2021(e)ko azaroaren 21(a), igandea

MENDI IRTEERA; Muniain-Okarizko harizti-erkamezti zaharra ezagutzera Pagoeta mendizale elkartearekin batera

Duela hainbat urte, Arkamurka natura-elkarteak eta Pagoeta Mendizale elkarteak, urteko azken irteera elkarrekin egitea erabaki zuten, urteko egutegia ixteko aukera bikaina delakoan. Naturzaleak, naturari begiratzeko patxada eta irizpideak eskaini nahian; mendizaleak, mendian elkarrekin gozatzeko aukerari bide eginez.

Urtero herrialde ezberdinera joan ohi gara, eta aurten, Araba tokatzen da. Arkamurkak gidatuta, Muniain-Okariz inguruetarako joango gara bertako harizti-erkamezti zaharra ezagutzera. Ehundaka urte dituzten mugarratutako zuhaitzetan, bizitza nola ernetzen den ikusiko dugu. 6 Km luzeko ibilbidean, 300 m-ko desnibel txikiarekin, naturaz gozatuko dugu, zuhaitz zaharrak begirada berriarekin begiratzeko.

Pagoeta mendizale elkartearen  webguneko helbide honetan dituzu irteeraren inguruko informazio zehatzagoa, mapa, profila eta ibilbidearen GPX fitxategia.Izen-ematea, ohi bezala, Mendizabal kinkil-dendan egin behar da. Arazoaren 29tik abenduaren 10 era bitartean duzu izena emateko aukera.Irteera abenduak 12 an goizeko 08:00etan izango da, Agueseko biribilgunetik.

Animatu!!!!!!!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.