Prentsaurreko
honen helburua Gipuzkoako
16 natur talde eta erakunde ekologistok Aldundiko Mendietako
eta Natura
Inguruneko Zuzendaritzarekin, eta zehatzago esanda, natur
kontserbazioari eta
bioaniztasunari lotutako gaiekin, legegintzaldi honetan izan
dugun harremanaren
balorazioa egitea da. Bide batez, Berrikuntza,
Landa-Garapena eta Turismo
Sailean berriki egon den kargu aldaketa baloratzea ere.
Bilduk Foru Aldundiko agintaritza
aldaketaren izenean hartu zuela ikusita, Gipuzkoako mugimendu
ekologistak elkarlanean
aritzeko apustua egin zuen. Hamasei natur talde elkartu eta
lanean hasi ginen
Foru Aldundiaren arlo honetako Zuzendaritzaren kudeaketa beste
norabide batean
jartzeko.
Hasieratik izan da bidea aldapatsua.
Batetik, Sailen banaketa egiterakoan ingurumena bioaniztasuna
eta natur
kontserbaziotik bereizi zen, azken hau jarduera ekonomiko gisa
planteatuz;
bestetik, karguen izendapenak ikustearekin batera adierazi
genuen zailtasunak
aurreikusten genituela aldaketarako. Hain zuzen, egurgintzako
interes pribatu
jakinek bioaniztasunaren zaintzarekiko lehentasuna izaten
jarrai zezaketelakoan.
Hala ere, aurrera egin genuen, eta azken urte hauetan
Gipuzkoako Foru Aldundian
inoiz diseinatu eta garatu ez den natur kontserbazioaren
aldeko plangintza
egiteko oinarriak ezartzen saiatu gara.
Proposamen ideologiko
eta tekniko serioak,
gaitasuna eta
elkarrizketarako
borondatea badituela erakutsi dugu. Ondare naturalaren
kontserbazioa, defentsa
eta berreskurapena ahalbidetuko duen kudeaketa-eredua
ezartzeko bost txosten
aurkeztu ditugu, eta dozena inguru bilera egin ditugu gure
ikuspegiaren beharra
eta zilegitasuna erakusteko. Bi dira ozen egin ditugun
aldarrikapenak: (1)
naturaren kontserbazioa eta ustiapena argi bereiztea
aurrekontuetan,
naturaren kontserbazioa helburu estrategiko
nagusia bilakatuz, eta
(2) natur ondarearen ustiapenaren plangintzan eragile sozialen
(naturazaleak
eta naturaren babeserako ekintzaileak) eta Udalen hitza aintzat hartzea.
EGUR-LOBBYen ERAGINA
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako
eta Natura Inguruneko Zuzendaritzak, nagusiki, bi lobbyen interesei
erantzuten die, gure iritziz: (1) egurraren
negozioan interesak dituzten baso-jabeen elkarteari (GEBE),
eta (2)
ehiza-federazioari. Baso zaleek eta ehiztariek beti izan
dituzte ateak irekita
Gipuzkoako Foru Aldundian, eta eurak baldintzatu dituzte sail
honen norabidea,
aurrekontua eta politika publikoak. Arlo horretan interes
zuzena duten taldeak
izanda, ulertzekoa da euren ikuspuntua kontuan hartzea. Baina,
ezin da ahaztu
guztiona den ondare naturala dela, biek ala biek, ustiatzen
dutena, eta sail
horrek kudeatu beharko lukeena: ibaiak,
ura, lurzorua, kalitatezko
paisaiak, basa fauna eta
flora, basoak, larreak,
beste habitat naturalak,
prozesu ekologikoak … eta
horretarako aurrekontu
publikoak.
Hori da Aldundiko arduradunei adierazten dieguna: guztiona den
eta lehentasunez
babestu beharko litzatekeen ondare naturala eta baliabide
ekonomiko publikoak,
gutxi batzuen interes pribatuen menpe jarri dituela. Lobby horien
kudeaketa-eredua ez baita jasangarria, ez behintzat
naturazaleon ikuspegitik.
BASO-KONTSEILU
BERRIAN NATUR TALDEAK KANPORATUTA
Baso zaleekin zuzena zen lehendik ere
harremana, eta orain Baso Kontseilua sortu da baso zaleen
elkartearen (GEBE),
nekazal sindikatuen (EHNE, ENBA, zeinak lurjabe diren heinean,
ezin dugun
ahaztu ustiatzaileak direla) eta egurraren eraldaketa enpresen
ordezkariekin.
