Urtero bezala, Arkamurka natura taldeak antolatzen duen azken txangoa Santoñako txoriak ikusteko irteera hau izaten da. Irteera honetan denera 79 hegazti espezie ikustera iritxi ginen, behekaldean duzue hegazti zerrenda.
Santoñako padura Kantauri ixuri aldeko zabalena da eta herri asko hartzen ditu. Laredo, Colindres, Treto, Cicero, Escalante eta Santoña herriek osatzen dute Santoña izenez ezagutzen den hezegunearen zabalune gehiena eta Victoria, Joyel zein Nojak dituen bi eremuak ere bertan sartu behar dira. Babes eremu guziaren deitura zuzena “Parque natural de las marismas de Santoña, Victoria y Joyel” da.
Santoñako irteerara joateko lagun asko elkartzen zaizkigu eta aurten besteak beste Zumaiar batzuk,
Sestaoko botanika taldekoak, Itsas Enara taldekoak, Bizkaitar batzuk zein Arkamurkako taldekoak elkartu gera.
Mareak agintzen du nondik nora ibili eta aurten Colindreseko portuko
kafetegian elkartu ondoren, Santoñako zezen plaza ingurutik hasi ginen. Inguru honetan hontzatza batzuk
sortzen dira eta kaioz beteta egoten dira, aliotak gerturatzen dira Ason
ibaiaren inguru hauetara eta portu barruan elikatzen egoten dira.
Hemendik, Bengoa izeneko ingurura hurbildu ginen. Ibilaldi zirkularra egin dugu kartzela haurreko ur gezako putzuetako txoriak ikusi eta Bengoako behatoki inguruko padurak arakatzera joan ginen ondoren.
Taldeko argazkia. Muntaia da. Colindes, atzean Santoña
Aipatzekoa irteera honetan ahate hibrido bat ikusi genuela, ipar ahatea x
??
Bukatzeko joateko Santoñan ikusi genituen txori batzuk dituzue ikusgai hemen;
Aliota handia moko zendoarekin
Txilinporta lepabeltza
Ubarroi handia platuxa bat jan nahian eta kaio beltza atzetik lapurtu
nahian.
Irteeran ikusitako hegazti zerrenda.
1-Beltxarga arrunta Cygnus olor Cisne
vulgar
2-Branta musubeltza Branta bernicla Barnacla
carinegra
3-Antzara hankagorrizta Anser anser Ánsar
común
4-Basahatea
Anas platyrhynchos Ánade
azulón
5-Ahate buztanluzea Anas acuta Ánade rabudo
6-Ahate mokozabala Spatula clypeata Cuchara
común
7-Ahate txistularia Mareca penelope Silbón
europeo
8-Ipar ahatea Mareca strepera Ánade
friso
9-Paita arrunta Tadorna tadorna Tarro
blanco
10-Murgilari arrunta Aythya ferina Porrón
europeo
11-Murgilari mottodona Aythya fuligula
Porrón moñudo
12-Zertzeta arrunta Anas crecca Cerceta común
13-Ahate hibridoa Mareca x ???
14- Pagausoa
Columba palumbus Paloma
torcaz
15-Usapal turkiarra Streptopelia decaocto Tórtola turca
16-Kopetazuria Fulica atra Focha común
17-Uroilo arrunta Gallinula chloropus Gallineta común
18-Murgil handia Podiceps cristatus Somormujo lavanco
19-Txilinporta urrebelarria Podiceps
auritus Zampullín cuellirrojo
20-Txilinporta lepabeltza Podiceps nigricollis
Zampullín cuellinegro
21-Txilinporta txikia Tachybaptus ruficollis Zampullín común
22-Txirri arrunta Calidris alpina Correlimos común
23-Txirri kurlinta Calidris ferruginea Correlimos zarapitín
24-Txirri grisa Pluvialis squatarola Chorlito gris
25-Kurlinta handia Numenius arquata Zarapito
real
26-Kurlinta bakainduna Numenius phaeopus Zarapito trinador
27-Harri-iraularia Arenaria interpres Vuelvepiedras común
28-Kuliska gorria Limosa lapponica Aguja colipinta
29-Kuliska buztanbeltza Limosa limosa
Aguja colinegra
30-Hegabera Vanellus vanellus Avefría europea
31-Itsas mika Haematopus ostralegus Ostrero euroasiático
32-Bernagorri arrunta Tringa totanus Archibebe común
33-Kuliska zuria Tringa nebularia Archibebe claro
34-Kuliska txikia Actitis hypoleucos Andarríos chico
35-Istingorra Gallinago gallinago Agachadiza común
36-Txenada hankabeltza Thalasseus sandvicensis Charrán patinegro
37-Kaio beltza Larus marinus Gavión atlántico
38-Kaio iluna Larus fuscus Gaviota sombría
39-Kaio hankahoria Larus michahellis Gaviota patiamarilla
40-Antxeta mokogorria Chroicocephalus ridibundus Gaviota
reidora
41-Antxeta burubeltza Larus melanocephalus Gaviota cabecinegra
42-Pottorro arrunta Alca torda Alca común
43-Martina Uria aalge Arao común
44-Aliota handia Gavia immer Colimbo grande
45-Aliota artikoa Gavia arctica Colimbo ártico
46-Aliota txikia Gavia stellata Colimbo chico
47-Zikoina zuria Ciconia ciconia Cigüeña blanca
48-Ubarroi handia Phalacrocorax carbo Cormorán grande
49-Ubarroi mottoduna Gulosus aristotelis Cormorán moñudo
50--Koartza hauskara Ardea cinérea Garza real
51-Koartzatxo txikia Egretta garzetta Garceta
común
52-Koartza zuria Ardea alba Garceta grande
53-Koartzatxo itzaina Bubulcus ibis Garcilla bueyera
54-Mokozabala Platalea leucorodia Espátula común
55-Beltzarana Plegadis falcinellus Morito común
56-Zingira mirotza Circus aeruginosus Aguilucho lagunero occ.
57-Arrano txikia Hieraaetus pennatus Águila
calzada
58-Zapelatz arrunta Buteo buteo Busardo
ratonero
59-Martin arrantzalea Alcedo atthis Martín pescador común
60-Belatz gorria Falco tinnunculus Cernícalo vulgar
61-Belatz handia Falco peregrinus Halcón peregrino
62-Belabeltza Corvus corone Corneja negra
63-Mika Pica pica Urraca
común
64-Kaskabeltz handia Parus major Carbonero común
65-Errekatxindorra Cettia cetti Cetia ruiseñor
66-Buztanluzea Aegithalos caudatus Mito común
67-Txio arrunta Phylloscopus collybita Mosquitero común
68-Erregetxo bekainzuria Regulus ignicapilla
Reyezuelo listado
69-Txepetxa Troglodytes troglodytes Chochín
paleártico
70-Arabazozo pikarta Sturnus vulgaris Estornino pinto
71-Zozo arrunta Turdus merula Mirlo común
72-Txantxangorria Erithacus rubecula Petirrojo europeo
73-Pitxartxar burubeltza Saxicola rubicola
Tarabilla europea
74-Etxe-txolarrea Passer domesticus Gorrión común
75-Negu txirta Anthus pratensis Bisbita pratense
76-Buztanikara zuria Motacilla alba Lavandera blanca
77-Txonta arrunta Fringilla coelebs Pinzón vulgar
78-Txirriskila arrunta Serinus serinus Serín verdecillo
79-Kardantxiloa Carduelis carduelis Jilguero europeo