkartearen izenean eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu, pasa berri degun Natura aste hau aurrera ateratzeko ixilpean laguntzen jardun zareten taldekide guztiori eta nola ez, hitzaldietara zein erakusketara gerturatu zeraten denoi. 

Arkamurkako taldekideak auzolanean

Arkamurkako lokalean grabatutako irudi bat

Ondorengo esteketan  klikatuta, ERLO eta Zarauzko hitzaren eskutik Natura astean izan diren hitzaldiak oso osorik entzuteko aukera izango duzu;

1.-Joxepo Teres; Golindo gogoan, hitzaldia mikologiaz eta Artikutzaz

2.- Maite Laso; Enarak proiektua

3.-Ibai Olariaga; Egia al da onddoak desagertzen ari direla?

Jarraian erakusketako pasarte batzuk dituzu ikusgai;

Audioa: Joxepo Teres "Golindo nire mentore izan zen mikologiaren inguruan"

Martxel Aizpurua "Golindo"ren erakusketari buruzko azalpenak ematen
Aurtengo natura asteko erakusketak "gau beltzarekin" bat egin zuenez, ez oiko irudi bitxi batzuk ere suertatu ziren
Urtero bezala, erakusketako perretxikoak ederki zailkatuta zeuden, aurten erreka bazterreko onddoei egin zaie aipamen berezia.
Eta nola ez, erakusketa osoa panel informatiboz ornitua zegoen, berauek onddoek naturan duten funtsio ugari ederki adierazten zituzten.


2021(e)ko irailaren 13(a), astelehena

"100 DIAS DE SOLEDAD" DOKUMENTAL SOLASALDIA BIOLOGIAN DOKTOREA DEN AITOR GALARZA NATURZALEAREKIN

Irailak 28an, asteartea-19;00etan, Zarauzko Modelo aretoan izango den dokumental-solasaldian, mendizale eta argazkilaria den José Díaz ek 100 egun Asturiasko mendietan (Redes parke naturalean) era bat bakarrik igarotzean izandako bizipenak ekarriko dizkigu pantaila aurrera.. Berak betidanik izan duen utopia bat benetakoa izatea bihurtu duelarik.

José Díaz
Dokumental honen beste helburuetako bat gizateriaren eta naturaren arteko oreka hauskorraz  hausnarketa egitea da. Bide batez naturaz gozatzea ere bai, ziur baitago gizarteak naturarekin kontaktua oinarrizkoa eta beharrezkoa duela.
José Diaz, grabaketarako erabili zuen materiala garraiatzen.

Berak dio pertsona aktibo batek ezin duela osasuntsu izan naturarekin gutxieneko harremana izan gabe. Era berean  behar baino askoz material gehiagorekin bizi garela egiaztatzeko erronka ere izan duela dokumental honetan, austeroago izan behar genukeela dio. Beraz dokumental ikusgarri baten aurrean gaudela esan genezake.

Dokumentaldiaren ondoren  Biologian doktorea den Aitor Galarza naturzalearekin solasaldia izango da.  Hainbat lan zientifiko eta libururen egilea da, besteak beste, urte luzez Euskal herriko ornitologoentzat erreferente izan den "Abifaunaren banaketa espaziotenporala euskal autonomi elkartean"  lan bikainaren egilea da. Aitor Galarza, gaur egun Bizkaiako basozain izateaz gain, Aranzadi elkarteko kide ere bada eta proiekto askotan dago murgildua, besteak beste Urdaibaiko paduretan arrano arrantzalea berriro sartzeko proiektuaren zuzendari teknikoa da eta urte luzez kaioak aztertzen diardu.

Urdaibaiko arrano arrantzalea tarteko Aitor Galarzari egindako elkarrizketa bat.


2021(e)ko abuztuaren 8(a), igandea

JOSE LUIS "GOLINDO" ETA ANE MIRENI EGINDAKO OMENALDIA

Uztailak 24an Laurgaingo parke naturalean, Jose Luis “Golindo”ri eta Ane Mireni egin genion omenaldi unkigarrian, Begoñi Arriarcek hartu zituen irudi batzuk dituzue ondoren;
Omenaldian, Golindo eta bere emaztea Ane Miren gogoratu genituen eta Arkamurka elkartekoez gain besteak beste familiartekoak, lagunak, Arantzadi zientzia elkartekoak zein Pagoeta mendizale elkartekoak izan ziren bertan.Txistulariak lagun genituela denon artean Imanol Larzabalen "mendian gora haritza" abestu genion. Eta Golindoren biloba batek agurra dantzatu zion, bere omenez Laurgainen landatu genuen gorostia zein bertan itsatsita geratu den eserleku eder eta oroigarri plaka baten aurrean. Bukatzeko, lagunartean mokadu bat jateko aukera ere izan genuen.