2015(e)ko martxoaren 28(a), larunbata

Txolarre iluna (Passer hispaniolensis) Zarautzen

Txolarre iluna (Passer hispaniolensis) mediterraneo ixurialdeko hegaztia izanik, egunotan Andoni Ruiz Etxeberriak Zarautz inguruan ikusi izana ez da batere ohikoa zeren bazterrak arakatzen ibili ondoren Gipuzkoarako ez det beste zitarik aurkitu inon. Europa ekialdean migratzailea den bitartean Europa mendebaldean ez da eta Iberiar penintsulan Extremaduraz gain Tajo eta Guadiana ibai arroetan da ugariena, nahiz eta noizean behin Nafarroa hegoalderaino ere iritxi ale batzuk. Etxe txolarreekin ere nahastu zalea den arren batez ere Afrika iparraldean izaten dira nahasketa horiek.
 Txolarre iluna ( Passer hispaniolensis)
Txolarre iluna ( Passer hispaniolensis)

Zarauzko zuhaitz eguna 2015 Bistalegre auzoan ospatu zen

Zarauzko Bistalegreko parkea Garate Santa Barbarako KUDEAKETA BEREZIKO EREMUAn dago kokatuta, Europar Batasunak babestutako eremua bat. Hori deklaratu izanaren arrazoia bertan, isurialde atlantiarren hain urria den artelatza basotxoen presentzian datza. Eta deklarazioaren ondorioa basotxo horien egoera hobetzea da. Horretarako daudenak zaindu eta, ahal den neurrian artelatzaren presentzia ugaritu egin behar da.
Ia erabat lur eremu pribatua izanik, oso leku gutxi geratzen da landaketak egiteko. Udalarena izan liteke esku publikoetan dagoen eremu urrietako bat. Hor, ez da lehenengo aldian honen antzeko ekimen bat burutzen dela. Aurrekoetan bezalatsu, artelatzarekin batera, harekin ere mendian modu naturalean azaltzen diren gainontzeko zuhaixka ugari sartu dira.
Aurtengoan ere, Ikastolako 60 haurrek jaso dituzte Arkamurkakoen aginduak, oso adi, portzierto, eta gogotsu ekin diote aitzurrari. Berehala sartu dituzte eramandako landare guztiak. Ea pixkanaka inguru horrek eskuratzen duen itxura naturalago bat. Argazkian ikusten den bezala Martxel Aizpurua maixu lanak egiten ikastolako ahurren erdian.


Martxelen esanetan inguru hau dena baso izango litzateke guk bere gisara utziko bagenu. Basoaren tokian egin ditugu gure etxe, baratza, eta abarrak eta guzti horren oreka mantentzeko mantendu egin behar ditugu berezko basoak ere hein batean.

 " Eta esan zion Moisesek ibaiari guardasolarekin: Alto! eta euria geratu eta umeak agertu ziren"


Bertan landatu ziren zuhaitzen zerrenda.

Zuhaitzak; 
Arkamurkak 40, (Q. Suber) 

Zuhaixkak;
Urritzak 15, (C. avellana)
Gorostiak 15, (l, aquifolium)
Erramua 15, (L. Nobilis)
Karraskiloa 15, (L. vulgare)
Sagarmina 15, (M. sylvestris)
Gartxua 15, (Ph. Latifolia)
Santa Luzia gereziondoa 15, (Pr. mahaleb)
Elorri beltza 15, (Pr, spinosa)
Txorbeltza 15, (Rh.alaternus)
Sahatsa 15, (S.atroninerea)
Intsusa 15, (S. nigra)
Marmaratila 15, (V. lantana)
Zuhandorra 15, (C. sanguinea)

