2015(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

Hitzaldia; Begiekin ikusten dugu?

Jesus Mari Olaizola "Txiliku" ren eskutik "Begiekin ikusten dugu?" da datorren 30ean arratsaldeko bederatzietan (21:00) Arkamurka taldearen egoitzan (Zarautz-Santa Marina kalea) emango den hitzaldiaren izenburua. 
Begiekin ikusten dugun? Jakina baietz! 
Horixe izan daiteke edonori burura etortzen zaion lehenengo ideia, baina kontua ez da hain erraza: gauza konplexua da "ikustea".
Argia aipatu beharra dago, argirik gabe ez baitago ikusterik, eta objektuak identifikatzeko hainbat ezaugarri ere bai: kolorea, forma, testura… Eta begiek jasotzen duten informazio guzti horren identifikazioa ezin ahaztu!
Beraz, begiekin ikusten dugu? Bai, baina…
Hortik aurrerakoa argitzeko asmoa du landare eta animalia ugariren argazkiekin apaindutako hitzaldiak.
Hitzaldia besteak beste landareen argazkiez apainduta izango da.

2015(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

Getarian Gaztetapeko arroketan bizidun ugari aurkitu genituen


Aitor Leizaren gidaritzapean Getariako Gaztetapera joan ginen igande goiz hontan. Marearteko arroketan bizi diren bizidunetaz gozatzeko eta ikasteko aukera paregabea eskaini zigun Aitor Leizak eta beste behin Arkamurkatik bera eskertzea nahi genuke. Taldetxo polita osatu genuen, gazteak eta gaztetxoak ere animatu ziren eta gainera aurrera begira horietako 3 aurten Kanariar irletan itsas biologia ikasketak hastekoak direla jakiteak poxa ematen du. 

Aurrera begira udaran zehar beste bi irtera gehio antolatzekoa da Aitor Leiza eta irteera hauetara joateko interesa izango bazenukete aleiza1@hotmail.com helbidera idatziz gero berarekin harremanetan jartzeko aukera izango zenukete. 

Behekaldean Aitor Leizari lagunduz goiz hortan zehar osatu genuen zerrendarekin batera  bertan atera genituen argazki sorta bat doakizue 
Izkira eta karramarroak:
1-Porcellana platycheles (txikia agin handiekin)
2-Eriphia verrucosa (Txoaskina Zumaian eta agin sendoekin) Cangrejo moruno
3-Pachygrapsus marmoratus (Mudatu berria ikusi genuen) pareteko hamarra cangrejo corredor
4-Clibanarius erythropus (ermitainoa) Cangrejo ermitaño
5-Palaemon elegans (izkira) Quisquilla
Cirripedos:
1-Chthamalus stellatus (Lapa zorria) Bellota de mar
Zizareak:
1- Lineus longissimus (zizare beltz luzea) Negro y largo
2-Eulalia viridis (zizare berdea) verde
Moluskoak:
1-Lepidochitona cinerea? (lapa artikulatua ) Lapa articulada
3-Monodonta sp. (Zumaian jaten den maulioa)
4-Gibbula sp. (zulotxoa duen maulioa)
5- Nasarius reticulatus (maulio karroineroa) Caracolillo carroñero
6-Tais hemaestoma (Inbasora aho gorriarekin) invasora con entrada roja
7-Littorina littorea Donostin salgai jartzen dutena. Bigaro común
Molusko “nudibrankioak”:
1-Hypselodoris cantabrica (morea eta horia)
Plantelmintoak:
1-Thysanozoon brocchii (Zizare planoa “ileekin”)
Ekinodermoak:
1- Paracentrotus lividus (ostarrena=itsas trikua) Erizo de mar
2-Asterina gibbosa (Kapitain izarra) Estrella de capitán
3-Holothuria tubulosa (itsas zakila) Cohombro de mar
4-Martastherias glacialis (itsas izarra) Estrella de mar común
5-Ophioderma longicauda (izar antzekoa , baina ilerik gabe)
Ascidia:
1-Botryllus schlosseri (lore itxurako ascidiak)
Arraiak:
1-Gobius cobitis (azpian bentosa garatu du. Mustoa ) Gobio de roca
2-Coryphoblenius galerita (adar bat begi atzean) Moma gazteleraz
3-Lepadogaster lepadogaster (bentosa oso garatua du. Lepati) Chafarrocas
Cnidarioak:
1-Actinia equina (itsas tomatea) tomate de mar
2-Urticina felina aktinia erro txiri eta gorriekin, beti itsatsita
3-Actinia fragacea Actinia fresa
4-Sagartia elegans Aktinia txuria, baina bere ahoa laranja ere izaten da