Natur taldeak ere partaide gara, baina azken bileran
kanporatuak izan ginen. Aipatzekoa
da sailean bertan lanean ari diren teknikariek, eta Mendi
Ingeniaritza
Eskolaren izenean kontseilu honetara aurkeztu diren agiriek
arlo honetan egiten
den kudeaketa nola justifikatzen duten. Baso-politika
intentsiboaren ardatza
den pinuaren gainbehera, eta horri lotutako negozioa, ezbaian
egonda ere, status
quo hau, gure ustez lotsagarria dena, defendatu eta diru
publikoa orain arte bezala banatzearen alde egiten ari diren
lana harrigarria
da, zinez, gure iritzian. Baina ulergarria, euren negozio
pribatuak bide
honetatik baino ez direla errentagarriak ulertzen bada.
Basogintza-sektoreko elkarteek lantzen
duten baso ustiapenaren eredua ez da jasangarria. Mendian
irekitako ehunka
kilometro pista, matarrasek eragiten duten higadura, espezie
arrotzen monokultiboen
landaketak mendiak basamortu ekologiko bihurtzeak … ez du
zerikusirik naturaren
kontserbazioarekin edo bioaniztasuna hobetzearekin. Eta
ingurumena kaltetzen duten
interes pribatu horiek guztiak, diru publikoz lagunduta daude,
naturaren
kontserbaziorako diru-laguntzen bitartez. Horrela uler daiteke
sektoreko
interesatuek egungo egoera aldatzeko adierazten duten
beldurra, ustiapen hauek
errentagarriak izateko diru-laguntza publikoen premia baitute.
EHIZTARIAK
KONTSERBAZIOAREN KONTURA
Ehiztariak, lotura zuzena izan dute
beti sail honetako arduradunekin. Ehiza-federazioari eta
baso-jabeen elkarteari
milioika euro eman zaizkie, horrela, diru publikoa jarduera
pribatuetarako
desbideratzen delarik diru-laguntza nominatiboen bidez.
Aitzakietako bat,
nekazaritzan kalteak eragiten dituzten piztiak
kontrolatzea ei da, baina hala balitz, diru-laguntza
horiek nekazaritza
sailetik bideratzea litzateke zentzuzkoena, gure ustez.
Ehizaren inguruko
kudeaketa naturazaleon bizkar (kontserbaziorako
aurrekontuetatik) egin da.
PARTEHARTZE
PUBLIKOA BERMATZEA: BIOANIZTASUNAREN MAHAIA OSATZEAREN
ESKAERA
Mendietako Zuzendaritzako parte-hartze
publikoaren eredua (egurra, ehiza) lobbyen
mesedetara eraikita eta egokituta dago: interes
korporatibistak dituzten gutxi batzuek erabakitzen
dute gipuzkoarren
dirua nola kudeatu.
Esan bezala, lobby
horiena ez ezik
naturazaleon ahotsa ere arlo honen kudeaketan aintzat hartzea
izan da azken
legealdi honetan egin dugun aldarrikapena. Horretarako, Bioaniztasunaren
Mahaia sortzea eskatu dugu: guztion interesak
ikusaraziko lituzkeen parte-hartze publikorako organo zabala
egituratzea. Natur
ondarea kontserbatzeko, ezinbestekoa da ustiapena eta
kontserbazioa
kontrajarriko dituzten begiradak eta diskurtsoak bateratzea.
Bestela, natur
ondarearen etengabeko galera pairatzen jarraituko dugu.
Mahai
horrek, ordea, ez luke zentzurik bertan urteko
(eta urteetako) plangintzak aztertuko eta eztabaidatuko ez
balira. Hau ere
ametsa da gaur gaurkoz. Iaz sail horretako arduradunek
plangintza baten
egitasmoa aurkeztu baziguten ere, ia urtebete beranduago ez da
ezertan gauzatu,
eta larriagoa dena gure ustean, ez du aurrekontuetan eragin.
AGINTALDI
HONEK KALE EGIN DU
Agintaldi honetan ez genuen miraririk
espero, baina posible zen, eta uste dugu zilegi dela
aldaketarako oinarriak
ezartzea. Gure aldetik ahalegina egin dugu. Prozesu luze
honetatik gauzatu
dugun lorpenik handiena Gipuzkoako natur kontserbazioaren eta
ekologismoaren
ahotsa bateratzea izan da. Ezagutzen ditugun talde guztiak
batu gara, eta
guztion artean partekatzen dugun diskurtsoa harilkatu eta
proposamen zehatzen
bidez bideratu dugu Gipuzkoako Foru Aldundira. Ez du balio
gizarte eragileen
aldeko diskurtsoak egiteak, aurrean daudenean aintzat hartzen
ez badira.
