2023(e)ko martxoaren 31(a), ostirala
DOKUMENTAL SOLASALDIA ; KLIMA ALDAKETA, NOLA SAIHESTU KOLAPSO GLOBALA
2023(e)ko martxoaren 18(a), larunbata
IRITAKO LUR MUGIMENTUAK
Ikusten denez, jendeak galdetzen du ea zer ari diren egien Iritan Petronor gasolindegiaren aurrean.
Labur esanda Asti errekaren Iritako zatiko lurra kendu eta ur-azalera handitzea.
Arkamurkak 2020an bi aukera agertu zizkion Udalari, bata MAXIMOA (MAX) ea bestea MINIMOA (MIN). Momentuz MINIMOrako adostasuna lortu genuen udaleko ordezkariekin.
Atsikta bidaltzen dizuegun dokumentuan xehetasunez agertzen dira eskatzen genituenak. Ondoren, Ekolur enpresari eskatu zioten proiektua eta guraizeak sartu zituzten, aurrekontuaren aitzakian. Dokumentu honetan ematen zaie buelta kontu horiei.
Beraz, gure MINIMOak ez dira beteko. Lehenik, Itsamendi auzoaren ekialdean agertzen den berdegune eta jolas-tokia (marrazkian A eta B eremuak) ez dira egingo, hor etxeak egingo dituztelako. Dirudienez, Asti errekaren ezker aldea ere ez da kasik hustuko.
Ia bide gorriraino lurra kentzeko gure eskaera ez da beteko. Aurrekontuaren aitzakian, eremu handia geratuko da urpetik kanpo. Ziur gaude urbanizazio bat garatuko dela inguruan, naturalizazio baten ordez. Ekolurren proiektuan adibidez, Itsasmenditik autopista sarrerako lehen biribilgunera datorren bideak zintarriak (bordillo) eta guzti izango ditu. Horretan doa dirua. Beste adibidea da landare-landaketarena; berez etorriko diren haltzak eta lezkak landatu behar dituzte.
Kontsuelo bat geratuko zaigu, gaur edo bihar lurra kentzea egin ahal izango dela, baina Itsasmendin egingo diren etxeak kentzea zailagoa izango da, Eguzki-Izarren egiten ari direnak bezalaxe.
Arkamurka natura taldea