2017(e)ko maiatzaren 30(a), asteartea

ZARAUTZ INGURUKO ANFIBIOAK EZAGUTZEKO IRTEERA

Arratsalde hauek anfibioak ikusteko onak direla pentsatuta, Zarautz inguruan ditugun anfibioak ezagutzeko irteera antolatu dugu astearte honetarako (Maiatzaren 30a).
Izan ere, Zarautz inguruan hainbat anfibio bizi dira, hauetako asko ezezagunak askorentzat. Horregatik aberastasun hau ezagutarazteko asmotan Zarautz inguruko hainbat puntu bisitatuko dira
Gidari lanak Ander Izagirrek egingo ditu (Ingurugiro Zientzietan lizentziatua eta herpetologian aditua)
Lekua eta ordua: Arkamurkako lokalean (Santa Marina 1-1) hurrengo asteartean, maiatzaren 30ean, 20:15tan.
Animatu zaitezte!!!




2017(e)ko maiatzaren 3(a), asteazkena

ZATOZ IÑURRITZAKO DUNEN BERRESKURATZEAN PARTE HARTZERA!


Datorren larunbatean, maiatzak 6, eta Iñurritzako dunaren aurrekaldearen egoera behatu eta hobetu asmoz, Arkamurka Natura-Elkarteak, Aldundiarekin elkar-lanean, Zarauzko naturzaleak konbokatzen ditu, bolondres gisara, guztiona den ondarearen alde aritzera.
Hauek dira egun horretan egin asmo ditugun ekintzak:
a) Pasabidetik abiatu, inguruko loraldiaz gozatu eta, bide batez, orain arte egin diren eta egin asmo diren berreskuratze lanak komentatu.
b) Duna aurrean zuhaitz-adarrak ipiniko dira, uda aldean kanpotar eta bertakoen aldetik horren tratu kupidagabea jasaten duen duna zati horren balioa aldarrikatu eta bertan hondarra finkatu eta, bide batez, jendea uxatzeko.
c) Bertako landare egituratzaileak landatu.
d) Jendea bertara sar ez dadin iragarkiak ipini
Elkarrekin goiz polit bat pasatzera gonbidatzen zaituztegu eta azaldu maiatzaren 6an, larunbata, goizeko 10:00htan, Borghettoko kantina berriaren gaineko begiralekuan.
Parte hartze asmoz datozenei Life-Arcos kamiseta polit bana emango zaie.