2018(e)ko abenduaren 9(a), igandea

ULIBARRI-GANBOARA EGINDAKO IRTEERAREN KRONIKATXOA

Ibilbedea zuhatzako itsas otzi abiapuntutik--Garaioko harrera etxerarainokoa izan zen (9 km).
Ibilbidearen haseran Martxel Aizpuruak eta Aitziber Sarobek erkametzei, basoen egituraz zein bertako landarediaren potentzialtasunaz hainbat zehaztasun eman zituzten. Eta ibilbidean aurrera egin ahala, geoligiari buruzko azalpenak izan ziren eta nola ez, inguruko urtegiaren istorioa azalduaz, bere aldeko zein aurkako ikuspuntuak ere bai. Hegaztiak ere izan zuten beraien protagonismoa, urtegian zehar ahate desberdin ugari ikusi ziren, batzuk aipatzen hastearren. Kopetazuriak, antzarak eta murgilak... Eguraldi ederrarekin goiz pasa zoragarria burutu genuen.


GEOLOGIA

Ibilbidean zehar ikusi genituen arroka nagusiak Goi Kretazeoko TUPA eta TUPA KARETSUAK ziren (Santoniensekoak, duela 80 milioi urtekoak). Iberiar mendigunearen hegoaldean kokatuta zegoen plataforma kontinentalean sortu ziren. Ebidentzia gisa, plataforma hartan bizi zen Micraster izeneko itsas trikuen fosilak ugariak erraz topa daitezkeela esan dezakegu. Fosil hauei tximisten harriak deitzen zitzaien, uste zelako tximistekin batera erori zirela zerutik.

Gasteiz inguruan, tupa hauen lodiera 3000 metrokoa da (beste gune batzuena 500 metrokoa besterik ez bada ere).
Tupak iragazkaitzak dira eta horrek urmaelen eta urtegi edota uharken sorrera errazten du.
PETROLIOAREN ISTORIOAK ARABAN
Ingurune honetan, Agurainetik gertu, Entzia mendizerran eta Opakua mendatean, petrolioa aurkitzeko indusketak egiten ziren XX. mendearen hasieran. Ez zuten arrakasta handirik izan … Urtetan, Araba petrolioa aurkitzeko leku egokitzat ikusi zen, eta izan ziren urteak, 1961a bezalakoak, estatuan petrolio bila egin ziren indusketen erdiak Araban egin zirenak.
Ondorengo lerroetan kontatzen den pasarte hau 1960. urteko neguan gertatu zen Entzia eta Urbasa artean, Itaida eta Burundi artean. “Bi metro sakoneko elurteak 20 bat langile eta teknikari alemaniar bat bakartuta (inkomunikatuta) utzi zituen, 10 idi parek bultzatutako elurra kentzeko egurrezko makina Opakuatik euren bila irten bitartean”.
Indusketa haiek, zeinetan ingeniari, teknikari eta brigadako ekipoak bat-batean euren katxarroekin agertzen ziren denbora laburrean alde egiteko, lurralde osoan utzi dituzte arrastoak. Zenbaitetan plataformak ikusgarri daude, beste leku batzuetan barrakoien aztarnak daude, indusketa lekuen lagungarri ziren guneetarako bideak ere ikus daitezke, eta edonola, toponimian jaso diren izenak daude (petroleroak).
Ikerketa haiek baldintza oso gogorretan gauzatzen ziren. Indusketa hasita ezin zen gelditu, beraz 8 orduko hiru turnotan egiten zen lana, gelditu gabe, urteko 365 egunetan. Oro har, indusketa taldea 10 bat pertsonek osatzen zuten, eta 1960 inguruan gutxi gorabehera hileko 7000 pezetako (42 euro) soldata irabazten zuen nagusiak eta 2000 pezetakoa (12 euro) peoiak. Indusketarik gogorrenak, protagonisten ahotik jasota, mendian isolatuta zeudenak ziren, Urbasa 1ekoa bezala, zeinetan 1960. urtean ondorengo pasartea jaso zen:
“halako elurtea egin zuen –ziotenez- bi metro gainditu zituela, eta bi talde bakanduak gelditu ziren. Zegoen janari apurra “aita Otto” izenarekin ezagutzen zen begirale alemaniarrak mugatu zuen, eta eguneroko menua bakailaoa patatekin edo patatak bakailaoarekin izaten zen, egun batean salbu, egun hartan haragia jan ahal izan baitzuten “aita Ottok” langile bati gordeta zuen arkume erdia kendu ziolako. Horrela iraun genuen Opakua herritik 10 idi parek tiratako egurrezko elurra kentzeko makina gure bila abiatu zen arten”. Eurengana iristen lehenak Elias Ruiz de Alegria eta emakume alemaniar bat izan ziren, “garlotxa” batzuen laguntzaz mendatea igotzea lortu eta laguntza eskain ahal izan zieten.
Eremu honetan lanean aritu ziren denbora luzean, baina egunak aurrera egin arren ez zen petroliorik agertzen eta teknikari alemaniarrak animoa galtzen hasi ziren. Ondorengo pasartea ere jasota dago: “Jendea animoa galtzen ari zela ikusita, Dionisiori hainbat putzuetara gauez petrolioa botatzea otu zitzaion, eta hurrengo goizean, teknikariak iritsi eta lohia aztertzen zutenean, petrolio kopuru interesgarriak aurkitzen zituztenez, hainbat hilabetetan luzatu zuten euren lana”. Baina, ez zen petroliorik agertzen eta azkenean bertan behera utzi behar izan zuten.

