2023(e)ko irailaren 27(a), asteazkena

Datorren larunbatean (irailak 30) itsas rasa edo marearteko irteera antolatu degu Mutrikura (Alkolea)

Ohikoa denez, Arkamurkatik rasa edo marearteko irteera antolatuko dugu. Irailak  30 Larunbatean egingo dugu irteera hau. Marea biziak dira eta aproposa da berton aurkitzen diren bizidunak aztertzeko.

Jende guztientzako ekintza bat da. Umeekin egiten den antzekoa, bizidunak aurkitu, balde baten sartu eta alde egin aurretik berriro askatuko ditugu. 

 Proposamena hau da: (11:44tan 0.3mko marea dugu)

1-Mareak jartzen du ordua, beraz, Arkamurkako lokal azpian 9.15tan elkartuko gara

2-Behar diren tresnak nire kontu.

3-Oso inportantea gogoa jartzea ikasteko.

4-Lehen aldia bada hau egiten duzuela bustitzeko oinetakoak, eguzkiarentzako krema, bixera bat....  komenigarriak dira. 

5-Teknikak eta azalpenak berton emango dira.

Etorri nahi duenak niri erantzun whatsAppes:    655722399 Aitor . 


Ezarete damutuko!!!

Oharra: Arkamurkako kide zeretenok, aseguratuta zaudete. Lagunen bat etortzen bada bere ardurapean izango da.


Zuzenean doana beste herri batetik Alkolea (Mutriku) gaineko  parkinean goizeko 10.00tan elkartuko gara (Gezi beltza dagoen lekuan).

Aparkalekua gorriz dagoen ingurua.



2023(e)ko irailaren 22(a), ostirala

Datorren ostegunean (irailak 28) itsas hondakinen eta mikroplastikoen arazoaz hitz egingo da Modelo aretoan

Ikasturte hasierarekin batera dokumental zikloari emango zaio hasiera. Lehen emanaldia datorren ostegunean (irailaren 28an) izango da Zarauzko Modelo aretoan eta itsas hondakinen eta mikroplastikoen arazoaz hitz egingo da. Bertan bi hizlari izango dira:

Enrique Talledo dokumentalgile, itsaspeko kamerari eta argazkilariak “Un mar de plásticos” dokumentalaren trailerra eta solasaldia eskainiko du gazteleraz.

Ondoren Sara Lizarzaren txanda izango da, Itsas Zientzialaria eta Mater Ontzi Museo Ekoaktiboko Proiektuen Arduraduna. Sarak mikroplastikoen eta itsas hondakinen arazoaren egoeraren inguruko aurkezpena eta solasaldia eskainiko du euskaraz, eta udazkenean Zarauzko 700 ikasle eta herritarrek parte hartu zuten Herritarren Zientziako esperientzia izango du hizpide.

📽️ Itsas hondakinen eta mikropastikoen arazoa
📅 Irailak 28, osteguna
🕐 19:00
📌 Zarauzko Modelo Zinema aretoan
🗣️ “Un mar de plásticos” dokumentalaren trailerra + solasaldia (gazteleraz) Enrique Talledo
🗣️ “Herritarren Zientzia, Zarauzko esperientzia” aurkezpena eta solasaldia (euskaraz) Sara Lizarza

🎟️ Sarrera doan 



2023(e)ko irailaren 20(a), asteazkena

ENEKO AZKUEK AUSTRALIARA EGINDAKO BIDAIARI BURUZKO HITZALDIAK

Eneko Azkue ornitologo zein naturzale Zarauztarrak berriki Australiara egindako bidai luze bati buruz eskaini dituen 3 hitzaldiak dituzue ikusgai hemen. Hitzaldiak bideo grabaketa ezberdinetan daude zatituta.

Lehen hitzaldiko bideoak



Bigarren hitzaldiko bideoak




Hirugarren hitzaldiko bideoak







Australiako mapa eta materiala