2026(e)ko urriaren 12(a), astelehena

ZARAUZKO 47. NATURA ASTEA

Zarautzen naturaren ezagutza eta dibulgazioa erdigunean jarriko dira berriro 47. Natura Astean. Arkamurka Natura Elkarteak antolatuta, urriaren 19tik 25ra mikologia, geologia eta klima‑aldaketaren ondorioak izango ditu ardatz, eta herritarrei naturaren inguruko ikuspegi zabal eta eguneratua eskaintzea du helburu.

Astean zehar lau hitzaldi eskainiko dira Arkamurka Elkartearen egoitzan, guztiak 19:00etan:

Urriak 19 – Mikologia: “Gipuzkoako onddoen katalogoa. Zergatik eta zertarako?”, Josepo Terés (Aranzadi eta Arkamurka).

Urriak 20 – Geologia: “Zarautz: iragana, oraina eta etorkizuna urari begira”, Inma Mugertza (hidrogeologoa).

Urriak 21 – Dokumentala: “Glaziarren gainbehera eta muturreko fenomenoak”, Eñaut Izagirre (glaziologoa).

Urriak 22 – Geologia: “Zarauzko ondare geologikoa”, Sara Alcorta (ingurumen geologoa, Arkamurka).

Astea borobiltzeko, urriaren 25ean, igandean, Azokan egingo da ohiko erakusketa: Perretxikoak, haziak eta fruituak, eta geologia izango dira protagonista, 11:00–14:00 eta 17:00–19:30 bitartean.

Natura Asteak urte luzez erakutsi du Zarautzek naturarekiko duen konpromisoa: tokiko adituak, herritarrak eta naturazaleak elkartzen ditu, ezagutza partekatzeko eta ingurunearekiko begirada arduratsuagoa sustatzeko.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.