2015(e)ko martxoaren 12(a), osteguna

EAJ-PSE NATUR KONTSERBAZIOAREN KONTRA GIPUZKOAN



Otsailaren  4an  jaso  dugu  azken  atsekabea  Gipzukoako  natur  taldeok:  Gipuzkoako  Batzar 
Orokorretan  oposizioak  atzera  bota  du  EH‐Bilduk  aurkeztutako  Mendietako  Araua  berritzeko 
egitasmoa.  EAJ/PNV  eta  PSE  alderdiek  araua  berritzeko  proiektuari  aurkeztutako  osoko 
zuzenketa onartu dute, PP alderdiaren abstentzioarekin.  
Prentsan baino ez ditugu irakurri zuzenketa hori aurkezteko baliatu dituzten arrazoiak PNV‐PSE

alderdiek,  eta  dirudienez  hauxe  da  nagusiena:  baserritarrak  kaltetzen  dituela.  Baserritarrek 
egurretik  eskuratzen  duten  ordaina  ezinbestekoa  dela  diote,  eta  arauak  aurreikusten  duen 
gehiegizko  esku‐hartzeak  baserritarrak  kaltetuko  dituela.  Ondo  baino  hobeto  dakitenean  esku‐
hartze  hori  dela  egurraren  negozioa  eusteko  baliatu  dutena  egundaino,  eta  ez  baserritarren 
mesedetan,  argi  erakutsi  dugun  bezala.  Prentsan 
salatu  dugu  lehendik  ere,  eta  Gipuzkoako 
pinudi  handiak  ez  daude  baserritarren  esku;  Instituzioen  eta  Kutxa  bezalako  enpresa  handien 
esku  daude  (gutxi  dira,  titularren  %  1,9a  baino  ez,  baina  pinudi‐azaleraren  %14,2aren  jabeak 
dira).  Pinudien  jabeen  %  40ak  ez  dauka  inolako  loturarik  baserriarekin,  eta  gainerako  %60tik 
oso  portzentaje  txikia  osatzen  dute  baserritar
  profesionalek.  EHNE  Gipuzkoa  eta  ENBA 
sindikatuek  hauen  izenean  hitz  egiten  dute,  baina  zaila  egiten  da  arlo  honetan  haien  interesak 
ordezkatzen dituztela sinestea. Baserritarrak ahotan, baina basozaleen eta lurjabeen defentsan 
ari dira gure ustez. 
Mendietako  arauak  egin  nahi  zituen  ekarpenak  behar  beharrezkoak  dira  XXI.  mendeko  natur 
kontserbazioaren  paradigma  berrian.  Natura  2000 
Sarearen  barruan  arautu  diren  babestutako 
eremuetan  (KBL‐etan)  ezinbestez  hartu  beharko  diren  neurriak,  eta  bide  horretan  lagungarria 
litzatekeen  lege‐aldaketa  berau.  Ez  dira  aldaketa  handiak  egin  nahi  zirenak,  gure  ustez, 
eragingo  lituzketen  aldaketetan  baino,  arlo  horretan  eman  beharreko  ikuspegi  aldaketan 
izango  zukeen  eragina.  Horrela  baloratu  genuen  eta  horrela  jakinarazi  genion  Mendiak
  eta 
Natura  Ingurunea  saileko  zuzendaritzari.  Funtsean  proposatzen  diren  berrikuntza  nagusiak 
dira:  diru  publikoarekin  aire‐fumigazioak  ez  ordaintzea;  mendietan  pistak  egiteko  eta  aldapa 
handietan  makina  pisutsuak  erabiltzeko  prozedurak  zorroztea,  eta  horiei  mugak  jartzea;  eta 
diru‐laguntzetan bertako espezieen landaketak lehenestea; horrekin batera, mendien erabilera 
publikoa  (motordun  ibilgailuena  etab.)  hobeto  arautzea.  Honi 
esaten  diote  ez  PNV‐PSE 
alderdiek. 
Ez  da  gaurkoa  bi  alderdi  horiek  arlo  horretan  erakusten  duten  jarrera.  Diru  publikoarekin 
onuradun pribatuak saritu izan dituzte betidanik gure ustez, eta horretan jarraitu nahi dute.  
PNV  eta  PSE  alderdiek  argi  erakutsi  dute  ondasun  publikotik  onura  pribatuak  eskuratzea  dela 
euren  apustu  bakarra,  kanpaina  ofizialki  hasten
  dutenean  bestelako  diskurtsorik  azalduko 
badute  ere.  Mendien  arauaren  aldaketaren  kontra  azaltzean  argi  erakutsi  dute  guztiona  den 
natur ondarea babestearen aurretik badituztela hainbat interes pribatu eta alderdikoi,  eta hori 
argi gelditzea da idatzi honen helburu nagusia. 

