2013(e)ko abenduaren 31(a), asteartea

Santoñako irteeraren kronikatxoa



Lehen biziko parada Muskizen egin genuen eta bertako dunei Gorka Ocion laguntzaz inguruari begirada azkar bat bota ondoren Santoña alderako bideari ekin genion. Hemen geldialdi txiki bat egiteko aitzakia bertan aurreko egunetan "Collalba desertica" bat ikusi zela enteratu giñelako da, ahalegindu ginen hegazti berezi hau inguruetan bilatzen bainan ez genuen ikusteko paradarik izan. Hegazti hau berez Sahara basamortuan bizi da bainan aurtengo neguan ustekabean Muskizeko dunetan azaldu da. 


Santoñako padura beti bezain ederra eta ikusgarria bilatu genuen.


Limoetan beraien mokoa sartuaz kaio ilunek (Larus fuscus) ere mariskeatu egiten dutela ikasi genuen


Kuliska gorriak (Limosa lapponica) ere ugari  ikusi geniuen.



   Ahate eta limikoloak han zebiltzan lasai ederrean.


Beste hegazti multzo bat hezeguneetan barrena bainan oraingo honetan hankak uretan sartuta dituztelarik, mareen eraginez batzuetan urez eztaltzen delako hezegune dena, limo dena ur azpian geratzen delarik.


Santoñak ongi etorria euriarekin eman bazigun ere egunak aurrera egin ahala argitzen juan zen eta 
eguzkia atera zen.


Zapelatz (Butoo buteo) bat ehizatutako animalitxo bat jaten


Miru goria (Milvus milvus) ere pasa zitzaigun hegan gainetik.


Belatz haundi (Falco peregrinus)batek ere konpaiñia egin ziigun bazkaltzen ari ginen bitartean


Bazkaldu ondoren beste inguru bat ikustera joan ginen eta hemen beste hegati espezie mota ugari behatu genituen. Argazkian ikusten den bezala taldekideak teleskopioetatik begia atera beharrean hegaztiak behatzen.


Aitor Leiza Santoñako hegaztiei buruzko azalpenak ematen taldekideei.


Ur gezako putzura iritxi giñenean bertara egokituta dauden hegaztiak hasi ginen behatzen
argazkiko Murgilari arrunta ( aythya ferina) da horren lekuko


Txio arruntak (Phylloscopus collybita) ere ugari zebiltzan lezkadi tartetan, denak ere inguruko eltxo banakak janez.


Hemen ere taldekideak adi adi Eneko gazteak ikusi berri zuen aliota haundia noiz uretatik irtengo zain.



Aliota haundia bere neguko plumajearekin (Gavia imner)



Taldekideen beste irudi bat.




Aurrera egin ahala hegazti gehio juan ginen ikusten eta oraingo hontan beste hegazti askoren artean mokozabal (Platarea leucorodia) talde bat atsedena hartzen ikusi genituen.


Hegan ere hegaztiak pasatzen ziren eta oraingo hontan ahate mokozabal (Anas clypreata) batzuk pasatu zitzaizkigun.


Aurrera egin ahala hegazti zerrenda haunditzen joan ginen.Taldekideen beste irudi bat




 Berriro marea jaistean limoa agertu zen eta beste limikoloen artean bernagorriak (Tringa totanus) azaldu ziren ibai bazterretan.



 Egun pasari bukaera emateko taldekide denok argazki bat atera genuen.



Eguzkia joatean hegaztiak beraien lotegietara bidean ikusi genituen, besteren artean ehundaka Gaztela zozoren hegaldi ikusgarrietaz gozatuaz egunari bukaera eman genion.

Eneko eta Gorka gazteak adi adi ibili ziren egun osoan eta zekulako zerrenda prestatu zuten eguna bukatzerako. Denera 64 espezie ezberdin behatu genituen. Zerrendan sartzea ahaztu zitzaizkien Murgilari mottoduna eta eskinosoa ere gehitu behar zaizkio zerrendari.

