2023(e)ko urriaren 4(a), asteazkena

2023-9-30 Alkolea (Mutriku) - Marearteko irteera

 

Kaixo denoi,

Oraingoan Alkoleara joan gara marearteko bizidunaz gozatzera eta ikastera.

Jende berria etorri zaigu marearteko irteera egitera eta pozgarria da.

Gaztetxo asko etorri zaigu eta gogo handia jarri dute ikasteko eta asko lagundu dute bertoko bizidunak topatzen. Eskerrak benetan egindako lanagatik.


Helduak ere fin ibili zarete, ikusi besterik ez dago argazki sorta hau.





Ikusitako maskordun, ekinodermo,zizare,etab.. barietatea handia izan da eta balde denak  elkartu ditugunean jabetu gara horretaz. Taper txikiak betetzen hasi garenean bizidun desberdinez ez genuen bukatzen.

Etorri ez zaretenentzako, irteera honetan hau egiten da:

-Adierazpen orokor batzuk  emanten dira bertoko bizidunei  kalte gutxien jasotzeko zer egin behar den esan. Ez dugu igarri behar inor egon denik gu ibilitako inguruan.

-Buelta emandako harri guztiak lehen bezala utzi.

-Denbora bat pasa ondoren elkartzen gara bildu ditugun bizidun barietatea aztertzeko.

-Aztertu ondoren berriro askatzen ditugu.

Aurtengo aipagarriena  (Callionymus reticulatus   Eiherazain txikia  Dragoncillo ) izeneko arraia ikusteko aukera izan dugula lehen aldiz orain arte Arkamurkako  honelako irteeretan. Benetan bitxia arrai hau.

Orain ikusitakoen argazkiak:

Izkira eta karramarroak:


1-Xantho incisus                                 (Buiaren itxura du),

2-Xanto pilipes                                    (Buiaren itxura baina ile askorekin hanketan)


3-Porcellana  platycheles                 (txikia agin handiekin)


4-Eriphia verrucosa                     Txangarra                    Cangrejo moruno


5-Pachygrapsus marmoratus        Karramarro beltza          cangrejo  corredor

(pareteko hamarra-Zumaian)                                


6-Clibanarius erythropus             (ermitainoa)                               Cangrejo  ermitaño
Haginak tamaina berdinekoak.


7-Pisa tetraodon        (txangurroaren antxekoa, baino txikia)

8-Palaemon  elegans                       (izkira)                                                 Quisquilla

9-Lismata seticaudata       Buruz behera bizi da
10-Alpheus   sp.         Sareen zulotikan aldegin zitzaigun

11-Periclimenes sagittifer               Camaron pijama         ( Anemonetan bizi da)

Cnidarios:

1-Actinia fragacea            (Itsas marrubia)              Fresa de mar (rojos con puntos claros)
2-Anemonia viridis/sulcata        Anemona   (“hortiguillas de mar”)

3-Urticina felina?? 
Zizareak:
1-Hesione splendida     
2-Terebellidae familikoa eta zalantza askorekin ( Neoamphitrite figulus

Moluskoak:

1-Acantochitona   fascicularis          (lapa artikulatua ileekin)     Lapa articulada con pelos

2-Thais hemaestoma  bere arrautza multzoekin


3-Nasarius reticulatus    Karroñeroa da eta adar horrekin janaria aurkitzeko gai da 

4-Haliotis tuberculata                     (itsas belarria)                   Oreja de mar =abalon


 5-Octopus vulgaris                                  Olarrua=olagarroa               pulpo

6-Lima hians


Molusko “nudibrankioak”:


1-Berthella aurantiaca

Ekinodermoak:


1- Paracentrotus lividus          itsas trikua                           Erizo de mar

(ostarrena, ,itsas kirikinua,itsas lakatza)


2-Holothuia tubulosa               Itsasluzoker-Holoturia           Cohombro de mar



3-Martastherias  glacialis          Itsas izar arrunta    Estrella de mar común

4-Ophiothrix fragilis                  Ofiura        (izar antzekoa iletsua )


5-Ophioderma longicauda               (izar antzekoa , baina ilerik gabe)

6-Asterina gibbosa                           (Kapitain izarra)                          Estrella capitán

1 Parblennius pilicornis   (Aleta dorsal bakarrekoa)

2-Gobius cobitis                 Mustoa –Zarbo buruhaundia     Gobio    (Bi aleta dorsalekin)            


3Tripterygion  delaisi           Moma amarilla                          (Hiru aleta dorsalekin)

4-Lepadogaster lepadogaster   Lepati    Chafarrocas  (Bentosa azpian du, begi aurrean adar batzuk eta begi  urdin faltsoekin)

5-Lepadogaster candonei        (Bentosa azpiandu  baina falta ditu zati urdinak eta adarrak)


-Lepadogaster candonei 


6-Scorpaena escrofa                          gomexa-Krabarroka              Cabracho


7-Callionymus reticulatus      Eiherazain txikia           Dragoncillo



Talde bikaina

Uste dut ondo pasa dugula eta asko ikasteko aukera izan dugula.

Arkamurkan izenean eskerrik asko izena eman duzuen guztioi, ezingo genuen honelako irteerak antolatu zuek gabe.

Agian zerbait faltan ikusten baduzue baina oroitzen garen guztiak daude.

Hurrengoan gehiago!!