Aurtengo bi elkarteen arteko mendi irteera Ibardin ingurura izan da. Eguraldi txarrari aurre eginez aurten ere lagun talde polita juntatu gera. Behekaldeko argazki sorta hau Begoña Arriarcek ateratakoak da.
2019(e)ko azaroaren 25(a), astelehena
2019(e)ko azaroaren 8(a), ostirala
Hitzaldia; Senegallera hegaztiak ikustera egindako bidaia
Eguna; Azaroaren 19an,
Ordua; Iluntzeko 20,00tan.
Lekua; Zarauzko Arkamuka natura elkartearen egoitzan, Santa Marina 2-2
Hizlaria: Eneko Azkue ornitologoa, Arkamurka natura taldea zein itsas enara ornitologia taldeko kidea.
Pasa den urtarrilean gure taldekide diren Aitor Leiza, Emilio Salvatierra eta Eneko Azkue, Terueleko Felipe lagunarekin batera Senegalera bidai bat egin zuten, helburu nagusia txoriak ikustera juatea zelarik.
Senegalen neguan lehorte garaia zela aprobetxatuz, urtarrilaren 2an 10 eguneko bidai bat egin zuten bertara taldekideek. Behin bertara iristean, oso denbora gutxian toki asko eta zeharo ezberdinak bisita zitezkeela ikusi zuten. Iparraldeko hezeguneetatik hasi, Saheletik igaro, hegoaldeko sabana eta oihanera paso eginez.
Guztira 300 hegazti espezie pasatxoko zerrenda ikaragarria osatuz! Hegaztiez gain, era guztitako animaliak ikusteko aukera ere izan zuten, besteak beste ugaztunak, narrastiak, anfibioak, arrainak edo ornogabeak esaterako.
Guztira 300 hegazti espezie pasatxoko zerrenda ikaragarria osatuz! Hegaztiez gain, era guztitako animaliak ikusteko aukera ere izan zuten, besteak beste ugaztunak, narrastiak, anfibioak, arrainak edo ornogabeak esaterako.
Anima zaitez!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)