2018(e)ko azaroaren 18(a), igandea

Ulibarri Gamboa-ra irteera

Hemen doakizu datorren igandean azaroak 25, Pagoeta M.E. eta Arkamurka Natura Taldeak elkarlanean eta urtero egin ohi den mendi ibiladiaren informazioa. Ibilbidea, Zuhatzan dagoen ontziratzeko tokian hasiko dugu, eta erkametzez osatutako basotik igaroaz, eta beti ere Ulibarri Ganboako urtegiaren inguruetan aurrera eginez, bertan dagoen landaredia, eta ingurune honetan negua igarotzeko gelditzen diren hegaztiak ikusiz Garaion bukatuko dugu txango interesgarri hau.
Distantzia. 10 km inguru
Igoera/jaitsiera metatuak: Apenas dago igoera/jaitsierarik
Irteera 7:30ean Agoües-eneko Biribil-gunetik
Itzulera; 14:30 aldean Zarautza iristea aurreikusten da
Ulibarri Ganboa urtegiaren irudi bat
Ibilbideari buruzko traka

2018(e)ko ekainaren 15(a), ostirala

Hitzaldia; Senegaleko altxorrak: hegaztien paradisua

Aitor Leizaren eskutik Senegaleko izadiaren ikuspuntu bat disfrutatzeko aukera paregabea izango da. Hitzaldia : EKAINAREN 19 an, Asteartea. Ordua: 19:30tan Arkamurka Elkarteko egoitzan, Santa Marina kaleko 2an. Euskeraz eskeiniko du eta doakoa izango da. 

Ikusiko dugun emanaldia 9 egunetan egindako bidaiaren emaitza da. Somoneko inguru batzuk ezagutuko ditugu, ondoren  Saloum deltako manglarrak eta Sippo herria  ikusiko ditugu. Azken puntu interesgarria  Senegaleko Gambia ibaiaren  arro bat da,baina azken eguneko gauean hegazkina hartu aurretik  Madeleine uhartea eta Dakarren erdian dagoen heze gunea ikusiko ditugu. Hau dena hegaztiak ikusteko irteera batean, baina bestelako sorpresak izan ziren: hainbat ugaztun , narrasti, xomorro eta landare interesgarriak ikusiko ditugu. Laburbilduta, esan genezake Senegaleko izadiaren ikuspuntu bat disfrutatzeko aukera zoragarria izango dela.


2018(e)ko maiatzaren 16(a), asteazkena

MAIATZEKO HITZALDI IBILTARIAK; IÑURRITZA BIOTOPOKO IRTERA ORNITOLOGIKOA ETA VISTA ALEGREKO PARKE BERRITURA


IÑURRITZA BIOTOPOKO IRTERA ORNITOLOGIKOA

Txangoa : MAIATZAREN 23,
 Asteazkena. Ordua: 18:00 h. Elkartzeko unea: Iñurritza biotopoan,  Zubi ondo jatetxearen aparkaleku ondoan. 

