Astean zehar lau hitzaldi eskainiko dira Arkamurka Elkartearen egoitzan, guztiak 19:00etan:
Urriak 19 – Mikologia: “Gipuzkoako onddoen katalogoa. Zergatik eta zertarako?”, Josepo Terés (Aranzadi eta Arkamurka).
Urriak 20 – Geologia: “Zarautz: iragana, oraina eta etorkizuna urari begira”, Inma Mugertza (hidrogeologoa).
Urriak 21 – Dokumentala: “Glaziarren gainbehera eta muturreko fenomenoak”, Eñaut Izagirre (glaziologoa).
Urriak 22 – Geologia: “Zarauzko ondare geologikoa”, Sara Alcorta (ingurumen geologoa, Arkamurka).
Astea borobiltzeko, urriaren 25ean, igandean, Azokan egingo da ohiko erakusketa: Perretxikoak, haziak eta fruituak, eta geologia izango dira protagonista, 11:00–14:00 eta 17:00–19:30 bitartean.
Natura Asteak urte luzez erakutsi du Zarautzek naturarekiko duen konpromisoa: tokiko adituak, herritarrak eta naturazaleak elkartzen ditu, ezagutza partekatzeko eta ingurunearekiko begirada arduratsuagoa sustatzeko.







