2023(e)ko apirilaren 30(a), igandea

Zarauzko XXV. Astronomia Astea


Urtero bezala, aurtengoan ere hitzordua hartua daukagu astronomiarekin. Zeruko lehiatilara asomatu nahi dugu berriro ere, ikusgai ditugun eta ez ditugunei buruz mintzatzeko beste behin… eta badira jada 25 egin ditugun Astronomia Asteak!

Urte guzti hauetan eskeinitako hitzaldi eta gaiak, ugariak eta anitzak izan arren, oraindik ere jakinmin berriak sortzen zaizkigu. Teleskopio, zunda eta hainbat aparailuk milaka datu berri eskeintzen dizkigute etengabe eta ikerketak aurrerapausuak egiten jarraitzen du. Astronautikaren industriak ere garapen izugarria izan du urte hauetan eta garai batetan potentzia handien eskuetan ikusten genuen teknologia hori, dagoeneko hementxe daukagu. Euskal Herrian bertan baditugu zenbait enpresa erronka horri heldu eta NASA, ESA zein bestelako agentzia batzuentzat punta-puntako soluzio teknologikoak garatzen ari direnak.

Euskal Herritik gure Eguzki Sistemara egingo dugu salto eta oraindik bertan ditugun parajerik ezezagunenak aztertuko ditugu. Eta salto egingo dugu baita, beste sistemetako planeta batzutara ere, oraintxe ezagutzen hasi garenak. Hortxe aurkitu ditzakegu agian bizitzaren zantzuak. Gurea bezalakoa? Bestelakoa?

Esan bezala, gaiak gutxitu ordez, gehitu egiten zaizkigu eta aurtengoan aste baten ordez bi erabiliko ditugu urteurrena ospatzeko eta batez ere, gai guzti hauek eta beste batzuk patxadaz landu ahal izateko.

Unibertso erraldoi honetako planeta txiki honetan bizirik gaudelako eta izugarrizko jakinmina daukagulako, horrexegatik ekartzen dizuegu gurekin batera astronomiaz hitzegiteko aukera; gurekin eta ekarri ditugun punta-puntako gonbidatuekin.

Elkarrekin, eroso, gustora...




Maiatzak 4, osteguna, 19:00tan

Arkamurka Natur Elkartearen aretoan, (Sta. Marina kalea 2, 2. Solairua)

Hitzaldia euskaraz izango da

 

UNIBERTSOA… EZ AL DA HANDIEGIA?

Bizitza estralurtarra zientzia-fikzioaren elementu zentral eta errekurrente bat da; Andromedako Mehatsuko patogeno ezezagunetatik Star Trek-eko gure lagun eta aurkari eta Munduen Gudako martetar suntsitzaileetara, unibertsoan bakarrik ez gaudela ia-ia egiatzat hartzen da generoan.

 

Baina, egia esan, eleberri eta filmetatik at egiazko interes zientifiko bat dago Lurretik kanpoko biziaren (edo hau existitzeko posibilitatearen) inguruan. Batzuetan konspirazio teorien edo friki batzuen eremu bezala kontsideratua izateagatik lastatua, astrobiologia gure planeta urdinetik kanpo bizitza izan litekeen eta honek izan ditzakeen behar, baldintza eta ezaugarriak aztertzen dituen zientzia da.

 

Maiatzak 4 osteguneko hitzaldian ikuspuntu zientifiko batetik biziaren definiziora, bai-eta hau Lurretik kanpo existitzeko espektatiba errealistara eta beharrezko baldintzetara hurbilduko gara, ondoren non eta nola bilatzen ari garen komentatzeko.

 

Ander Gonzalez de Txabarri

Arkamurka Natur Elkarteko kidea

 

 

5 de mayo, a las 19:00 h.

