2024(e)ko urtarrilaren 29(a), astelehena

V.ZARAUZKO HEZEGUNEEN EGUNA, PLASTIKO BILKETA IÑURRITZAKO BIOTOPOAN

2024ko otsailaren 3an, goizeko 9etan, Zarauzko surtidorearen aurreko Zubiaurre-berri baserriaren parean elkartuko gara. Hasierako ekintzaren azalpenak entzun ondoren, elkartutakoak ibaiaren alde bietara banatuko gara, zaborrak biltzera. Hondakin naturalak (adar, enbor, belar, eta abar) ez dira bilduko.

Animatu!!!!!



2024(e)ko urtarrilaren 4(a), osteguna

Hitzaldia opari; "Landareen ugalketaren eboluzioa, lehorraldearen konkistako gakoa"


Urteari hasiera on bat emateko opari batekin gatoz. Martxel Aizpurua botanikari eta Arkamurkako bazkideak "Landareen ugalketaren eboluzioa, lehorraldearen konkistako gakoa" izenburuarekin natur astean eskaini zuen hitzaldia duzue eskuragarri hemen. Oraingoan hitzaldiko diaposiibak testuz eta beste irudi batzuez hornituak izan dira, ikusleak hizlaririk gabe jarrai dezan. Egin klik hurrengo estekan.

LANDAREEN UGALKETAREN EBOLUZIOA, LEHORRALDEAREN KONKISTAKO GAKOA

Hitzaldi hau ikustea denoi gomendatzen dizuegu, ez da hain luzea, gainera azkar eta errez irakurri eta ulertzen da, interesgarria benetan. 
 
 
Ahaztu gabe URTE BERRI ON !