2022(e)ko apirilaren 27(a), asteazkena

ARKAMURKAKOEKIN IÑURRITZA BIOTOPORA HEGAZTIAK IKUSTERA

Arkamurka natura elkarteak hegaztiak ikusteko irteera antolatu du Iñurritza biotopora. Hitzordua maiatzaren 1ean, igandean, goizeko 09;00 etan, Zarauzko surtidorearen aurreko biotopoaren sarreran izango da. Udaberri betean sartuta gauden garaia izanik,  hegazti ugari ikusiko ditugula zihurtatua dago, kontuan izan udaberria Iñurritza biotopoan hegaztiak ikusteko urteko sasoirik onena izaten dela. Batzuk Afrika aldetik Iñurritzako hezegunera kumatzera etortzen direlako eta beste batzuk migrazioan Iñurritza biotopoa atseden hartzeko erabiltzen dutelako. Inongo zailtasunik izango ez duen goizbuelta bat izango da. Arkamurka taldekoek teleskopioak, prismatikoak zein hegazti gidak eramango dituzte, bainan halata guztiz norberak ere etxean izango balitu eramatea gomendatzen da. Beraz, txorizale guziak bertan parte hartzera gonbidatuta zaudete. Behekaldean dituzue egun hauetan bertan ikusten ari garen hegazti batzuen argazkiak.






























2022(e)ko apirilaren 21(a), osteguna

Hitzaldi solasaldia Valen Arteagarekin Zarauzko modelo aretoan, "Energia berriztagarriak naturgunetan"

Apririlak 28, osteguna-19;00etan, Zarauzko Modelo aretoan izango den hitzaldi-solasaldi honetan parte hartzera gonbidatua zaudete. Bertan Araba bizirik taldeko Valen Arteagak makroproiektu eolikoek zein megaparke fotoboltaikoak izan ditzatezken eraginez hitzegingo digu, eta  konponbideak nondik etorri daitezkeen argitzen ere lagunduko digu. Irudi batzuen laguntzaz 35 minutu inguruko hitzaldia izango da eta ondoren hizlariari galderak egiteko aukera ere izango da

Energia berriztagarrien kontua pil-pilean dagoen garai hauetan, Zarautz inguruko naturguneak ere meatxupean daudela ikusirik, oraindik ere galdera asko ditugula erantzunik gabe jabetu gera;

1.-Oraindik ez dakigu gure lurraldean (Gipuzkoa) jarri nahi diren haize erroten kokapen horien zergatia. 

2.-Ez daukagu haize-korronteen mapa argirik eginda dagoen.

3.- Ez daukagu parkeak proposatzen dituzten leku horien justifikaziorik.

4.- Ez zenbat egin asmo dituzten, ezta zenbat eta zer nolako energia ordezkatzera datozen ere.

5.- Zutoin eta pala, 200 metro baino luzera handiagoa hartzera iritsi daitezkeen metalezko errota erraldoiak garraiatzeko eta kokatzeko, ea zernolako pistatzarrak eraiki behar dituzten mendietan.



2022(e)ko apirilaren 10(a), igandea

Txori kantu eta kontu irteeretan ikusi zein entzundako hegazti zerrenda

Arkamurka natura elkartearen izenean eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu, "txori kantu eta kontu" irteeretara etorri zeraten guzioi. Denera 45 hegazti espezie ikusi edo entzuteko aukera izan genuen. Behekaldean duzue irteera bietan ikusi zein entzun genituen hegaztien zerrenda. Lehenbiziko txangoa Torreoia inguruan egin genuen eta bigarrena berriz Urdanetata eta Altzola artean izan zen. Lehenbiziko deialdira 25 txorizale gerturatu ziren eta bigarrenera 28. Datorren hitzordua maiatzak 1 ean Iñurritzan izango da, bertan udaberriko pasearekin gozatzeko aukera izango degu, ordurako maiatz kulixkak (Limikoloak) eta abarrak gure zain izatea espero degu. Era berean eskerrikasko Pello, Eneko eta Juantxori  gidari lanak egitearren eta Begoñari argazki eder horiek ateratzearren.

Kardantxuloa (Carduelis carduelis)

Gailupa (Pyrrhula pyrrhula)

Sai arrea (Gyps fulvus

Gabiraia (Accipiter nisus)

Zapelatza (Buteo buteo)
Belatz gorria (Falco tinnunculus)
Kaio hankahoria (Larus michahellis)

Pagausoa (Columba palumbus)
Okil berdea  (Picus viridis)


Okil haundia (Dendrocopos major)
Enara arrunta (Hirundo rustica)
Negu txirta (Anthus pratensis)
Uda txirta (Anthus trivialis)

Buztanikara (Motacilla alba)
Txepetxa  (Troglodytes troglodytes)
Tuntuna (Prunella modularis)
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Isats gorria (Phoenicurus ochruros)
Buztangorri argia  (Phoenicurus phoenicurus)


Zozoa (Turdus merula)
Birigarroa (Turdus philomelos)


Garaztarroa (Turdus viscivorus)


Txinbo kaskabeltz arra (Sylvia atricapilla)
Txio iberiarra (Phyloscopus ibericus)

Txio horia (Phylloscopus trochilus)
Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla)


Buztanluzea (Aegithalos caudatus)
Kaxkabeltz txikia  (Poecile palustris)
Pinu kaskabeltza (Periparus ater)

Amilotx urdina (Cyanistes caeruleus)
Kaskabeltza (Parus major)

Garrapoa (Sitta europaea)
Gerri txori arrunta (Certhia brachydactyla)


Eskinosoa (Garrulus glandarius)
Mika (Pica pica)

Bele beltza (Corvus corone)
Erroia (Corvus corax)

Txolarrea (Passer domesticus)
Pintzana (Frigila coelebs)
Txirriskala (Serinus serinus) 

Tarina (Carduelis spinus)
Txorrua (Chloris chloris)
Miru beltza (Milvus migrans)
Miru gorria (Milvus milvus)