Bertaratzeko asmoa dutenei aldez aurretik Aitor Leiza berari (aleiza1@hotmail.com) mezu bat bidaltzea gomendatzen da.
Ikusten den moduan denon artean itsas arroketako bizidun ugari aurkitu ditugu.
Hurrengoan, zerk harrituko gaitu?

Laster arte!!



































2015(e)ko ekainaren 9(a), asteartea

Getariako Gaztetape hondartzara itsas bizidunetaz gozatzera

Aitor Leizaren eskutik itsas bizidunetaz gehio sakontzeko aukera izango degu igande honetan.
Oraingoan Getariako Gaztetape hondartza (Zumaia aldean dagoena) izango dugu ikasteko eta disfrutatzeko lekua. Marea behera goizeko 9:30tan denez komeni da 8:30 tarako bertara inguratzea.
Etorriko zeraten lehen aldia bada, Itsas arroketan lasai ibiltzeko edo bustitzeko oinetakoak ekartzea komeni da, gainontzeko tresnak eramateaz Aitor Leiza enkargatuko da.
Bertaratzeko asmoa dutenei aldez aurretik Aitor Leiza berari (aleiza1@hotmail.com) mezu bat bidaltzea gomendatzen da.






2015(e)ko ekainaren 3(a), asteazkena

Kolore guztietako saiak Pagoetan

Pasa den larunbatean Andoni Ruiz Etxeberriak Sai beltz (Aegypius monachus) gazte bati argazki eder batzuk atera zizkion Pagoeta mendian (Gipuzkoa). Euskal herrian zehar Europan bizi diren 4 sai espezietatik 3 ek kumatzen dute bainan horien artean ez da aurkitzen Sai beltzik. Andonik Pagoetan ikusi duen bezala, tarteka aleren batek bixitatzen gaitu bainan oro har esan daiteke espezie nahiko arraroa dela inguru hauetan. Orain dela 30 urte inguru desagertzeko zorian egon zen penintsula iberiarretik, 200 bikote baino gutxiago zeudelarik, bainan harreskeroz berreskuratzeko egindako lanen ondorioz 2000 bikote ingurura pasa da gaur egun.

Sai beltz helduak mediterranear ixuri aldean dituzten kumalekuetara egoten dira itsatsita urte osoan zehar bainan ez helduak beraien territorio bila irtetzen direnean, Kantauri ixuri aldean edo pirineotan ere ikusten dira eta Andonik ikusi duen hau horietako bat izan liteke. Maiatzean zehar beste bi behaketa ere izan dira Euskal herrian, horietako bat Irunen eta bestea Sopuertan. Kantauri ixuri aldeko behaketa gehienak udaberrikoak omen dira. Nork jakin aurrerantzean Euskal herrian kumatzeko gai izango den edo ez, hala balitz Europan bizi diren 4 sai espezieak izango genituzke kumatzen hemen.

Sai beltzaz (Aegypius monachus) gain beste 8 Sai arre (Gyps fulvus) eta Sai zuri bat (Neophron percnopterus) ikusi zituen Andonik Pagoetan. Azken biak Pagoeta parketik oso gertu kumatzen dira.

Sai beltzaz (Aegypius monachus)
Sai beltzaz (Aegypius monachus)
Sai beltzaz (Aegypius monachus)
Sai zuri bat (Neophron percnopterus
Sai zuri bat (Neophron percnopterus
 Sai arrea (Gyps fulvus
 Sai arreak (Gyps fulvus