Azaroak 30ean, asteartea-19;00etan, Zarauzko Modelo aretoan izango den Guadalquivir dokumental-solasaldian, gaur egun Euskal herrian basa animalietan adituenetakoa den Iñigo Zuberogoitia izango degu hizlari. Beraz, aukera paregabea izango du naturzale orok animali edo basabizitzari buruzko edozein duda dela ere, solasaldian parte hartu eta galderak egin ahal izateko.
Guadalquivir, ibaian behera. Ibai bat baino gehiago, Guadalquivir Espainiako hiru naturgune garrantzitsuenetakoak lotzen dituen ubidea da: Cazorla, Sierra Morena eta Doñana. Dokumental honek hiru espazio natural handi hauetako paisaiak erakutsiko dizkigu. Zeregin horretarako protagonista azeri bat izango da. Animali hau egoera eta habitat ezberdinetara moldatzen jakin duen ugaztun bat da, taldean zein bakarrik bizi dena eta era berean haragijalea, begetarianoa edo harraparia dena.
Guadalquivir dokumentalaren trailerra ikusgai duzue hemen.
Iñigo Zuberogoitia betidanik ekologian eta animali basatien jokaeran interez haundia izan duen ikerlari bat da. Eta dokumental honetako protagonista azeri bat dela jakinik, zein hobeagoa bera baino solasaldi honetara gonbidatzeko. Azken 25 bat urteotan hontzak eta harrapariak aztertzen aritu da Euskal Herri osoan, zeregin horretan Icarus eta Aranzadi zientzia elkartean jardun du. Penintsula iberiarreko haragijaleen jarraipen programak garatzen ere ibili da, besteak beste, bisoi europarra bezalako espezie iheskorrekin lan eginez. Zientoka artikulu zientifikotan hartu du parte eta liburu asko ere argitaratuak ditu, batzuk aipatzearren; Belatz haundiarenak, Bizkaiako animali haragijaleena edo Europako basa harraparien ekologia eta kontserbazioari buruzkoak, bainan beti ere faunaren kontserbazioa ardatz dutenak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.