2019(e)ko abenduaren 14(a), larunbata

EUKALIPTOAK AUSTRALIARA!!!!!








NATURA DOKUMENTALDIA ZARAUTZEN; APOLLO 11

Abenduak 17 - 20;00etan . Zarauzko Modelo aretoan, Apollo 11 dokumentalaren emanaldia izango da Arkamurkako astronomia taldearen eskutik. Emanaldia dohain izango da.

Apollo 11 1969KO UZTAILAREN 16AN AEBk espaziora bidali zuen misioa da. Ilargiaren azala ukitu zuen lehenengo hegaldi eskifatua izan zen.
Apollo 11 Floridako Cañaberako lurmuturreko NASAren Kennedy Espazio Gunetik (LC 39A plataforma) jaurti zen, Saturn V suziri baten bidez, goizeko 10:32etan. Misioa ofizialki AS-506 legez ezagutu zen.
Apollo 11 misioaren tripulazioa Neil Amstrong (38 urte), ilargiratze-moduluaren pilotu Edwin E Aldrin Jr, Buzz ezizenez ezaguna (39 urte) eta aginte-moduluaren pilotu Michaell Collingsek (39 urte) osatzen zuten. Ontzien izendapena komandantearen esku egon zen, Armstrongen esku alegia. Berak Eagle (arranoa) izendatu zuen ilargiratze-modulua eta Columbia deitu zion aginte-moduluari.
1969ko uztailaren 21ean 2:56ak zirela (nazioarteko orduan UTC), Mare tranquilitatisen hegoaldean Neil Armstrong komandantea gure satelitearen gainazala zapaltzen zuen lehenengo gizakia bilakatu zen. Ilargiratzetik sei ordu eta erdira gizakiak lehenengo urratsa eman zuen satelitean. Lorpen historiko honen irudiak planeta osora igorri ziren Parkes Behalekuko (Australia) instalazioetatik. Hasiera batean, Ilargian zeharko paseoa telebistaz emateko, Espazio sakoneko sarearen parte den Goldstongo jarraipen estaziora (Kalifornia, Estatu Batuak) iristen zen seinalea erabiltzea aurreikusirik zegoen. Baina, seinalearen harrera txarra zenez gero, Honeysuckle Creek estaziokoa (Canberratik hurbil, Australia) erabiltzea erabaki zen. Honek paseoaren lehenbiziko minutuak erretransmititu zituen, eta gainerakoa Parkes Behalekutik igorri zen.
Apollo programak 24.000 milioi dolarreko inbertsioa suposatu zuen. 400.000 langile baino gehiagok jardun zuten bere garapenean. Suziriak, ontziak eta ilargiratze-moduluak 5.600.000 atalez osaturik zeuden, eta denak %99,9ko eraginkortasunez funtzionatu izan balira ere, 5.600 matxura inguru sor zatekeen. Gaur egungo edozein sakelekoak Armstrong, Aldrin eta Collinsen ontzi barnean zeramaten ordenagailuak baino memoria gehiago dauka. Wilkipedia

2019(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

Txistorra lehiaketa Santo Tomasetan; Arkamurka taldeko hiru kide aritu dira epaile lanetan

Talo postuaren aurrean ilara luzea sortu da aurten ere AbEnduaK San Tomas egunean, eguerdi partean. Ipuin kontalariak haur mordoa elkartu du karpan, eta Moebius taldeak giro polita jarri du oholtza inguruan. Txistorra lehiaketa, iaz bezala, Iosu Zendoia harategiak irabazi du.
AbEnduaK San Tomas jaia eguzki epeletan egin dute aurtengoan. Talo-postuak arrakasta izan du beste behin, eta eguerdi partean ilara luzea sortu da Lege Zaharren enparantzan, mokadu goxoa egiteko prest.
AEK-k antolatzen du gaurko eguna, eta ekitaldiak lehenago hasi dira: 10:30en bueltan Mintzodromoarekin ekin diote jaiari. Eguerdian, Leire Zinkunegi ipuin-kontalari oriotarrak umeak adi-adi eduki ditu minutu luzez, eta haren saioa amaitu bezain pronto hasi da Moebius musika taldea entzuleen belarriak gozatzen.

