Zarauzko Arkamurka natura-elkarteak 50 urte beteko ditu
aurten. Urteurrena, gainera, bikoitza da, 40. Natur Astea baita aurten
antolatuko duguna. Urte seinalatua da, beraz, aurtengoa, gure elkartearentzat,
zenbaki borobiletara iritsi gara.
Naturaren ezagutza eta natur kontserbazioa helburu
dituen taldea izanik, hainbeste urtetan irautea eta oraindik elkarrekin gure
zereginean jarraitzeko gogoa izatea ospatzekoa da. Horixe dugu helburu, eta
horretarako egitarau berezia prestatu dugu aurten.
Lehen aldiz hainbeste urtetan, gure ingurune naturala
ezagutarazteko naturari buruzko dokumental sorta eskainiko dugu otsailetik
iraila bitartean (udako hilabeteak salbu). Hilaren azken asteartean eskainiko
dira, 20:00etan, ireki berria den Modelo aretoan. Doako sarrerarekin eta
herritar guztientzat.
Natur dokumental hauen ostean FORUMA izango dugu.
Dokumentalen egileak, edota dokumentalak lantzen duen gaiaren inguruko adituak
gonbidatuko ditugu natur kontserbazioaren inguruko eztabaidak sustatzeko
entzuleen artean. Naturaz gozatu eta egun natur kontserbazioak dituen erronkez
aritu nahi dugu, plaza zabalean, adituen eta herritarren arteko
parte-hartzearekin. Hain eremu zabala izanda natur kontserbazioa, hainbat
aspektu landu nahi izan ditugu: gure lurraldearen izaera naturala (geologikoa
eta biologikoa), bertan berezkoa den bioaniztasuna, nekazaritza edo
abeltzantzaren eta natur kontserbazioaren arteko gatazkak, klima aldaketa ….
Lehen dokumentala, “ARALAR, mundua leku den lurra”
otsailean eskaini zen eta izan zuen arrakasta ikusteak ilusioz bete gaitu.
Datorren asteartean “Kantaurialdea” dokumentala eskainiko dugu eta ondoren gure
lurraldean berezkoa den, baina nekez mantentzen ari garen bioaniztasunaz hitz egiteko aukera izango
dugu. Apiriliean “Barbacana” dokumentala eskainiko dugu eta ondoren giza
jardueren ondorioz natur kontserbazioak gurean dituen mugak aztertuko ditugu.
Natur ondarearen eta bioaniztasunaren mugak zeintzuk diren zehaztu eta horiez
hausnartuko dugu. Maiatzean, aldiz, uda aurreko azken dokumentala ikusteko
aukera izango dugu: “Lurraren bidean: Euskal Herriko Arroketan idatzitako
historia”. Uda ondoren, irailean, aldaketa klimatikoaren gaiari helduko diogu “Chasing ice” dokumentalaren bidez.
Aurtengo 40. Natur Astean gai hau landuko dugu eta dokumentalarekin emango
diogu hasiera.
Natur dokumentaldia ekimen berezia izango da aurten,
baina urteroko egitarauarekin ere jarraituko dugu. Horrela, datorren astean
hasi eta apirilak 2,3 eta 4 bitartean XXI. Astronomia Astea ospatuko dugu.
Urriaren azken astean, berriz, 40. Natur Astea. Eta bitartean, hainbat irteera
eta hitzaldi aurreikusten ditugu.
Aurtengo urtea oparoa izatea espero dugu eta herritar
guztiok gonbidatzen zaituztegu gure ekitaldietan parte hartzera, gurekin batera
natura ezagutu eta naturaz gozatzeko. Gustu handiz gonbidatzen zaituztegu.
Otsailak 26
asteartea
|
ARALAR, mundua leku den lurra
Sinopsia
Aralarko ondare
natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako
bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko
pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa
ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute.
|
Martxoak 26
asteartea
|
KANTAURIALDEA: hartz arrearen dominioak
Sinopsia
Iberiar penintsulako ipar aldean 400 Km baino luzeagoa den
mendilerroa dago altxatzen da, Kantauri itsasoaren aurrean jarritako hezi
handi baten gisara. Beste aldea, Kantauriar mendilerroa zintzur eta basoz
osatzen da. Itsasoaren eraginez, eta eurite ugariei esker, basoko landaretza
oparo garatu eta zabaldu da, eta horren ondorioz antzinako garaietatik bertan
bizi diren animalia eta bestelako bizidunak ikusteko leku paregabea da.
Baina, batez ere, ipar isurialdeko bizidun harrigarrienen lurraldea da:
kantauriar mendietako hartz arrearen bizitokia da.
|
Maiatzak 2
osteguna
|
BARBACANA: la huella del lobo
Sinopsia
Natur dokumental honek abeltzain eta otsoen arteko gatazka aztertzen
du. Filmak Sierra Morenatik Kantauri Mendilerroraino garamatza, non otso
talde baten eguneroko erakusten zaigun egunez egun egindako jarraipenari
esker. Gaztela-Leon eta Andaluzian babestutako natur gune ezberdinetan
grabatu zen dokumentala; zehazki, Babia eta Luna, Picos de Europa, Fuentes
Carrionas eta Fuente Cobre Palentziako Mendietan, Sierra Norte de Sevilla eta
Sierra de Cardeña natur parkeetan.
|
Maiatzak 28
asteartea
|
LURRAREN BIDEAN: Euskal Herriko arroketan
idatzitako historia
Sinopsia
Arrokak. Badirudi betidanik egon direla hemen eta
betirako egongo direla, aldaezin. Euskal Herriko bazterrek hamaika forma
ezberdin izan dituzte milioika urteetan zehar eta haitz hauek etengabe bertan
errotu dira ….
Paisaia eta klima aldaketa hauen frogak arroketan daude idatziak, eta
geologoen begiak erabiliz historia zoragarriak kontatzen dituzte. Aiako
Harriatik abiatuz gure herriaren historia geologikoaren altxorrak
deskubrituko ditugu.
|
Irailak 24
asteartea
|
CHASING ICE (TRAS LA HUELLA DEL HIELO)
Sinopsia
National Geographic aldizkariko James Balog argazkilariak hainbat
urteetan zehar egindako argazkien bidez Groenlandia, Islandia eta Alaskako
glaziarren atzerakada, alegia, urtzea erakutsi zuen dokumental honetan; modu
horretan, Lurraren beroketa globalaren inguruan egon den eztabaida argitzeko
ebidentzia argiak emanaz.
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.