Salón de Actos Antoniano, San Francisco kalea 4

La charla será en castellano

 

A LA BÚSQUEDA DE VIDA EN EL UNIVERSO

Nuestro Universo es viejo, tiene 13.750 millones de años, y en su evolución se han generado miles de millones de galaxias. En cada una de ellas hay miles de millones de estrellas. Muchas de estas estrellas son semejantes en tamaño y temperatura a nuestro Sol y tienen planetas orbitando a su alrededor, llamados exoplanetas. Hoy en día hay confirmados alrededor de 6000 exoplanetas, y más de 9000 candidatos a exoplaneta esperando ser confirmados. Muchos de ellos se encuentran a distancias apropiadas para poder sostener la vida, o al menos para poder sostener agua líquida, requisito indispensable para el único tipo de vida que conocemos. Sin embargo, no tenemos evidencia de vida más allá de la Tierra. En esta charla, veremos en qué cuerpos celestes se ha encontrado agua, repasaremos cuáles son los mejores sistemas planetarios para la búsqueda de vida y analizaremos la probabilidad de que estemos solos en el Universo.

CONFERENCIANTE: AGUSTÍN SÁNCHEZ LAVEGA

Agustín Sánchez Lavega es doctor en Ciencias Físicas y Catedrático en la Escuela de Ingeniería de Bilbao (Universidad del País Vasco, UPV/EHU).  Es director del Grupo de Ciencias Planetarias de la UPV/EHU, del Máster en Ciencia y Tecnología Espacial y del Aula Espacio Gela. Ha liderado numerosos proyectos de investigación y participado en numerosas misiones espaciales de la Agencia Espacial Europea (ESA) y de la NASA a los planetas Venus, Marte, Júpiter y Saturno. Es autor de 290 artículos científicos siendo el único científico español con 4 portadas en la prestigiosa revista Nature. Ha sido galardonado con premios por la Real Sociedad Española de Física en 2010 y 2014, Premio Euskadi de Investigación en 2016 y Medalla en Ciencias Planetarias de la Sociedad Geofísica Europea en 2020.

 

Maiatzak 5, osteguna, 19:00tan

Antonianoko Areto Nagusian, San Francisco kalearen 4ean.

Hitzaldia gazteleraz izango da

A LA BÚSQUEDA DE VIDA EN EL UNIVERSO (gazteleraz)

Gure unibertsoa zaharra da; 13.750 milioi urte ditu, eta bere bilakaeran milaka milioi galaxia sortu dira. Galaxia bakoitzean milaka milioi izar daude. Izar horietako asko gure eguzkiaren antzekoak dira tamainari eta tenperaturari dagokienez; eta inguruan orbitatzen duten planetak dituzte, exoplanetak deituak. Gaur egun 6.000 exoplaneta inguru daude baieztatuta, eta 9000 exoplaneta hautagai baino gehiago, baieztatuak izateko zain. Horietako asko bizitza izateko distantzia egokietara daude, edo, behintzat, ezagutzen dugun bizi-mota bakarrarentzat ezinbestekoa den ur likidoa izateko. Hala eta guztiz ere, ez dugu Lurretik haratagoko bizi-ebidentziarik. Hitzaldi honetan, zeruko zein gorputzetan aurkitu den ura ikusiko dugu, bizitza bilatzeko planeta-sistemarik onenak zein diren errepasatuko dugu eta unibertsoan bakarrik egoteko probabilitatea aztertuko dugu.

 

HIZLARIA: AGUSTÍN SÁNCHEZ LAVEGA

Agustín Sánchez Lavega Fisikan doktorea da eta Katedraduna Bilboko Ingeniaritza Eskolan (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU). UPV/EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko, Zientzia eta Teknologia Espazialeko Masterreko eta Aula Espazio Gelako zuzendaria da. Ikerketa-proiektu askoren buru izan da, eta Europako Espazio Agentziaren (ESA) eta NASAren espazio-misio ugaritan parte hartu du; Venus, Marte, Jupiter eta Saturno planetetara bidalietakoetan, batez ere. 290 artikulu zientifiko idatzi ditu, eta Nature aldizkari ospetsuan 4 azal dituen zientzialari espainiar bakarra da. Espainiako Fisikako Elkarte Errealak (RSEF, Real Sociedad Española de Física) sariak eman dizkio 2010ean eta 2014an, Euskadi Ikerketa Saria irabazi zuen 2016an eta Europako Geofisika Elkartearen Planeta Zientzien Domina jaso zuen 2020an.

