2021(e)ko apirilaren 19(a), astelehena

Ostegun honetan, 20;15 tan, Marteri buruz izugarri dakien Iñaki Ordoñez Etxeberria-ren hitzaldia on-line bidez jarraitzeko sartu beheko link honetara;

https://jitsi.eus/ArkamurkaAstronomiaJardunaldiak

Gure Lur planetaren auzokide, Martitza edo Marte planeta dugu. Gauez begibistaz ikusi daitekena eta oso aspalditik ezaguna dena. Gizakiak betidanik izan du harekiko erakarpena: zeruan egiten zuen ibilbide berezia zela eta hasieran, lehen teleskopioekin begira hasi zirenean eta baita gaur egun ere dauzkagun teknologia onenekin aztertzen hasi garen hontan.

Aurtenago Astronomia Aste murriztu honetan Marte planeta izango dugu hizgai.

Lehenengo jardunaldia Modelo Aretoan izango da.


Apirilak 27, asteartea

Exomars misioa: lehen eta orain

Exomars misioa Europako Espazio agentziak abiatutako programa bat da. Orain artean gorabehera desberdinak izan ditu, baina aurrera darrai. Dokumental motz baten bidez hastapen eta helburuen zertzelada batzuk ikusiko ditugu eta ondoren, mahai inguru baten bidez, gaurko egoera aztertuko dugu.

Arkamurka Natur Elkarteko kideen eskutik

Modelo Aretoan 19:30tan


Ondoren, Marteri buruz izugarri dakien Iñaki Ordoñez Etxeberria ekarriko dugu, baina oraingo honetan hitzaldia on-line izango da. 

https://jitsi.eus/ArkamurkaAstronomiaJardunaldiak

estekaren bidez ikusi ahal izango da. Ordenagailua pizteko esfortzu txikia egitera animatzen zaituztegu, trukean saio ederra izango bait duzue eta zeuen zalantza eta kuriositateak zuzenean galdetzeko aukera.

Jueves, 29 de abril

Exploración espacial en Marte (Espazio-esplorazioa Marten)

Se realizará un pequeño repaso a la historia de la exploración de Marte, desde las primeras observaciones usando sencillos telescopios, hasta las últimas misiones espaciales que han aterrizado sobre el planeta rojo. Cada avance en los instrumentos de observación o cada nueva misión que ha llegado a Marte, nos ha permitido descubrir nuevos aspectos de este planeta, mostrándonos facetas fascinantes de un mundo al que esperamos que en breve pueda llegar la humanidad.

Hitzaldian Marteko esplorazioaren historiaren errepaso txiki bat egingo da, teleskopio arruntak erabiliz egindako lehen behaketetatik hasi eta planeta gorrian lurreratu diren azken misio espazialetaraino. Behaketa-tresnen aurrerapen bakoitzak edo Martera iritsi den misio berri bakoitzak planeta honen alderdi berriak aurkitzeko aukera eman digu, gizateriaren etorrera laster ikus lezakeen mundu baten alderdi liluragarriak erakutsiz.

Hitzaldia gazteleraz izango da.

Iñaki Ordoñez Etxeberria, Iruñako Planetarioko ikertzailea

20:15etan streaming bidez

https://jitsi.eus/ArkamurkaAstronomiaJardunaldiak

Biak ala biak goxatzeko aukera paregabeak. Modelo aretoan eta on-line ere, zuen esperoan gauzkazue.



2021(e)ko apirilaren 15(a), osteguna

Ardiak mugitzen ari da otsoa

 

Zarauzko Udalean EAJk mozio bat aurkeztu berri du, Enbak eta Gipuzkoako EHNE sindikatuek eskatuta, Udalak mendiko abeltzaintzarekin konpromiso tinkoa azaldu zezan, konpromiso horretan sartuko litzatekeelarik otsoaren populazioa kontrolatzeko ehiza baimentzea. EAJren aldeko botoekin onartu zen mozioa, PSE eta Ahal Duguren kontrako botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin.

Otsoa badator, Burgos aldetik mendebaldeari dagokionez eta Pirinio aldetik ekialdeari dagokionez. Euskal Herria gertatuko da bi populazio horien arteko korridore. Mozio honen onarpenak legezko inolako eraginik ez duenez, gure  iritziz, mozioak lortu nahi zuena da, kontserbazioaren aldeko gertaera honen aurka jartzea gizartea, lehen sektorea batik bat.

Oraingo eztabaida honek badu alde positibo bat, eta da, otsoaren gaia garaiz tratatzen hasi garela, gertaera honetaz jabetzeko, balorazioak egiteko eta neurri egokiak hartzeko denbora asko beharko baita.

