2022(e)ko urtarrilaren 27(a), osteguna

IBILALDI NATURZALEA; Eskadi tropikala zeneko garaietara hurbilduz

Aralarrek Cariberen zantzua zuenekoak.

Tximeleten arraultzak zenbatzen

Nola eta zertarako? 

Dan Lertxundiren gidaritzapean negu peto petoan hurbilduko gara Aralarrera ( San Miguel-Irañeta), baina neguarekin lotura gutxi dituen bi gairen inguruan arituko gara txango honetan: koral arrezifeetaz eta tximeletetaz. Irteera otsailak 5ean goizeko 08:00etan izango da, Agueseko biribilgunetik. Inongo zailtasunik ez duen goizbuelta bat izango da eta izen ematea 685757297 telefonora whatsap bat bidaliz egin behar da, bertan norberaren izen abizenak jarriaz.

Garai batean Euskal Herria itsaso epel batek estaltzen zuen eta bertan gaur egungo arrezifeen antzeko hainbat egitura sortu ziren. Arrezife hauek arroka trinkoak eratzen dituzte, trinkotasun honi esker gure inguruko mendi ezagunetakoak garai hauetako arrokaz osatuak daude (Hernio, Izarraitz, Anboto, Aitzkorri, Aralar…). Txangoan Aitzondoko arrezifea aztertuko da, paleobiologioa, sedimentologia, tektinika eta paleogeografiako hainbat oinarri azalduz.

Bestetik, “Non izkutatzen zaizkigu tximeletak neguan?” galderatik abiatuta, inguruan ugariak diren Thecla betulae tximeletaren arraultzak bilatuko ditugu.

Europako hainbat herrialdeetan tximeleta honen arraultzen ugaritasunaren jarraipena egiten ari dira bolondresetan oinarrituta. Zenbaketa hau nola eta zertarako egiten den azalduko da eta laginketa bat ere egingo da.

2022(e)ko urtarrilaren 19(a), asteazkena

Zarautz eta Getariako neguko ur-hegaztien erroldaren emaitzak

1967az geroztik, 100 herrialde ezberdinetan egiten den errolda honetan 20.000 behatzaile inguruk hartzen dugu parte, eta bertan urtero 30-40 milioi ur-hegazti baino gehiago zenbatzen dira. Arkamurkako taldekideak ere urteak daramatzagu Zarautz eta Getariko  hezeguneetako erroldak egiten, Iñurritza, Irita, Mollarri, hondartza zein kaia inguruak behatuz. Oraingo honetan Aitziber Sarobe, Asier Aldalur, Idoia Larrañaga, Asier Etxeberria, Pello Izkeaga eta Emilio Salvatierrak hartu genuen parte. Zenbaketa hauek urtarrileko bigarren asteburuan egiten dira urtero. Jarraipen hau, neguko ur hegaztiei buruz mundu mailan garatu den programa garrantzitsuena dela esan genezake. Hegaztiei buruzko joerak aztertzeko tresna ezin hobea da bera. Hegaztien populazioak epe luzean izaten dituzten gora beherak modu normalizatu batean bilduz. Errolda urtero leku eta metodologia berdinarekin egiten dugu, era horretan ur hegaztien populazioaren bilakaerari zein egoerari buruzko informazio zehatzagoa lortzen degu. Errolda hauetan ateratako emaitzak, ur hegaztien kudeaketa hobea egitea ahalbideratzen dute eta bide batez ur hegaztietan oinarritutako biodibertsitatearen adierazle izateko. Era berean, ur hegaztiek erabiltzen dituzten habitatak, batez ere hezeguneen sistema ekologikoa hobeto ezagutzeko eta balioztatzeko. Espezie Migratzaileen Kontserbaziorako Bonneko Hitzarmena eta Afro-Eurasiako Ur Hegazti Migratzaileei buruzko Akordioa (AEWA) zein, mundu mailan dauden Iñurritza bezalako hezeguneak babesteko(Ramsar) hitzarmena, maila teknikoetan elikatzen ditu errolda honek. 

Erroldan parte hartu genuen partaideak Iñurritza biotopoa aurrez aurre degula. Aitziber Sarobe, Idoia Larrañaga, Asier Etxeberria, Emilio Salvatierra Pello Izkeaga eta Asier Aldalur  izan ginen.

Iñurritza biotopoko istingorrak (Gallinago gallinago)

 Lampernamuxua (Fratercula arctica)
Txilinporta txikia(Tachybaptus ruficollis)
 Pottorroa (Alca torda)

Honako hauek dira zenbatu genituen hegaztiak;

IÑURRITZA BIOTOPOA

6 Istingor (Gallinago gallinago)

1 Istingor txikia (Lymnocryptes minimus)

4 Basa ahate (Anas platyrhynchos)

13 Kaio hankahori (Larus michahellis)

1 Lertxun hauskara ( Ardea cinérea)

1 Lertxuntxo txikia (Egretta garzetta)

1 Kulixka txikia (Actitis hypoleucos)

4 Amiltxori (Nycticorax nycticorax)

1 Uroillanda (Rallus aquaticus)

4 Uroilo (Gallinula chloropus)

3 Txilinporta txiki (Tachybaptus ruficollis)

IRITA HEZEGUNEA

62 Basa ahate (Anas platyrhynchos)

1 Antzarra (Anser anser)

1 Kriolloa (Cairina moschata)

3 Kaio hankahori (Larus michahellis)

MOLLARRI

4 Kaio hankahori (Larus michahellis)

ZARAUTZ HONDARTZA

1 Lampernamuxua (Fratercula arctica)

GETARIA

3 Harri iraulari (Arenaria interpres)

3 Antxeta mokogorri (Chroicocephalus ridibundus)

302 Kaio hankahori (Larus michahellis)

1 Kaio beltza (Larus marinus)

4 Ubarroi haundia (Phalacrocorax carbo)

26 Ubarroi mottodun (Phalacrocorax aristotelis)

1 Zanga (Morus bassanus)

1 Lertxuntxo haundia (Ardea alba)

1Txilinporta txikia (Tachybaptus ruficollis)

1 Martina (Uria aalge)

1 Pottorroa (Alca torda)