 

 

 

 

 

Maiatzak 6, larunbata, 19:00tan

Arkamurka Natur Elkartearen aretoan, (Sta. Marina kalea 2, 2. Solairua)

Tailerra

Teleskopioaren erabilerari buruzko tailerra

Tailer honen helburua teleskopio bat nolakoa den eta nola funtzionatzen duen ikustea da. Ez dugu behaketarik egingo. Aretoaren barruan teleskopio bat montatuko dugu eta beraren inguruko azalpenak emango ditugu. Baino batez ere, jendearen zalantzak argitu nahi ditugu. Etxean duzun teleskopio hori erabiltzeko zailtasunak badituzu, piezaren bat zertarako den edo nola erabili ez badakizu, edo zure teleskopioa nola osatu jakin nahi baduzu, zure galderak erantzuten saiatuko gara. Teleskopioarekin argazkiak atera al ditzaket? Zer beharko nuke? Ordenagailura konektatu al daiteke?...

Ilatargi Astronomia Elkartea eta Arkamurka Natur Elkarteko kide batzuk izango ditugu gurekin teleskopioen inguruko galderak erantzuteko. Baino, esan bezala, oraingo honetan ez gara behaketa bat egitera irtengo.

 

 

 

Taller sobre el uso del telescopio
El objetivo de este taller es ver cómo es un telescopio y cómo funciona. No vamos a hacer observaciones. En el interior de la sala montaremos un telescopio y daremos explicaciones sobre él. Pero sobre todo queremos resolver las dudas de la gente. Si tienes dificultades para utilizar ese telescopio que tienes en casa, si no sabes para qué es o cómo utilizar alguna pieza, o si quieres saber cómo completar tu telescopio, intentaremos responder a tus preguntas. ¿Puedo sacar fotografias con mi telescopio? ¿Qué necesitaría? ¿Se puede conectar al ordenador?...
Contaremos con la presencia de algunos miembros de la Sociedad Astronómica Ilatargi y Arkamurka Natur Elkartea para responder a las preguntas sobre los telescopios. Pero, como decíamos, en esta ocasión no saldremos a hacer una observación.

 

 

 

 

 

Maiatzak 11, osteguna, 19:00tan

Arkamurka Natur Elkartearen aretoan (Sta. Marina kalea 2, 2. Solairua)

Hitzaldia euskaraz izango da

 

EGUZKI SISTEMA NEPTUNOTIK HARATAGO

Neptunotik haratago hasten da kanpoko Eguzki Sistema, eguzkitik urrun dagoen eskualde bat, non planeta ohia, nanoplanetak edo kometen gordailu handi bat aurkituko ditugun, eta, oraindik ere, planeta berri bat aurki dezakegun. Zer dakigu objektu horiei buruz? Horietako batzuk bisitatzerik izan al dugu?

 

Iñigo Elorza

Arkamurka Natur Elkarteko kidea

 

 

12 de mayo, a las 19:00 h.

En la sede de Pagoeta Mendizale Elkartea (Sta. Marina kalea 2, 1. Solairua)

El coloquio será en castellano

 

MESA REDONDA (12 de mayo, Local de Pagoeta M. E., 19h):

En esta mesa redonda sobre astronomía, moderada por miembros de Arkamurka N. E., tendremos el placer de contar con la participación de:

-          Virginia García (Directora del departamento de Astronomía de la Sociedad Científica Aranzadi)

-          Fernando Jáuregui (Astrofísico del Planetario de Pamplona)

-          Esteban Esteban (Gran divulgador y responsable del Aula de Astronomía de Durango durante 12 años)

-          Cristina Ortega (Directora de Espacio de la empresa AVS Added Value Solutions)

Este evento pretende ser una reunión informal entre amigos en el que reflexionar sobre la situación actual de la astronomía. Hablaremos de instrumentos y trabajos punteros, de los grandes retos a los que se enfrenta la astrofísica hoy en día, y de los descubrimientos por venir en el futuro cercano. Nos acercaremos a la astronomía made in Euskadi resumiendo algunos de los proyectos en marcha en centros de investigación y empresas vascas del sector. También discutiremos sobre la importancia de la educación y concienciación de la ciudadanía sobre temas astronómicos. Y conoceremos las actividades que se llevan a cabo para ello en los principales centros de divulgación que tenemos en Euskal Herria. El público tendrá la oportunidad de preguntar y discutir con los participantes de la mesa redonda.