Arkamurka Elkartearen ustez, otsoaren etorrerak onurak ekarriko ditu Euskal Herrira. Azken mendeetan desagerrarazi ditugu gure artetik bai herbiboro handiak (basahuntza, oreina, orkatza, basurdea (orojalea)) eta karniboro handiak (otsoa eta hartza). Gogor jo ditugu txikiagokoak ere: azeri, lepazuri, erbinude, arrano, zapelatz, etab. Gogoan ditugu animalia horiek harrapatzeagatik udaletan edo baserrietan sariak ematen ziren garaiak.

Garaiak aldatzen ari dira eta, gaurko zientziaren ikuspegi sakonagotik, badakigu suntsitutako katebegiak berreskuratzeak oreka handiagoa ekarriko duela gure geografiara.

Jakin badakigu, Zarauzko udal plenoan entzun genuen katastrofismoa alde batera utziz, abeltzaintzaren birmoldaketa beharrezkoa izango dela otsoarekin batera bizitzeko: aziendak gauez bildu; itxiturak eraiki; gauezko zaintzaileak kontratatu; zakur mastinak erabili; etab. Birmoldaketa hau erabat diru publikoz finantzatu beharko da, otsoak sor ditzakeen kalteak ere bai noski, onurak ere gizarte osoarentzat direlako. Lehen ere badakigu, Europa laguntzei esker bizi dela gure abeltzaintza eta baldintzen artean ingurumen kontserbaziokoak egoten direlako.

Jabetzen gara abeltzainen bizimodu eta ohiturak ere aldatu egin beharko dutela, adibidez, astebetean ezin izango dira artalde edo behorrak bildu gabe utzi mendian. Ohitura-aldaketa gogorra da edonorentzat eta hori ere ahal den leunena izan dadin parte hartu beharko du administrazioak. Administrazioak ez ditu lan berriak nahi, atzetik ez bada, edo  gizarteko eskaera erraldoia, edo bera baino goragoko agindua. Kasu honetan, espero dugu, mugitu beharko izango duela.

Pandemia garai honetan, jokabide negargarriak ikusi dira kaletar askoren aldetik landa-eremuan. Errespetu-falta itzela erakutsi dugu. Azterketa serio bat egin beharrean gaude. Otsoa etortzen denean, areagotu egingo da mendian izan beharko dugun errespetua eta arreta. Denok behar dugu birmoldaketa.

Hemen aipatu ditugun lan horiek guztiak daude otsoa etorri aurretik egiteko, eta Arkamurkaren iritziz, horretan hasi beharra dago buru-belarri, inplikatu guztiok elkar hartuta. Ez da bidezkoa, gure ustez, sektore baten mesedetan gizarte osoaren onura den otsoa tiroz botatzea, hanka gure lurraldean jarri orduko. Horrela konpondu nahian gabiltza basurde eta orkatzen ugaritzeak, ehiztarien nahien arabera uxaldiak antolatuz, edo ehiza-parada batzuen baimen-eskaera greba batez presioa jasanez.

Espero dezagun otsoaren presentzia ez etortzea tiro-hotsez (ofizial edo furtiboz) lagundua.

 

Zarauzko Arkamurka Natura-Elkartea

2021/04/11

2021(e)ko apirilaren 9(a), ostirala

ZARAUZKO JARDINETAKO ORKIDEAK

Juantxo Unzuetak egun hauetan Zarauzko jardinetan aurkitu dituen orkideen zerrenda duzue hemen behean. Orkideak landare ezagunak dira lore oso deigarriak dituztelako;Izan ere, lorearen petaloak animalien antzekoak diren egiturak osatzeko eraldatzen dituzte. Badira hegazti(kolibriak) edo saguzarrak erakartzen dituzten orkideak, baina orkidea espezie ia guztiak intsektuek ernaltzen dituzte, esaterako erleek, tximeletek eta liztorrek. 





Zarauzko 20 zonaldetan dauden 18 orkidea mota; 

Landare oso sofistikatuak dira, Charles Darwin bera konturatu zen orkideak eta intsektuak elkarrekin eboluzionatu dutela.
Zarauzko lorategietako belar mozketaren maiztasuna dela eta, loratzen ikusteko  eta landareak identifikatzeko  zailtasuna izaten dela azpimarratu behar da.
Gorriz daudenak obra aurretik zeuden orkidea kopurua da eta beltzez daudenak berriz aldamenean gelditu direnak.


Beste zerrenda  hau berriz, Zarautz eta Aia inguruan ikusitako beste 21 orkide espezie ezberdinen zerrenda da eta gorriz ale gutxi daudenak izango lirateke.