Horrela sentitu gara, eta horrela adierazten dugu.
Urte hauetan naturaren kontserbazioak
ez du ia lekurik izan Gipuzkoako Foru Aldundian, eta ondare
naturalaren
defentsan, zaintzan eta kontserbazioan aritu beharko luketenak
naturaren
ustiapena kudeatzen ari dira. Hutsa, lehen sektorearen onerako
eta gizartearen
onurarako balitz, baina horretarako ere ez, lehen sektoreak
bizi duen
gainbehera ikusita. Baina, eredu honek badu alternatibarik.
Natur eremuen
zaintzatik bestelako inbertsioak eta lanpostuak eragin
daitezke. Ingurumen
enpresetan, I+G+i-ak, turismo jasangarrian aukera berriak,
natur behatokiak,
azterketak, argazkilaritza-molde berriak (birdwaching
taxuzko
ekimenak), edota gizartean
eta
hezkuntzan barneratuak dauden natur eremuekiko tailerrak
(zeinak
nekazaritza-eredu berriekin uztartu daitezkeen) ...
Naturaren
eta
basa bizitzaren kontserbazioaren
arloan argi dugu legealdi
honek ez
duela aldaketarako
aukera
handirik eman orain arte. Dena dela, txalotzekoa da
Mendietako eta Natur
Inguruneko Zuzendariaren ordezkapena. Aldaketa horren
hasiera bada, ongi
etorria izan bedi. Baina, argi gera dadila, mendietako
zuzendari berriarena
bide baten lehen pauso gisa bakarrik uler dezakegula, eta
jarraian helburuetan,
planifikazioan eta organigraman aldaketak etorri beharko
dutela, baita egun
onartutako aurrekontu urrien tamainan eta norabide-aldaketa
ere.
Zehazki, eta aurrekonturik ezean eragina
sinbolikoa baino izango ez bada ere, legegintzaldi hau
bukatu aurretik egin daiteke:
Foru Aldundiko jabegokoak diren baso-eremuetan bioaniztasuna
lehenetsiko duten
plangintzak egin (monokultiboak kudeatzean natur balioen
kontserbazioa
lehenetsiz errendimendu
ekonomikoaren gainetik eta eremu horiek bertako espezieekin
birlandatuz),
babestutako eremuetako plangintzak Kontserbazio Bereziko
Lekuen plangintzetara
doitu eta eremu horietarako aurrekontuak zehaztu, eta
bukatzeko,
Bioaniztasunaren mahaia sortu.
BIDELAGUNAK
IZATEKO PREST
Ez dugu egindako bidea ezkortasunetik
bizi nahi. Prozesu honek Gipuzkoako natur eragileak biltzeko
balio izan du, eta
elkartuta jarraitzeko asmoa erakutsi dugu. Gure lana da denon
ondarea den natur
kontserbazioko politika publikoen defentsa egitea, noski,
ingurumenarekin
benetan bateragarria den jarduera ekonomikoa ere sustatuz.
Hala
bada, Gipuzkoako
Foru Aldundian ondare naturala,
mendiak eta basa bizitza zaindu,
kontserbatu edota berreskuratzeko
bidean
lana egingo duen arduradunik izendatzen bada, jakin beza
bidelagun izango
gaituela edo, bestela, aurrez aurre.
Donostia,
2014ko
apirilaren 5ean.
Orain
arteko
prozesuan parte hartu dugun, eta prentsaurreko hau sinatu
dugun Gipuzkoako
natur taldea eta talde ekologistak:
Eguzki
Erkaxo Azpeitiko Natur Taldea
Haritzalde,Naturzaleen elkartea
Herrio, Orioko Natur Taldea
Itsas Enara Ornitologia Elkartea Katamarrua,
Zestoako Natur Taldea
Landarlan Natur Elkartea
Mutriku Natur taldea
Okil Beltzak Elgoibarko Natur Taldea Osina
Natur Taldea
Ugatza Ornitologia Elkartea
Zumaiako Natur Taldea
Arkamurka Natur Elkartea
Ondarroa 12 milia
Berdeak
Ekologistak Martxan
|