Kanabera arrunta (Arundo dorax) bezalako landare exotiko inbaditzaileak asko ugaritu dira eta espezie autoktonoekin lehiatzen dira. Horrela, bertako landareei aurrea hartu eta hauek baztertzen ditu.
2022(e)ko otsailaren 20(a), igandea
AUZOLANEAN IÑURRITZA BIOTOPOTIKAN PLASTIKOAK ETA LANDARE INBADITZAILEAK KENTZEN
2022(e)ko otsailaren 13(a), igandea
ZARAUZKO III. HEZEGUNE-EGUNA , PLASTIKO BILKETA IÑURRITZAKO BIOTOPOAN
2022(e)ko otsailaren 9(a), asteazkena
Asteburuan Aralarrera egindako ibilaldi naturzalearen kronikatxo bat
Asteburu honetan, Arkamurka taldeak, irteera bat antolatu zuen Aralarko San Miguel (Aralar) eta Irañeta iturburura (Sakana) Bertan, Dan Lertxundi Zarauztarrak solasaldi ederra eskaini zigun geologiari eta tximeletei buruz.
Pectinido bat, bieira baten antz haundia du
Triasiko garaitik (duela 220 millioi urte) eta Kretazeo garaira (65 milloi urte), Euskal herriko zatirik haundiena urak estaltzen zuen, eta hori dela eta, gaur egun, gure mendietan, garai artako fosil asko ikusi daitezke haitzetan itsatsita.
Kretazeo garaian (duela 100 millioi urte) Euskal herriaren zatirik haundiena ur azpian zegoen
Errioxa iparraldeko, dinosaurio aztarnak aipatuaz, gaur egungo Euskal herrirainoko kronologia ederra egin zigun Dan Lertxundik. Zeregin horretarako ze leku hoberik Aralar mendizerra joatea baino. Aralar mendizerra beste Euskal herriko mendirik gehienak bezala, kareharriz osatutako ingurune bat da, lehenago aipatu bezala, garai batean itsas azpian zegoena. Millioika urteren ondoren eta besteak beste geruza tektonikoen talken ondorioz lurrazaleratu dena.
Kareharrizko haitz hauetan, garai artako oskoldun animalia fosilak aurki ditzazkegu.
Aralar mendizerran, Euskal herria itsaso azpian zegoen garaietako aztarna ugari ikusi ditzazkegu.
Aztarna fosil hauek aztertuz paleontologoek garai hartako animaliak eta landareak nola bizi ziren hautematen dute, eta era berean dagoeneko desagertuak dauden eta gaur egun bizirik dirauten espezien bilakaera nolakoa izan zen azaltzen laguntzen dute. Hamaika aztarna ikusi ahal izan genituen bertan, Euskal Herria itsaso tropikala zuen garaikoak gehienak. Besteak beste, koralak eta lehen aipatutako Errudistak, Cardidae familiako berberetxoak, Pectinidade familiako bieirak eta beste hainbat moluskoenak.
Geologiaz gain Thecla betulae tximeletaren arrautzak bilatzeko ere baliatu genuen goiza. Bertan tximeleta zaleen elkartea den ZERYNTHIA k moldatutako protokolo bat jarraitu genuen, non arrautzak bilatu ahala erropak ixikitzeko gantxu bana jartzen genuen bilatutako arrautzaren ondoan eta horrela bukaeran arrautza kopurua zenbatu ahal izan genuen. Tximeleta honek Elorri beltzean (Prunus spinosa) jartzen ditu bere arrautzak eta horretarako Irañetako iturburura (Sakana) jeitxi ginen.
Bertan dauden elorri beltzetan arrautza ugari aurkitu ahal izan genituen. Goikaldeko irudi hauek dituzue horren adibide. Era horretara Europako hainbat herrialdeetan bezala guk ere tximeleta honen arraultzen ugaritasunaren jarraipena egin ahal izan genuen hemen.
Goizpasari bukaera eder bat emateko Aralarko endemismo bat ere aurkitu genuen. Bera Geometridae familiako marrazkilo bat da eta Helicella orzai izena du.
Aitzgorri eta Aralar mendilerroetan zein Nafarroako beste ingurune murriztu batean baino hedaturik ez dagoen marrazkilo bat da berau. Adolfo Ortiz de Zarate Lopezen omenez izendatutako espeziea da, espeziea ikertu zuen lehena izan zen eta bere familiak egileei lagundu zien espeziearen deskribapenerako materiala eta ezagutzak eskainiz. Beste marrazkilo batekin ere egin genuen topo, Candidula arganica rekin, behekaldean dituzue argazki batzuk.
GEOLOGIA