Txistorra lehiaketa

Bihen bitartean, Txistor Lehiaketa egin dute. Aurten Arkamurka taldeko hiru kide aritu dira epaile lanetan: Eneko Azkue, Idoia Larrañaga eta Martxel Aizpurua. Eta serio-serio hartu dute ardura: txistorra gordina zatitu, usaindu, ireki eta barrua ikusi, frijitu, eta azkenik ondo dastatu.
Zortzi lehiakide izan dira aurten, eta iazko bera gailendu da: Iosu Zendoia harategia (Getaria). Bigarren postua ere getariarrek eskuratu dute, Ezkurtxerri etxeak, hain zuzen. Hirugarrena, berriz, zarauztarrentzat izan da, sanpelaiokoentzat: Etor harategiarentzat.

Bi otarra zozkatu dituzte

Bertako produktuz betetako bi otarra zozkatu ditu AEK-k, eta honakoak dira zenbaki saridunak: 0388 eta 1056. Otarra jasotzera AEK-ren egoitzara joan behar dela adierazi dute antolatzaileek.
Zarauzko hitza.

2019(e)ko abenduaren 2(a), astelehena

ZATOZ BIOBOX PROIEKTUA EZAGUTZERA

Arkamurkaren eskutik, Aranzadi Zientzia Elkarteak garatzen duen BIOBOX proiektu zientifikoa entzungai izango da. Honen helburu nagusia izurriteen kontrola modu biologikoan sustatzea da. Horretarako, Getariako Txakolina eta Euskal Sagardoko mahasti eta sagastietan hegaztientzako habia-kutxak eta saguzarrentzako babeslekuak jarri dira.

Proiektua eta emaitzak ezagutzera emateko hiru hitzaldi ireki antolatu dira publiko orori zuzenduta. Animatu zaitezte!

2019(e)ko azaroaren 25(a), astelehena

Naturaz gozatzen Pagoeta Mendizale Elkartea eta Arkamurka Natura-elkarteakin

 Aurtengo bi elkarteen arteko mendi irteera Ibardin ingurura izan da. Eguraldi txarrari aurre eginez aurten ere lagun talde polita juntatu gera. Behekaldeko argazki sorta hau Begoña Arriarcek ateratakoak da.






































2019(e)ko azaroaren 8(a), ostirala

Hitzaldia; Senegallera hegaztiak ikustera egindako bidaia

Eguna; Azaroaren 19an,
Ordua; Iluntzeko 20,00tan.
Lekua; Zarauzko Arkamuka natura elkartearen  egoitzan, Santa Marina 2-2
Hizlaria: Eneko  Azkue ornitologoa, Arkamurka natura taldea zein itsas enara ornitologia taldeko kidea.

Pasa den urtarrilean gure taldekide diren Aitor Leiza, Emilio Salvatierra eta Eneko Azkue, Terueleko Felipe lagunarekin batera Senegalera bidai bat egin zuten, helburu nagusia txoriak ikustera juatea zelarik.

Senegalen neguan lehorte garaia zela aprobetxatuz, urtarrilaren 2an 10 eguneko bidai bat egin zuten bertara taldekideek.  Behin bertara iristean, oso denbora gutxian toki asko eta zeharo ezberdinak bisita zitezkeela ikusi zuten. Iparraldeko hezeguneetatik hasi, Saheletik igaro, hegoaldeko sabana eta oihanera paso eginez. 

Guztira 300 hegazti espezie pasatxoko zerrenda ikaragarria osatuz! Hegaztiez gain, era guztitako animaliak ikusteko aukera ere izan zuten, besteak beste ugaztunak, narrastiak, anfibioak, arrainak edo ornogabeak esaterako.