Irteera honen helburuetako bat, Arkamurkako ornitologia taldearen eskutik Iñurritza biotopoan zehar hegaztiak bertatik bertara ikusiaz eta entzunez txango bat egitea da, eta bide batez Iñurritzako hegaztiak ezagutzeko gidaliburua aurkeztea ere bai. Hemen sartuta azken aste hauetan Iñurritza biotopoan ikusi ditugun hegaztien zerrenda aurkituko duzu. Prismatikoak eramatea gomendatzen da.



-------------


VISTA ALEGREKO PARKE BERRITURA HITZALDI IBILTARIA


Hitzaldia : MAIATZAREN 29  
Asteartea. Ordua: 19:30 h. Elkartzeko unea: Arkamurka Elkarteko egoitza aurrean,  Santa Marina kaleko 2an. 

VISTA ALEGREn Arkamurkak egin dituen lanak komentatuko ditu Jon Zulaikak. Horretarakko, Vista Alegre bertara joango gara.

Parkearen izaera mantenduz hainbat zuhaitz kendu dira, bereziki gaur egun jada bertan zeuden artelatzei hasten uzten ez zietenak eta era berean egin diren landaketa berrien berri ere emango du. Helburuetako bat baso naturalaren egoerara ahal den gehien hurbiltzea da eta horretarako egurra usteltzen utziko da besteak beste. Beraz, bertan egin diren ekintzen arrazoiak eta helburuak herritarrei maiatzaren 29 an azalduko dizkigu Jon Zulaika Arkamurkako kideak.

2018(e)ko apirilaren 12(a), osteguna

ZARAUZKO XX ASTRONOMIA ASTEA



Txikitandik izan dugu guztiok espaziountzi bat eraiki eta izarretan zehar bidaiatzeko grina. Txikitandik komikiek, pelikulek eta, nola ez, gure imaginazioak eraman gaitu. Aurten amets horren ildoan gatoz, espaziora bertaratzeko grina bait daukagu, beharra. Informazioaren gizarte honetan “fake-news”-ak puri purian daude eta nahastu egiten gaituzte; zer da zuzena? okerra? erdibidezkoa? Manu Arregik hortan lagunduko gaituen arren, gure espaziountziaz joan eta gure kabuz ikusi nahiko genuke guztia baina ezintasunean Cassini moduko tramankuluen berriei erreparatuko diegu. Gainera bere azterketa eta datuak José Félix Rojas zientzialariaren eskutik izango ditugu zuzen zuzen eta zehatz mehatz kontatuak. Proiektu berriei buruz ere hitzegiten digute, gizakia Martitzera eramatea kasu; epe motzean egin al dezakete? egin ote daiteke? Dena den, etorkizunari begira geratu baino, nahiago dugu gure kartoizko espaziountziaren bidez (eta hegazkin bat medio) eguzki eklipse bat ikuskatzeko esperientzia zuzenean bizitzea. Guk ez daukagu Martitza zapaltzeko grinarik; astronomia lurtarrarekin konformatzen gara; zuek ere? Ba hortarako larunbatean izango dugu aukera, eklipsea ez, baina eguzkia, izarrak eta planetak ikustekoa bai. Etorri nahi baduzue nahi adina bidaia txartelak dauzkagu, doan gainera. Ezin aukera pasatzen utzi…

Apirilak 17, asteartea

“Astronomia ikasiz, fakenews-en bidez”
Manu Arregi
Ilatargi Astronomia Taldeko kidea

Astronomia zaleok amorru handiz hartzen ditugu astronomiaren inguruko albiste faltsuak zabaltzen direnean. Gauza txarra da, berez, horien bidez gizartean idea oker ugari finkatzen joaten direlako. Baina baikorra izanik, badu alde ona. Alde batetik, astronomiari buruz hitzegiten delako eta, bestalde, aitzakia ematen digulako, zientzia zaleoi, kale dibulgazioa egiteko


18 de Abril, miercoles

"El legado de la misión Cassini"
José Félix Rojas
Miembro del Grupo de Ciencias Planetarias y profesor de la UPV/EHU.

La misión Cassini, ambicioso proyecto de la NASA y de la ESA concebido hace 35 años, se ha desarrollado a lo largo de 13 años en los que ha orbitado al planeta de los grandes anillos. Ha sido la primera vez que una misión espacial ha hecho aterrizar un módulo en la superficie de un mundo lejano (en Titán). Entre su ingente volumen de datos e imágenes se hallan nuevos descubrimientos en la dinámica de las partículas que forman los anillos y la existencia de agua líquida en el satélite Encélado así como la confirmación y estudio de la estructura conocida como el hexágono y el estudio de una gran tormenta blanca de escala planetaria.