Gipuzkoan, 2015eko otsailaren 20an

Sinatuta: 

Itsas Enara OE 
Arkamurka Zarauzko NT 
Eguzki 
Mutrikuko NT 
Herrio Orioko NT 
Ugatza OE 
Ekologistak Martxan 
Zumaiako NT 
Erkaxo Azpeitiko NT 
Katamarrua Zestoako NT 
Landarlan Goierriko NT 
Ondarroa 12 milia 
Haritzalde Naturzaleen Elkartea 
Okil Beltzak Elgoibarko NT 
Osina Natur Taldea 

2015(e)ko martxoaren 10(a), asteartea

Zarauzko saguzarren inbentarioa

Pipistrellus kuhlii - Kuhl's Pipistrelle
Zrautzen ugarienetakoa den saguzarretako bat Pipistrellus kuhlii da. Simon Rerucharen argazkia

Zarauzko Udalak eskatuta, Ostaizka Aizpurua eta Antton Alberdi ikerlariek Zarauzko saguzarren dibertsitatea jasotzen duen ibentarioa egin dute. Ikerlan honek Zarauzko Udalerrian gutxienez bederatzi saguzar espezie daudela adierazten du.Ikerketa-lan honen helburua Zarauzko herriguneko eta inguruetako saguzarren dibertsitatea ezagutzea izan da.  Zarautz udalerriko saguzarrak topatu eta espezieak identifikatzeko, ultrasoinu-grabagailu bidezko laginketak egin zituzten 2014ko abuztuan eta irailean udalerriko lau eremutan (Herrigunea, Santa Barbara-Mutxio, Abendaño eta Iñurritza-Talaimendi).
Orokorrean, detektatutako espezie kopurua altua dela esan daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoan ezagutzen diren 26 espezietik 9 topatu baitira Zarauzko herrigunean eta inguruko eremuetan (% 35). Honako espezie hauek topatu dituzte: Eptesicus serotinus, Myotis sp., Nyctalus leisleri, Pipistrellus kuhlii, Pipistrellus pipistrellus, Plecotus auritus, Plecotus austriacus, Rhinolophus ferrumequinum eta Rhinolophus hipposideros. Saguzar horiek guztiak daude Euskal Autonomia Erkidegoko Espezie Mehatxatuen Katalogoan eta ondorioz legez babestuak daude.
Lan honen helburua da, udalerriko biodibertsitatearen gaineko ezagutzea handitzea eta herritarrek inguruan dituzten saguzarrak ezagutzea, intsektuen kontrolean berebiziko garrantzia duten animalia hauek ezagutzea ezinbestekoa baita animalion eta gizakion arteko bizikidetza bermatzeko.Zarauzko herrigunean lau espezie detektatu dituzte: Pipistrellus kuhlii, Pipistrellus pipistrellus, Eptesicus serotinus, eta Nyctalus leisleri. Hala ere, espezie horien artean bi Pipistellus espezieak dira arruntenak; herriguneko kale-argi, parke eta erreketan oso ohikoak dira. Gainerako saguzarrak herrigunearen inguruko eremuetan aurkitu dituzte. Lagindutako eremu guztietatik bereziki bi inguruneren garrantzi handia nabarmendu behar da: Talaimendiko zelai eta sastrakadiak, eta Santa Barbara-Mutxioko landa-ingurunea. Eremu horietan topatu zen saguzarren dibertsitate handiena, bakoitzean zortzi espezie, hain zuzen ere. Bestalde, identifikatu diren saguzar guztiak giza eraikinetan gorde daitezkeenez, litekeena da babeserako herriguneko eta landa-inguruneko eraikuntzak erabiltzea horietako askok.
Helburu horrekin, herriko ikastetxe guztiei gaiari buruzko hitzaldiak egiteko aukera luzatu die Zarauzko Udalak. Inguratzen gaituen natura ezagutzeak eta gure saguzarrak ezagutzeak lagunduko baitigu horiek babesten, kontserbatzen eta, nola ez, gozatzen.