2021(e)ko abenduaren 13(a), astelehena

HARITZ MUGARRATU ZORAGARRIEN IBILBIDEA MUNAIN-OKARIZ EN

Igande honetan, Pagoeta mendizale elkarteko taldekideekin batera, lagunarte bikainean eginiko txango zoragarrian, Entzia mendizerraren oinetan ehun urtetik gorako haritz mugarratu ikusgarriak ikusteko parada izan genuen. 

Munain eta Okaritz herri txikiak, San Millan /Donemiliaga udalerria osatzen duten 15 herrietako bi dira, Aguraingo koadrillaren barruan. Iparraldera begiratuz Gorbea elurtuta ikusten zen.

 

Antzinatik mugarratu izan dituzte haritzak (harimotxes eta harimotxis bezala ezagutuak). Landare aniztasun haundiko erabilerak utzi dizkigu erabilera horrek, zuhaitz erraldoien bueltan. 

Denborarekin, basoa galdu eta larre eta soroak zabaldu dira. Zuhaitz asko moztu ziren, baina, hainbat tente gelditu dira mendez mende. 

Haritzak izanda zuhaitz nagusiak, ezkurrak dira fruituak; garai batean "chato Vitoriano" arrazako txerriaren elikagai nagusia eta ardi eta abere haundiagokoen elikagai gozagarriak. 

Haritz kanduduna eta haritz kandugabearen arteko desberdintasunak  Aitor Leizaren eskutik.

Zuhaitz zahar hauetan, 1995az geroztik egindako lanetan, iberiar penintsularako espezie berriak aurkitu dira. Aurkikuntza hauek, inguru horietako ezaugarri ekologikoak balioan jarri eta Arabako geografia erakusteko oso baliagarriak izan dira. 

Zientziaren ikuspegitik, Munain Okariz inguruetako basoaren 400 hektareako eremua, Europa osoan parekorik ez duen eremua da. 

Haritzak, erkametzak eta euren arteko hibridoak bereiztea izan da gure erronketariko bat, irteera honetan.

Izugarrizko gerribuelta hartzen dute aintzinatik mugarratutalko haritz zahar hauek.

Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio  hemen

LIKENAK

Aitziber Saroberen hitzaldi ibiltariak benetan ederrak suertatu ziren.

Ekologia ezagutza-arloan, likenak ingurunearen osasunaren adierazleak dira. 

likenak kontserbazio lanetarako kontuan hartu beharreko bizidunak dira, bizi geran eremuko airearen kalitatearen adierazle gisa balia daitezke.

Hainbat liken espezie ondo kontserbatutako ekosistemetan bakarrik bizi dira, esaterako, urte askotako zuhaitz zaharretan. 

Covid 19 ak erakutsi digu biodibertsitatea dela munduko bizidun guztien bizitzaren bermea. Biodibertsitatea ezagutzea babestea eta osasuntsu mantentzea gure bizitzaren segurua dugu, naturaren kate trofikoa kalitate onez edukitzeak gure bizitzaren kalitatea, egoera eta osasuna hobetzen lagunduko gaitu, gure lurralde historikoaren ondarea zein den jakin eta hobetzeko.

Likenez beteriko ingurune bat da Munain eta Okarizko hariztia

Aito Urbietaren bertsoa ere txapela kentzekoa

GEOLOGIA

Urbasa-Andia sinklinala; Munain eta Okariz ingurunearen jatorria geologia ikuspuntutik aztertuta

Itsasoan sortutako harri sedimentarioak non bertan garai haietako espezie batzuk ederki ikusten dira fosilizatuta

HEGAZTIAK

Okil ertaina (Leiopicus medius)

Ibilbidean zehar osatu genuen hegazti zerrenda honako hau da;

Etxe-usoa
Miru gorria
Okil ertaina
Okil handia
Eskinosoa
Bele beltza
Amilotx mottoduna
Kaskabeltz txikia
Amilotx urdina
Kaskabeltz handia
Txio arrunta
Erregetxo arrunta
Garrapoa
Gerri-txori arrunta
Txepetxa
Araba-zozo pikarta
Garraztarroa
Birigarro arrunta
Birigarro txikia
Zozo arrunta
Txantxangorria
Txolarre arrunta
Negu-txirta
Txonta arrunta
Mokolodia
Gailupa
Tarina
Hesi-berdantza
Sai arrea
Mokolodia

INTSEKTUAK

Haritzak intsektu ugarirekin elkarreragiten du. Horietako asko zinipidoak edo liztorrak dira (Cynipidae familia). Haritz batean dozenaka liztor espezie ezberdin aurki daitezke. Liztor emeek arrautzak erruten dituzte garatzen ari diren haritz-hostoen barrutan, eta ondoren larben hormonak grano moduko oskolak eratzen dituzte. 
Erkametzak edo "quercus" familiako zuhaitzak funtsean, haien barruan ugaltzen diren larben inkubagailu jangarriak dira. Goiko argazkian ikusten den bezala, oskol horietako bat puskatzean, barruan aurkitzen den beldarra duzue ikusgai.

ONDDOAK
Mycena haematopus
Trametes versicolor
Lobularia pulmonaria. Zati marroiak, esporak sortzeko perretxikoak
Hypoxylon fragiforme
Panellus stipticus
Stereum hirsutum
Pago ziza Cytocybe = Lepista nebularis
Hidi mihia -Fistulina hepática

LANDARE BATZUK
Rubia peregrina
Lonicera xylosteum
Clematis Vitalba
Huntza, landare parasito bat izanik, zuhaitza itoko duen beldurrez, argazkian ikusi daitekeen bezala, behekaldeko enborretik moztutzeko oitura haundia dago. Nahiz eta ez izan horrela, huntza lurretik indartzen da ez zuhaitzari xurgatzen dionetik.
IBILBIDEKO BESTE ARGAZKI SORTA BAT
Aitziber Sarobe; Atzo ireteera polita egin genuen Arabara, ehundaka urteko haritz eta erkametzak bisitatuz. Munain herrian,  bukaeran, auzotar bat urreratu zitzaigun. Esan zigun nola, bera zinegotzi zela, Iruñako gazte bat  hurbildu zitzaien zuhaitz horien balioaz hitz egitera. Ingalaterran ikasketak egiten ari zela, galdetu omen zioten han halako zuhaiztirik ezagutzen zuen eta gazteak, nonbait, akorduan paraje horiek.  Ingalaterrako erreginaren lorezain batekin hurbildu omen zen Udalera Iruñarra, zuhaizti horiek babesteko eskatzera. "Nosotros andabamos por ahi pero no sabiamos que teniamos eso, desde entonces esta asi. Pero trajo muchas discusiones entre los vecinos", atzoko gizonak esana. Gauza hauek ahaztu egiten zaizkit eta, uste dut jakitekoak direla...
Denok jabetu behar genuke haritz zahar mugarratu hauen garrantziaz

























iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.