 

 

 

Maiatzak 12, ostirala, 19:00tan

Pagoeta Mendizale Elkartearen aretoan, (Sta. Marina kalea 2, 1. Solairua)

Hitzaldia gazteleraz izango da

 

MAHAI-INGURUA (maiatzaren 12an, Pagoetako lokala M. E., 19: 00etan):

Astronomiari buruzko mahai-inguru honetan, Arkamurka N. E.ko kideek moderatua, honako hauen partaidetza izango dugu:

-          Virginia García (Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Saileko zuzendaria)

-          Fernando Jáuregui (Iruñeko Planetarioko astrofisikaria)

-          Esteban Esteban (12 urtez Durangoko Astronomia Gelako arduraduna eta dibulgatzaile handia)

         Cristina Ortega (AVS Added Value Solutions enpresako Espazioko zuzendaria)

Ekitaldi honek lagunen arteko bilera informala izan nahi du, astronomiaren egungo egoerari buruz hausnartzeko. Punta-puntako tresna eta lanez hitz egingo dugu, baita astrofisikak gaur egun aurrean dituen erronka handiez eta etorkizun hurbilean etorriko diren aurkikuntzez ere. Euskadin egiten den astronomiara hurbilduko gara, sektoreko euskal enpresetan eta ikerketa-zentroetan abian dauden proiektuetako batzuk laburbilduz. Gai astronomikoei buruz herritarrak hezteak eta kontzientziatzeak duen garrantziaz ere eztabaidatuko dugu. Eta horretarako Euskal Herrian ditugun dibulgazio-zentro nagusietan egiten diren jarduerak ezagutuko ditugu. Publikoak mahai-inguruan parte hartzen dutenei galdetzeko eta beraiekin eztabaidatzeko aukera izango du.



Maiatzak 13, larunbata, 17:00tan

Girgillaoko Behatoki Astronomikora irteera.

 

17:00etan autobusa hartuko dugu Araba kalearen hasieran dagoen Agoueseneko biribilgunean, eta Girgillaoko Kontzejura joango gara, bertan baitago Girgillaoko Behatoki Astronomikoa.
Bertan duten materialarekin eta behatokiko kideen laguntzarekin, hainbat behaketa egingo ditugu, gaueko zerua hobeto ulertzeko beraien azalpen eta multimedia-proiekzioekin lagunduta.
Ilunabarra baino lehen iritsiko garenez, eguzkiaren behaketa egingo da lehenik, kromosfera eta protuberantziak hobeto ikusteko aukera ematen duen H-alfa iragazki batez hornitutako teleskopio batekin. Ilunabarra proiekzio bidez ere ikusi ahal izango dugu.

Venus planeta bere fasearekin eta Marte planeta behatuko ditugu, eta haren kasko polarra ikusten saiatuko gara.
Gaueko zeruari ere erreparatuko diogu, ikus daitezkeen konstelazioei begira, eta, laser baten laguntzaz, behatokiko kideek zeruan gidatzen irakatsiko digute.
Azkenik, gau horretan irisgarriak diren zeru sakoneko objektu batzuk behatzen saiatuko gara, hala nola izar bikoitzak, izarren kumuluak, galaxiak, nebulosak, etab.

