Emanaldia amaitzean, dokumentalaren egilearekin solasaldia izan zen. Bide batez, ikusleek galderak egiteko eta gaiaren inguruko hausnarketa partekatzeko aukera izan zen
2026(e)ko urriaren 27(a), asteartea
"Ladrones de fuego" dokumentalaren ondorengo solasaldia zuzenean ikusteko aukera
2026(e)ko urriaren 12(a), astelehena
ZARAUZKO 47. NATURA ASTEKO BI HITZALDI ZUZENEAN ETA ERAKUSKETAKO IRUDI BATZUK IKUSTEKO AUKERA
Hitzaldi solasaldia; “Gipuzkoako onddoen katalogoa. Zergatik eta zertarako?
Urriak 20 – Geologia: “Zarautz: iragana, oraina eta etorkizuna urari begira”, Inma Mugertza (hidrogeologoa).
Hitzaldi- solasaldia; “Glaziarren gainbehera eta muturreko fenomenoak”
Urriak 22 – Geologia: “Zarauzko ondare geologikoa”, Sara Alcorta (ingurumen geologoa, Arkamurka).
Natura Asteak urte luzez erakutsi du Zarautzek naturarekiko duen konpromisoa: tokiko adituak, herritarrak eta naturazaleak elkartzen ditu, ezagutza partekatzeko eta ingurunearekiko begirada arduratsuagoa sustatzeko.
2026(e)ko uztailaren 8(a), asteazkena
Zarauzko orkideak: herri barruko altxor txiki baten zaintza kolektiboa
Aurten ere aukera izan dugu Zarauzko orkideekin gozatzeko, eta berriz ere argi geratu da altxor hauek bizirik mantentzea ez dela kasualitatea: jende askoren lan isil eta arduratsuaren emaitza da.
Batetik, badira batzuk urteak daramatzatenak orkideak identifikatzen, sailkatzen eta jarraipen lana egiten. Bestetik, lorazainak daude, orkideak kontuan hartzen dituztenak eta belardiak mozteko garaian zaintza berezia egiten dutenak, landareak kaltetu ez daitezen. Guzti hori, azken finean, elkarlan baten fruitua da: ezagutza, ardurak eta begiruneak bat egiten dutenean, naturak erantzuten du.
Askotan ez gara konturatzen mutur aurrean dugun altxorraz. Herri barruko biodibertsitatea zaintzen ikasten dugunean, denok ateratzen gara irabazten: paisaia aberatsagoa, fauna eta flora osasuntsuagoa, eta gure herriarekin dugun lotura sakonagoa.
Zarauzko orkideak zaintzea ez da jarduera bat soilik: komunitate baten konpromisoa da.
2026(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea
Hitzaldia eta solasaldia grabatuta ikusteko aukera: Petrolioa, Gerrak eta Trantsizio Faltsuak
Aurreko eguneko hitzaldia eta ondorengo solasaldia grabatu egin genituen, eta orain, hemen, blogean partekatzen dugu. Saioak utzitako gogoetak, azalpenak eta galderak berriz entzun eta lasai hausnartzeko aukera ederra da, bertan egon zinetenontzat zein etorri ezin izan zenutenontzat.
Gaiak gaurkotasun handia du: energiaren inguruko gatazkak, petrolioaren mendekotasuna, trantsizio energetikoaren itzalak eta gure egunerokoan duten eragina. Hitzaldiak ikuspegi kritiko eta ulerterraza eskaintzen du, eta solasaldiak ekarpen aberasgarriak bildu zituen.
Ondoko bideoan duzue saio osoa. Ikusi, gelditu, berriro entzun eta partekatu nahi baduzue, zuen esku dago.
2026(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena
Zarauzko 2026 Astronomia Asteko hitzaldiak zuzenean ikusteko aukera
Urtero bezala, aurten ere Astronomia Asteak interesa eta jakin-mina piztu ditu Zarautzen. Aurtengo edizioan,aditu eta dibulgatzaile bikainen eskutik, besteak beste eguzki‑eklipseen ikusgarritasuna, Eguzki‑Sistemaren sekretuak edo krisi kontzeptuari buruzko gogoetak izan ditugu hizpide. Gehienok hitzaldiak aurrez aurre gozatzeko aukera izan genuen arren, badakigu beste batzuk ordutegiak, eguneroko lanak edo bestelako konpromisoak tarteko ezin izan zirela bertaratu.
Hoi dela eta, Arkamurka Natura Elkarteak emanaldi guztiak grabatu ondoren ikusgai jarri ditu. Ezagutza partekatzeko modu honek aukera ematen du Astronomia Astea denboran luzatzeko, eta bide batez inguruan zientziaren kultura indartzen jarraitzeko.
Ondorengo esteka hauetan aurkituko dituzue hitzaldiak bere osotasunean. Jarri pantaila aurrean eta utzi unibertsoari lilura zaitzan.

















