          
KlasifikazioaIzena (Eu)Izena (Es)Izen zientifikoa
AnatidaeBeltxarga arruntaCisne vulgarCygnus olor

Antzarra hankagorriskaÁnsar comúnAnser anser

Branta musubeltzaBarnacla carinegraBranta bernicla

BasahateaÁnade azulón/realAnas platyrhynchos

Ipar-ahateaÁnade frisoAnas strepera

Ahate buztanluzeaÁnade rabudoAnas acuta

Ahate mokozabalaCuchara comúnAnas clypeata

Ahate txistulariaSilbón europeoAnas penelope

Zerzeta arruntaCerceta comúnAnas crecca

Murgilari arruntaPorrón europeoAythya ferina

AhatebeltzaNegrón comúnMelanitta nigra

Zerra ertainSerreta medianaMergus serrator
GaviidaeAliota handiaColimbo grandeGavia immer
PodicipedidaeTxilinporta lepabeltzaZampullín cuellinegroPodiceps nigricollis

Txilinporta txikiaZampullín común/chicoTachybaptus ruficollis

Murgil handiaSomormujo lavancoPodiceps cristatus
PhalacrocoracidaeUbarroi handiaCormorán grandePhalacrocorax carbo
ArdeidaeLertxuntxo itzainGarcilla bueyeraBubulcus ibis

Lertxuntxo txikiaGarceta comúnEgretta garzetta

Lertxuntxo handiaGarceta grandeCasmerodius albus

Lertxun hauskaraGarza realArdea cinerea
ThreskiornithidaeBeltzaranaMorito comúnPlegadis falcinellus

MokozabalaEspátula comúnPlatalea leucorodia
AccipitridaeMiru gorriaMilano realMilvus milvus

Mirotz zuriaAguilucho pálidoCircus cyaneus

ZapelatzaBusardo ratoneroButeo buteo

Belatz handiaHalcón peregrinoFalco peregrinus
RallidaeKopetazuri arruntaFocha comúnFulica atra
HaematopodidaeItsas mikaOstrero euroasiáticoHaematopus ostralegus
BurhinidaeAtalarraAlcaraván comúnBurhinus oedicnemus
CharadriidaeTxirritxo txikiaChorlitejo chicoCharadrius dubius

Txirritxo handiaChorlitejo grandeCharadrius hiaticula

Txirri grisChorlito grisPluvialis squatarola
ScolopacidaeTxirri arruntaCorrelimos comúnCalidris alpina

Kuliska txikiaAndarríos chicoActitis hypoleucos

Bernagorri arruntaArchibebe comúnTringa totanus

Kuliska zuriaArchibebe claroTringa nebularia

Kuliska gorriaAguja colipintaLimosa lapponica

Kurlinta handiaZarapito realNumenius arquata

Istingor arruntaAgachadiza comúnGallinago gallinago
LaridaeAntxeta mokogorriaGaviota reidoraChroicocephalus ridibundus

Antxeta burubeltzaGaviota cabecinegraLarus melanocephalus

Kaio hankahoriGaviota patiamarillaLarus michaellis

Kaio ilunaGaviota sombríaLarus fuscus
SternidaeTxenada hankabeltzaCharrán patinegroSterna sandvicensis

Txenada arruntaCharrán comúnSterna hirundo
AlcidaeMartin arruntaArao comúnUria aalge
ColumbidaeHaitz-usoPaloma bravíaColumba livia

Usapal turkiarraTórtola turcaStreptopelia decaocto
AlcedinidaeMartin arrantzaleaMatín pescador comúnAlcedo atthis
HirundinidaeHaitz-enaraAvión roqueroPtyonoprogne rupestris
MotacillidaeNegu-txirtaBisbita común/pratenseAnthus pratensis

Buztanikara zuriaLavandera blancaMotacilla alba
TurdidaeTxantxangorriaPetirrojo europeoErithacus rubecula

Buztangorri ilunaColirrojo tizónPhoenicurus ochruros

ZozoaMirlo comúnTurdus merula
PhylloscopidaeTxio arruntaMosquitero comúnPhylloscopus collybita
ParidaeKaskabeltz handiaCarbonero comúnParus major
CorvidaeBele-beltzaCorneja negraCorvus corone
PasseridaeEtxe-txolarreaGorrión comúnPasser domesticus
FringillidaeTxonta arruntaPinzón comúnFringilla coelebs