 

Behaketa eta behaketa artean, kideek beren instalazioak erakutsiko dizkigute, eta nola lan egiten duten eta esku artean zer lan zientifiko dituzten azalduko digute. Behaketa ere lagunduko dute, solasaldi txikiekin eta multimedia-materialaren proiekzioarekin, behaketa bakoitza hobeto ulertu ahal izateko.
Goizaldeko 1:00ak aldera, gutxi gorabehera, amaitutzat emango da bisita, eta 3:00ak aldera Zarautzen bueltan izango garela espero dugu.
Oso garrantzitsua da babes-arropa eramatea; izan ere, behaketak aire zabalean egiten dira, eta ordu horietan tenperatura nahiko jaisten da; eskiatzearen antzeko arropa eramatea gomendatzen digute. Era berean, afaria bakoitzak egingo du, beraz, janaria eta edaria norberak eraman behar ditu. Behatokian ez dago ur edangarririk.

13 de mayo, a las 17:00 h.

Salida al Observatorio Astronómico de Guirguillano.

 


A las 17:00 cogeremos el autobús en la parada de autobús situada en la rotonda de Agoues situada al comienzo de la calle Araba y nos dirigiremos al Concejo de Guirguillano donde se sitúa el Observatorio Astronómico de Guirguillano.

Con el material del que disponen allí y la ayuda de los miembros del observatorio, realizaremos una serie de observaciones que apoyarán con algunas explicaciones y proyecciones multimedia para entender mejor el cielo nocturno.

Dado que llegaremos antes del anochecer, se hará una observación del sol en primer lugar, con un telescopio equipado con un filtro H-alfa que posibilita ver mejor la cromosfera y las protuberancias. También podremos observar la puesta de sol por proyección.

Observaremos el planeta Venus con su fase y el planeta Marte e intentaremos ver su casquete polar.

También haremos una observación del cielo nocturno observando las constelaciones visibles y, apoyados de un puntero laser, los miembros del observatorio nos enseñarán a guiarnos en el cielo.

Por último, se intentará observar algunos objetos del cielo profundo que sean accesibles esa noche, como pueden ser estrellas dobles, cúmulos de estrellas, galaxias, nebulosas, etc.

Entre observación y observación, los miembros del observatorio nos enseñarán sus instalaciones y nos explicarán cómo trabajan y qué trabajos científicos tienen entre manos. También apoyarán la observación con pequeñas charlas y proyección de material multimedia para poder entender mejor cada observación.

Hacia la 1:00 de la madrugada aproximadamente se dará por concluida la visita y esperamos que hacia las 3:00 estemos de vuelta en Zarautz.

Es muy importante llevar ropa de abrigo ya que las observaciones se hacen al aire libre y a esas horas la temperatura baja bastante; nos recomiendan llevar ropa similar a la de esquiar. Así mismo la cena correrá a cargo de cada cual, por lo tanto hay que llevar comida y bebida. En el observatorio no hay agua potable.

Arkamurka Natur Elkarteak antolatuta

2023(e)ko apirilaren 5(a), asteazkena

Txorien kantak eta kontuak ezagutzeko irteera Zarauzko Torreoira (Vista alegre)

Hitzordua Larunbat hontan, apririlak 22an,Torreoia (Vista alegre) bertan, goizeko 09;00 tan dago iragarria. Ibilaldia, batere zailtasunik gabekoa izango da eta bidean gure inguruko txoriak eta hauen kantu ezberdinak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Arkamurkako kide den Pello Izkeaga ornitologoak. Adin eta ezaguera maila guztikoentzat dago zuzendua ibilaldi hau. Jarduera Vistalegreko parkean zehar izango da eta guztira bi edo 3 ordu inguruko iraupena izango du, prismatikoak  eta hegazti gidaren bat ekartzea ere gomendatzen da. 



Garai batean, batez ere udaberrian, haur askoren afizioa zen, esaterako hegaztien habien bila ibiltzea edo hegaztien kantuak ikastea. Egun berriz, kontzientzia ekologiko haundiagoa duten arren, gazte askok ez dituzte euren inguruko hegaztiak edo beraien kantuak ezagutzen eta irteera honen helburuetako bat hori da, besteak beste gure inguruan degun basabizitza eder hontaz jabetzea eta bide batez gozatzea.