Apirilak 19, osteguna

“Etxetik at”
Iñigo Elorza
Arkamurka Natur Elkarteko kidea
Gizakiok hamarkadak daramatzagu eguzki sistema aztertzen eta zunda robotikoak bidaltzen. Baina azkenengo urteetan gizakiok Ilargira edo Martitzara joateko planak ugaritu dira. Horien atzean empresa pribatuak daude, Space X ezagunena dena. Benetan prest al gaude gizakiok bidaltzeko Martitzara? Gure teknologia hainbeste aurreratu al da? Ze interesak daude ekintza hauen atzean?

Apirilak 20, ostirala

“Zarauztik Wyoming-era eguzki eklipsea ikustera”
Alfredo Sayalero
Arkamurka Natur Elkarteko kidea
2017ko abuztuan eguzki eklispe bat ikusi ahal izan zen lurreko zenbait eremutatik; besteak beste Estatu Batuetako leku batzuetatik. Aukera hori zela eta, lagun batzuk bertara joateko prestaketa egin genituen eta baita joan ere. Wyoming-eko estatua aukeratu eta Glendo izeneko hiri ingurura joan ginen. Hango bizipenak ekarrriko dizkizuegu. Eta batez ere, teleskopioarekin joan ginenez, argazkiak ekarri eta erakutsiko dizkizuegu. Badugu zer kontatua beraz. Gustokoa baduzue, laster izango da beste eguzki eklipse bat ikusteko aukera; hasi ordurako prestatzen!!

Apirilak 21, larunbata

Eguzki behaketa
12:00tatik 14:00tara Munoan izango gara teleskopio bereziekin eguzkia behatu eta haren inguruko azalpenak emateko.

Gau behaketa
21:00tan Santa Klara atzeko aparkalekura hurbilduko gara zerua aztertu asmoz, Ekarri zure teleskopioa ere...

2018(e)ko otsailaren 22(a), osteguna

ZARAUTZ INGURUKO ORKIDEEN inguruko hitzaldia

Datorren asteartean, otsaileko azken asteartea izanik, ZARAUTZ INGURUKO ORKIDEEN inguruko hitzaldia eskainiko du Aitor Leizak Arkamurkako lokalean.
 
Hitzaldia arratsaldeko 20.15etan izango da.
Azken urte hauetan orkidea mota asko ikasi ditugu bereizten eta konturatu gara aberatza dela inguru hau orkideak ikusteko. Gure lurraldean zabaltzen ari diren landare mota hauek onddoekin sinbiosi berezian bizi dira. Azken urte hauetan ikertzen ibili gara non aurkitzen diren landare hauek eta emaitza hauetaz hitz egingo dugu. Bide batez,  gaur egun arte ikusi ditugun orkideen errepaso bat egingo da. 

Animatu zaitezte!!!

2018(e)ko urtarrilaren 23(a), asteartea

Santoñara (2017-12-29) hegaztiak ikustera egin genuen irteeraren kronika

Santoñako irteerarako oso eguraldi txarra zegoenez , Santoñako “La arenilla” behatokitik hasi ginen txoriak ikusten. Egia esan, eguraldia oso ona egin zigun eta eguzkia ere atera zen. Denak elkartu ondoren  Bizkaiako lagun batzurekin batera  hasi ginen padura handiari begirada bat ematen. Bertako behatoki haundienetik hainbat hegazti ezberdinei errepaso eder bat emanez. 

Ondoren Kolindres herrira joan ginen, marea gora datorren bezala limikoloak bertan pilatzen joaten direlako. Argazkietan ikusten den moduan leku gutxi edukitzen dute bertan egoteko, beraien artean mugimendu handiak izaten direlarik leku bila eta ura gehiegi igotzen denean, atzeko espigoi luzera aldegiten dute.



 Txirri arruntak dira argazkian azaltzen direnak. Talde handi hauetan mugitzen direnean, harrigarria da nola ez duten elkar talka egiten, eta aurrekoak bira egiten duenean denak batera egiten dute. Nola egingo dute denak batera?
 Ura goian dagoenean igerilariak gelditzen dira bakarrik. Ahate Ahate txistulariak eta beltxarga arruntak dira goiko argazkian ikusten direnak.

