Zarautz inguruko sastraka eta larreak dauden landazabaletan Antzandobi arrunt ( Lanius Collurio) ugari ikusteko aukera dago egunotan. Udaberri udara aldean etortzen dira gure inguruetara, kumatu ondoren Afrika aldean negua igarotzeko. Behekaldeko argazki hauetan ikusiko duzuen bezala arrak bizkarralde arre-gorriska izaten dute buru aldea grisa eta mozorro beltz batek begiak estaltzen dizkiolarik. Eme helduak berriz kolore arrea du oro har eta gazteak berriz bizkar aldea askoz pikartagoa izaten dute horrela eme helduetatik bereiztuz . Batez ere intsektu haundiak eta ornodun txikiak jaten ditu eta biltegi modura sarritan arantzetan metatzen ditu harrapakinak.
Behekaldeko argazki guziak Arkamurkako taldekida den Andoni Ruiz Etxeberriak Pagoetako parke naturalean (Altzola auzoan) ateratakoak dira, HEMEN klikatuaz Andoniren argazki gehiago ikusteko aukera izango duzue.
Antzandobi arrunt ( Lanius Collurio) arra. Andoni Ruiz Etxeberriaren argazkia
Antzandobi arrunt ( Lanius Collurio) emea eta arra. Andoni Ruiz Etxeberriaren argazkia
Antzandobi arrunt ( Lanius Collurio) emea. Andoni Ruiz Etxeberriaren argazkia
Antzandobi arrunt ( Lanius Collurio) arra. Andoni Ruiz Etxeberriaren argazkia
Antzandobi arrunt ( Lanius Collurio) arra eta emea. Andoni Ruiz Etxeberriaren argazkia