Urtarrilaren 23 eta 24ean ERRIBERETAKO PARKEA (Irita) erakusketa egongo da Itsasmendiko Auzo-Elkarteko lokalean.
Urtarrilaren 26an berriz, lokal berean Erriberetako Parkea (Irita) gaiaren inguruan.arratsaldeko 7etan hasita hitzaldi bat izango da Arkamurka natura taldearen eskutik.
Parke honen helburua ekosistemak ezagutzea, maitatzea eta babestea izan arren, didaktika-mailan dituen posibilitateak ezin hobeak direla uste dugu. Euskal herriko kostaldeko ekosistemak oso murrizturik aurkitzen direnez, hauetariko azkeneko bat berreskuratu, babestu eta ordenatu nahian, Zarauzko Arkamurka taldeak zona horretan egindako aurreproiektuaren berri ezagutzeko aukera izango da. Informazio gehio hemen
Pare bat ordutan zehar Izurde haundi (Tursiops truncatus) talde ederra ibili zen San Anton inguruan zehar biraka, zetazeo hauetaz gain alzido (Martin eta Pottorroak) eta zangak ere ugariak izan ziren RAM egun honetan. Behekaldeko irudietan ikusten den bezala Izurde haundietako (Tursiops truncatus) batek arnasa hartzeko arazoak dituela ematen du eta ondorioz Zifio baten antza hartzen du. Argazkiak Getariako arratoitik (San Anton) Aitor Leizak ateratakoak dira eta gehienez lehorretik 50 m ingurutara ateratakoak dira, denera 33 bat zenbatu ziren.
Izurde haundiak (Tursiops truncatus)
Izurde haundiak (Tursiops truncatus)
RAM ean Aitor Leizari ateratako irudietako bat
Arkamurkako taldekideak adi, adi teleskopioekin hegaztiak behatzen.
Abenduko RAM ean ateratako argazki bat, Aranzaditik antolatuta itsas hegaztiak behatzera gehitu zitzaizkigun lagun talde bat
Itsas txakur (Phoca vitulina) bat ere Getariako kaian zehar dabil egunotan bainan guk ez genuen ikusteko aukerarik izan.
Zanga eta Alzidoak izan dira gehien ikusi genituen espezieak.
Martinak (Uria aalge)
Zanga (Morus bassanus) ez heldu bat
Beste Zanga (Morus bassanus) ez heldu bat
RAM egunean zenbatutako hegazti eta zetazeo zerrenda osoa