|
Anacamptis
pyramidalis,
piramide itxura duelako izen hau du.
|
Irteera honetan ikusi
ditugun orkidea moten zerrenda bidaltzen dizue Aitor Leizak. Eguraldia nahiko
ondo portatu da eta euri pixkat egin duen arren, haizerik ez
zegoenez ondo ibili gara. Kotxe bat osatu dugu Arkamurkako hiru
kidekin, Beteluko batekin eta beste Suizar batekin.
Hasieran Zubiri
herriaren inguruetan ibili gara eta ondoren Ororbiara joan gara. Bi
leku hauetan espero genituen orkidea mota guztiak ikusi ditugu arren Ophrys insectifera zen ugariana zegoena, Orchis ustulata k berriz loretan aurkitu ditugu, baina Orchis provincialis ak ale gutxi ziren egoera onean zeudenak.
Orchis papilionacea
ateratzen den inguruan berriz, orain artean iñoiz ikusi
ez genituen kopuruak zeuden. Ophrys speculum batzuk ere aurkitu ditugu bertan nahiz eta orain arte ale bat bakarrik ikusi beti inguru horietan.
Unanue herri inguruan
(Sakana), orkideak ateratzen diren larreetan ganadua ibilita zegoenez orkidea ale batzuk bakarrik ikusi ditugu eta tamalez ganaduak loratze txorten asko janda zituzten. Ala
ere Ophrys fusca ikusteko aukera izan dugu gehi Orchis militaris x purpurea hibrido bat, eta loratzeko zegoen Orchis militaris bat.
Zarautzera 15:00 etarako bueltan ginen, gure arteko giro bikainean eguna pasa ondoren, gauza batzuk
gehiago ikasita etorri gara. Hurrengo batean gehiago.
|
Ophrys
sphegodes
|
Irteeran ikusitako orkideen zerrenda doakizue hemen;
Izen zaharrak hemen eta
izen berriak eskuinean .
Aceras
anthropophorum Orchis anthropophora
Anacamptis
pyramidalis
Serapias
lingua
Himantoglossum
hircinum (loratzeko oraindik)
Orchis
provincialis
O.
mascula
O.
purpurea
O.
simia
O.
purpurea x simia
O.
purpurea x militaris
O.
morio Anacamptis morio
O.
papilionacea Anacamptis papilionacea
Ophrys
speculum
O.
lutea
O.
sphegodes
O.
tenthredinifera
O.
insectifera
O.
fusca O.
forestieri
O.
scolopax
|
Ophrys
speculum lore urdina da, eta ez dago besterik hainbeste urdinekin.
|
|
Orchis
militaris oraingoan loratu gabe ikusi genuen, baina gizontxoak ditu
eta erromatarren soldaduen kaskoa du (uste dut).
|
|
Ophrys
lutea. Ophrys generoko hori koloreko orkidea bakarra da
|
|
Orchis
purpurea
“gizontxoa” oso gizena, hankak oso zabalak eta bezoak kabitu
ezinik ditu.
|
|
Ophrys
scolopax O. apiferaren oso antzekoa da, baina honi, espoloi berdea
azpitik ateratzen zaio.
|
|
Ophrys
fusca arrea eta luzexka da, baina bere zati marroiaren gainean bi
zati zuriak ditu.
|
|
Orchis
papilionacea honek
ez aurkezpenik behar, ez dago antzekorik.
|
|
Aceras
anthropophorum
ahorkatutako gizontxoak ditu.
|
|
Ophrys
tethrendinifera Lorea
oso zabala eta horia da azpiko aldean.
|
|
Orchis
ustulata orkidea hau besteak baino txikiagoa eta puntu ilun
batzurekin.
|
|
Ophrys
insectifera somorro itxurakoa, antenak buruan eta guzti, eta estua.
|
|
Serapias
linguak
ez ditu ilerik zati gorrian eta tamaina ertainekoa da.
|