Martxoak 29
ostirala
Planetei argazkiak ateratzea
Goizeko 4:00tatik
7:00 Talai-mendiko ur depositora(ikus argazkia)joango gara. Artizarra, Jupiter,
Saturno, Merkurio, Urano planetak eta Pluton planeta nanoa ikusgai egongo dira.
Teleskopio bidez argazkiak aterako dizkiegu. Informazio gehiagorako 608 697022
telefonora deitu.
Alfredo Sayalero eta
Arkamurka Natur Elkarteko kideak
Apirilak 2,
asteartea
Lurra 2.0-ren bilaketa
Azken hamarkadan
beste eguzki sistemetan dauden planeten aurkikuntzak ugaritu dira.
Gure lurraren
parekoa den planetaren bat laister aurkituko al dugu?
Iñigo Elorza
Arkamurka Natur Elkarteko kidea
Apirilak 3,
asteazkena
Goazen Martera!
Marte da,
Lurraren ostean, gehien ezagutzen dugun planeta. Misio asko bidali dira planeta
gorrira, orbitatzaileak zein azalean dabiltzan ibilgailuak. Baina gizakia
oraindik ez da bertara iritsi. Zergatik? Iritsiko al da? Noiz?
Itziar Garate
Zientzia Planetarioen Taldeko kidea eta EHUko
irakaslea
Apirilak 4,
osteguna
Leihoa Unibertsora
Zerura begiratzen
dugunean gure planetatik kanpoan dagoena ikusten dugu. Nola interpretatu han
ikusten duguna?
Konstelazioak zer
diren, nola erabili eta bertan ikusi daitekenaz hitzegingo dugu publiko guztiei
zuzendutako hitzaldi honetan.
Virginia Garcia
Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea
Apirilak 5,
ostirala
Planetei egindako argazkiak
ikustea
Aurreko
ostiralean Talai-mendiko ur depositotik planetei egindako argazkiak ikusi eta
komentatu egingo ditugu. Nola egin diren eta nola hobetu azalduz.
Alfredo Sayalero eta
Arkamurka Natur Elkarteko kideak
Ondorengo ekitaldi hauek bertan behera geratzen dira eguraldi txarra dela eta
Apirilak 6,
larunbata
Eguzki behaketa
12:00tatik
14:00tara Munoan izango gara eguzkia behatu eta haren inguruko azalpenak
emateko.
Gau behaketa
21:00tan
Salberdinera hurbilduko gara zerua aztertu asmoz. Ekarri zeure teleskopioa ere
eta erabiltzen irakatsiko dizugu.
Ilatargi Astronomia Taldea
eta Arkamurka Natur Elkartea
Astronomi aste
guztian zehar
Aranzadi
Astronomía Taldeko “Unibertsora Begira”
erakusketa ikusgai izango
dela Pagoeta Mendi Elkarteko lokalean (Santa Marina 2, 1.)19:00tatik 21:00etara
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.