Kardantxuloa/KarnabaJilguero europeoCarduelis carduelis



2013(e)ko abenduaren 27(a), ostirala

Getaria 2013/12/26






Jueves, 26 diciembre 2013  

Periodo de conteo: 11:30 - 14:00
Tipo conteo: seawatch
Tiempo: viento Oeste fuerza 7, Olas de hasta 5m de altura con rachas de viento fuerte
Observadores: Asier Aldalur, Lukas Arbeloa


Pardela pichoneta    1
Pardela balear       140
Alcatraz atlántico   3800
Cormoran grande     2 
Ostrero euroasiático  1
Limícola sp.             2
Págalo grande         5
Gaviota cabecinegra 4
Gaviota reidora        3
Gaviota tridáctila     5
Gaviota sombria   1500
Alca común            14
Alcarao                 150


Total: 5627 Individuos, 13 Especies, 2:30 horas























2013(e)ko abenduaren 25(a), asteazkena

Zarautz 1845-1850



Egun hauetan Pascual Madozek idatzitako pasarte batzuk irakurtzen ari naiz eta gehienok seguruenik irakurrita edukiko dituzuen arren berriro gogoratzea merezi duela iruditzen zait. Zarautz 1845 eta 1850 garren urte garaian kokatzen du eta begira zer dioen.

Ikustekoa izango zen hezegune hau garai hartan! Non nahi ahateak, Kurriloak, antzarak, atalarrak, hegaberak... orain ere pasatzen zaizkigu bainan geratu gutxi eta Iñurritza aldean geratzen zaizkigun ale gutxi batzukin konformatu behar.



Milaka ahate batera ikusitako kontuak ere aipatzen ditu eta nola hondartzan ehizatzen zituzten. Aiako baserritarrak Zarautzen tiroak entzundakoan adi adi egoten omen ziren, beraien eskopetekin zain handik noiz pasako. Bainan orduan ahate hauek Afrikaraino juaten zirela uste zuten eta ez da horrela zeren gehientxuenak behintzat penintsulan barrena geratuko dira.




Lehen Karlistaldia gerra pasatu berria, sei bat urtera etorri zen Pascual Madoz lehen bizi Zarautzera udara pasatzera. Nahiz eta garai hartan Zarautz Karlista izan eta bera liberala harrituta geratu omen zen Zarautzen edertasunarekin eta zein eskuzabal hartu zuten herrian. Atera kontu, udarak pasatzeko orain Muskaria den toki berean eraiki omen zuen etxea, handik Getariako San Antón ikusten zelako.

Efectivamente, Madoz se retiró a Zarautz para continuar la redacción de su Diccionario y prendado de la belleza natural del entorno así como de la buena acogida de sus habitantes residió durante los veranos hasta que falleció en Italia en 1870.



Pascual Madoz eta berak idatzitako liburua behean, norbait interesatuta egongo balitz udal liburutegian dauka eskura.




































2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

ABENDUAK 29an ARKAMURKAKOEKIN SANTOÑARA HEGAZTIAK ETA ABAR IKUSTERA


Arkamurkak Santoñako paduretara irteera antolatu du abenduak 29 rako; irteera goizeko 7,30 tan Azken portu auzoko Guria taberna aurretik izango da. Urteroko irteera izanik hegazti ugari ikusiko dituztela zihurtatua dago, kontuan izan urtero 20.000 hegazti inguruk erabiltzen dutela Santoñako padura. Europa ipar aldetik etorri eta negua Santoñako paduretan igarotzeko..Egun pasa izango denez, norberak bere jana etxetik eramatea komeni da. Nahiz eta Arkamurka taldekoek teleskopioak, prismatikoak edo hegazti gidak eramango dituzten, norberak ere etxean izango balitu eramatea gomendatzen da