Marea igo ondoren Itsas mikak lekua bilatu ezinik.
 Aurten, ohizkoa ez den animali hau ikusi genuen. Uhandre marmolaria. 
 Pasealekuaren atzean dagoen putzu honen ondoan ikusi dugu Uhandre marmolaria
 Kolindres atzean utzita, Cicero aldera joan ginen, baina ondoren orain artean ezagutzen ez genuen leku batetara joan ginen. Egurrezko pasarela bat dago bertan eta inguru honetan ikusi genuen denontzako hegazti berria zena. Kurlinta bekaindun amerikarra da bera, hegazti honek bertoko kurlinta bekainduan baino bekain markatuagoak ditu eta ipurgaina iluna. Txori asko ikusten dira pasarelako ezkerreko azpikaldean eta hauen artean zegoen amerikar hau ere.
Kurlinta bekaindun amerikarra
 Hau izaten zen irteerako momentu lasaietako bat,  jatordua. Eguraldi oso txarra zegoen iragarrita aurreko egunetan, baina "bete-betean asmatu zuten" oraingo honetan ere zeren 9¨00tatik aurrera ateriuneak eta eguzkia izan genuen.
Giro onarekin hamaiketakoaz disfrutatzen
 Bazkaldu ondoren  kartzela dagoen ingurura joan ginen, baina lasai barrura ez, ez eta inor bisitatzera ere, baizik eta kanpoan dauden putzuak behatzera. Eskerrean ikusten den pinua, Pinus equisetifolium Pinu Australianua da eta bere hostotxoak (horratzak) azeri buztanaren antza dute.

Eneko Azkue irteeran ikusitako guzia apuntatzeko denbora hartu ezinik

 Kartzela barrutik zapelatz arrunta Enekori begira. “ Ez naute ikusi ero hauek” esanaz
 Hau da kaosa, batzuk eskerrera begira, besteak eskubira, aurrera, atzera, Eneko zerbait entzun nahian. Nola pasako zaigu ba ingurutik txoriren bat ikusi gabe? Putzu hauetan  egoten diren ahate garrantzitsuenak murgilariak dira. Putzu sakonera handikoak gustoko dituzte eta ur azpira murgilduta bilatzen dute bere janaria.
Ezkerrekoa Murgilari mottoduna da eta eskubiboa berriz murgilari arrunta
 Murgilari arrunt arra eta emea deskantsuan.
 Urteak dira leku honetan kopeta zuri zuria ikusten genuela (ezkerrekoa), baina aurten gure arridurarako bigarrengo zuri bat ere agertu zen


 Kartzelatik Santoñara joan ginen eta berton bukatu genuen eguna. 
 Txilinporta lepobeltza ere arrunta da Santoñako portuan. Putzuetan egoten den arruntena txilinporta txikia izaten da baina aurten ikusi dugun hegazti arraroen artean txilinporta lepogorri izan dugu..Bere  argazkirik ez dugu baina, bera bereizteko, begien gainean izaten duen bapateko beltzunearen bidez eta masaila zuriarengatik bereizten da ondoen. Argazkikoari berriz ez zaio masail zuririk ikusten eta gainera begitik behera ere beltzunea du.  
 Orain dela gutxi arte, branta musubeltz hauetako bat ikusten genuenean pozez saltoka hasten ginen, orain berriz, Santoñako paduran urtero multzo ederrak geratzen dira negua pasatzen. Zoostera nooltii eta Zoostera marina  dute jateko gustoko eta padura hauetan asko dago, gure kostaldean zoritxarrez berriz oso gutxi eta Z. marina  ez dagoelakoan nago. Beste antzarrek belarra jaten dute eta larreetan elikatzen dira, baina lotarakoan ur inguruak edo lakuak dituzte gustoko.
 Kaio beltza
 Mokozabalak
Beste mokozabal talde bat.
 Belea
 Araba zozo pikarta
 Ipar ahateak
 Ubarroi mottoduna
 Santoñako portua eta atzean ikusten dena Laredo da
Hona hemen egunak eman zizkigun momentu berezietako batzuk; laino multzo xelebrea.
Eguna Ondo aprobetxatu ondoren etxera bueltatu behar, hori bai, lagun artean egun ederra pasata eta denok dugun ezaugarri batez disfrutatzen, Izadiaz eta bereziki txorietaz.

Gure partez eskerrikasko egun pasa honetara azaldu zinaten denoi!!!

Aitor Leiza.