Anima zaitez!

2019(e)ko urriaren 29(a), asteartea

Arkamurka natura elkartea ; Mende erdi naturatik ikasiz


ARKAMURKA NATUR ELKARTEAK 50 URTE BETE DITU AURTEN ETA HORI OSPATU ETA URTE GUZTI HAUETAKO IBILBIDEA ESKERTZEKO, DOKUMENTAL HAU EGIN DUGU MAITASUN ETA ESKERTZA OSOZ.
Arkamurka Natur Taldeak 50. urteurrena ospatzeko ekitaldia egin genuen , Modelon. Besteak beste, hasieratik elkartean dabilen Jose Luis Albizu ‘Golindo’ omendu genuen bertan. 


Askok 1969. urtea gogoratuko dute bazterrak astindu zituzten hainbat mugimendugatik, eta mundua hankaz gora zegoen une hartan, perretxikoak aztertzen hasi zen Zarauzko lagun talde bat, zaletasuna puri-purian zela. Ez zuen inola ere usteko Jose Luis Albizu Golindok garai hartan, 50 urtez izango zutela segida berak eta bere lagunek emandako lehen pauso haiek. 

Izan ere, 50 urte bete ditu Arkamurka Natur Taldeak, eta, urteurrena behar bezala ospatzeko, ekitaldia egin zuten atzo iluntzean Modelo aretoan. Natur taldearen ibilbidea 45 minutuan laburbiltzen duen ikus-entzunezkoa eman zuten aurrena, eta bertaratutakoengan nostalgia gozoa sortu zuen Hodei Unzuetaren lanak. Arkamurkarekin lotura dutenak edo izan dutenak bildu ziren Modelon, eta guztien ahotsak kontuan hartu badituzte ere, ikus-entzunezko batean ahots horiek guztiak sartzearen zailtasuna azpimarratu zuten aurkezpenean.

Dokumentala amaitutakoan Arkamurkako kide eta mikologian aditu Joxepo Teresek hartu zuen hitza eta, besteak beste, Golindoren anekdotak izan zituen ahotan. Elkartearen sortzailea bera ere aterarazi zuten jendaurrera eta oroigarri bat eman zioten, publikoaren txalo zaparradapean. Apur bat hunkitu zela onartu zuen, eta duela 50 urteko zenbait kontu azaldu zizkion ekitaldia amaitzean HITZAri. "Mendira joaten ginen lagun taldeko kide bat perretxiko liburu batekin azaldu zen behin, eta harrezkero behera begira ibiltzen hasi ginen. Ni nintzen okerrena, gainera". Mikologian gehiago sakontzen joan ziren heinean, zekiten hori nolabait jendaurrera eramateko grina piztu zitzaien, eta hala jaio zen lehen perretxiko erakusketa. Arkamurkaren Natur Asteko hitzordu nagusietakoa da oraindik ere, eta hain zuzen, igandean izango da aurtengoa, Merkatu plazan. Pixkanaka hazten joan zen taldea, eta mikologoei gehitu zitzaizkien geologoak, biologoak, astrologoak eta bestelako adituak. "Zortea izan genuen oso jende ona sartu zelako", esan zuen Golindok.

Aitziber Sarobe egungo Arkamurkako lehendakaria gustura agertu zen ekitaldian, baina oro har, natur taldeen osasunak kezkatzen du. "Elkarteengana jotzeko eta biltzeko joera galtzen ari da, eta horrek talde guztiei eragiten die". Dena den,  azpimarratu zuen ingurumenean interesa duen edonor beso-zabalik hartzeko prest jarraitzen dutela Arkamurkan.
Amaia Urbieta Arruti.
Igandeko onddo erakusketan zein klima aldaketaren eragina hegaztietan gaitzat hartuta egin zen erakusketako irudi batzuk dituzue ondoren.