Santoñako hezeguneak

Eguna oso aproposa da Aitziberrek, azaltzeko nola egiten den arrantzaren kudeaketa publikoa kofradien bitartez  http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-12-08/006/002/arrantza_politika_berria.htm. Lortzen badu, ministro karrera bermatua du.
Beste batzuk berriz mareak nola sortzen diran oso ondo azaldu izan digute , baina ibaiaren eraginez sortzen diran hondartzak, beti estuarioaren eskubialdean, jakinda haize dominanteak ipar ekialdekoak direla eta Coriolis jaunari bere garrantzia kendu nahian, oraindik asignatura pendientea dute. Santoñako bokaletik Laredoko hondartzara begira aukera ezin hobea dana azaltzeko. Han hasi eztabaida eta han bukatzea baino zer hobeago.
En pin, lau lerro gaizki idatzi eta sortzi errieta jaso behar, baina saltza saltza da.
Hasi apuntatzen irteerarako edo hau dena galduko duzue (hegaztiak eta jan-edana ere, izango dira) 

Pello Izkeaga.


AKUIKULTURA ESKOLARA IRTEERA


Arkamurkak irteera antolatu du Mutrikuko akuakultura eskolara, irteera abenduak 21erako izango da.  Goizeko 10:00tan Mutrikuko portuan, eraikin oriaren aurrean geratuko gera eta han bertako irakasle bat egongo zaigu zain.
 Zalantzaren bat sortzen bazaizue, garraioari buruz edo dena delakoari buruz deitu lasai Aitor Leizari                                                                                 Tel; 655722399ra


Mutrikuko puertoa

Akuikulturako langileak


Akuikulturako langilea

Akuikultura eskola

INGURUMENA AZPITALDEA

I

Azpitalde honek hartu du Zarautz eta ingurunetako natur balioen defentsan, natur kontserbazioa instituzioetan aldarrikatzeko ardura.





 Pagoetako parke Naturaleko patronatuan parte-hartzea, Zarauzko udal-barrutiko plangintza prozesuetan parte-hartzea, udaletik datozkigun gainerako ingurumen gaietarako aholkularitza (Hondakinen mahaia, babestutako eremuen kudeaketa...), Gipuzkoako natur talde ezberdinen koordinazioa eta Foru Aldundiarekiko harremanak eta abar, dira azpitalde honen zereginak.








BOTANIKA AZPITALDEA

Urola-kostako ekosistema ezberdinetako flora aztertzea du helburu sail honek. Urtero irteera zientifiko-dibulgatiboak antolatzen ditugu helburu horrekin. 





Hitzaldiak ere antolatzen ditugu gai honen inguruan, eta inoiz, urrutirago ere joan izan gara natur balio handiko eremuak ezagutzera.



GEOLOGIA AZPITALDEA



Zarautz inguruko informazio geologiko osoa dugu. Zarautzen izaera ezagutu eta erakusketen bidez dibulgatzea urte luzeetako lana izan da. 




Gainera, harri, mineral eta fosil bilduma haundia dugu gure egoitzan. Material hauekin hainbat erakusketa antolatu dira kartel egokiz lagunduta. Elkarteko irteeretan sail honetakoek ikuspegi geologikoa ematen dute.


ORNITOLOGIA AZPITALDEA


Talde honen jarduera nagusia inguruko hegaztien behaketak egitea da. Urtean zehar hainbat proiektutan hartzen dugu parte; Gipuzkoako hegazti urtar negutarren eta habiagileen zenbaketa, Gipuzkoako ubarroi mottodunen bikote habiagileen zenbaketa, hilero itsas hegazti eta ugaztunen migrazioen jarraipena (RAM) San Antonetik.



 Kaio hankahorien biologia eta ekologiaren azterketa, Gipuzkoako Sai zuriaren eta belatz handiaren jarraipena, Iñurritzako biotopoko hegaztien jarraipena...


 Aranzadi zientzia-Elkartearekin batera, hegaztien eraztuntze-lanetan ere parte hartzen dugu. Lan hauen emaitza izan dira Zarautz eta inguruetako hezeguneetan egindako hainbat aurkikuntza.