Iaz bezala aurten ere, Arkamurka natura-elkarteak eta Pagoeta Mendizale elkarteak urteko azken irteera elkarrekin egingo dugu. Naturazaleak, naturari begiratzeko patxada eta irizpideak eskaini nahian; mendizaleak, mendian elkarrekin gozatzeko aukerari bide eginez.
2022(e)ko azaroaren 21(a), astelehena
Pagoeta eta Arkamurkaren artean antolatutako 2022ko mendi irteera
2022(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena
"ITSASOIKO" itsasotik sasoikoa DOKUMENTAL AURKEZPENA ZARAUTZEN
- Nolakoa litzateke Euskal Herria, arrantzarik gabe?
- Nolakoak lirateke gure arraindegiak, bertako arrainik gabe?
- Guztion esku dago zein arrain erosten dugun, zein arrain kontsumitzen dugun, zein ondare babestu nahi dugun.
NON; MODELO zineman
NOIZ; AZAROAk 24, osteguna
ORDUA; 19:00etan
HIZKUNTZA: EUSKARA, Subtítulos en Castellano
SARRERA LIBREA
Euskal Herria Kantauri itsasoari eta arrantzari estuki lotutako herria da. Itsasoa gure historiaren, gure kulturaren eta gure nortasunaren parte izan da betidanik. Baina kostaldeko herrietan, garai zaharrak bizi izan dituztenek esaten dutenez, arrantza-portuen inguruan sortzen zen bizimodua oso bestelakoa zen lehen. Gaur egun, oraindik egunero itsasoratu eta arrainak banakabanaka eskuz ontziratzen aritzen diren arrantzontzi txiki batzuk badiren arren, teknologiaren garapenak eta arrainindustriaren ereduak bultzatuta, gure portuetako irudia oso bestelakoa da. Baina, itsasoak dituen baliabideak herritarrenak diren bezala, Eguneko Arrantza gure gizartearen zati baten bizimodua ere bada. Gure herriaren historiaren eta kulturaren zati bat. Ondarea. Nolakoa litzateke Euskal Herria, arrantzarik gabe? Nolakoak lirateke gure arraindegiak, bertako arrainik gabe? Guztion esku dago zein arrain erosten dugun, zein arrain kontsumitzen dugun, zein ondare babestu nahi dugun. Ezingo dugu globalizazioa geratu, baina, gure inguruan, gure esku dauden hainbat praktika abiatuz, keinu txikiekin gauza handiak lortu ditzakegu. Ildo honetan, elikadura burujabetzak gure herriaren aldeko jarrera bat erakusteaz gain, nortasunaren, lan eremuaren, ingurunearen eta jarduera jasangarrien aldeko apostua bermatzen du. Nolako erosketa egingo dugu hurrengoan arraindegian? Ekimenen bat bultzatzekotan, parte hartuko genuke? Nolako ekimena litzateke egokia gure herrian? Guztion esku dago, eta oraindik badaude honen alde egin ditzakegun gauza asko.
2022(e)ko urriaren 26(a), asteazkena
Biotopoko kanaberak ateratzeko deia
Arkamurka Natur Taldeak eta Zarauzko Udaleko Ingurumen arloak herritarrei deia luzatzen diegu:
Biotopoaren zaintza Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunea departamentuari dagokio. Egin behar dituzten lanen artean, inbaditzaileak kentzea dago, horien hazkundeak beste landareen garapena oztopatzen dutelako, horrela, biodibertsitaterako oso kaltegarriak izanik.
Diputazioak Iñurritza biotopoan zeunden kanaberak moztu zituen, baina moztu ondoren, lurrean bertan utzi zituen, ateratzeko zailtasunagatik. Horren aurrean, Arkamurkako kideek proposatu dugu kanabera horiek pilatzea auzolanean eta Udalak erretiratzea. Aukera paregabea iruditzen zaigu elkarlanean herritarrekin lanketa hau egiteko.
Aldi berean, sentsibilizazioa bultzatu nahi dugu herritarrek ulertzeko inbaditzaileek biodibertsitari eragiten dioten kaltea. Natura zaintzeko beharrezkoa da ekosistema bakoitzean garatu behar diren espezie desberdinak babestea. Inbaditzaileek, berriz, espazio osoa betetzeko gaitasuna dute eta bertako espezieekin lehiatzen dira, desagertarazteraino. Naturan inportantea da espezieak nahastea, dibertsitatea kontserbatzea eta horretarako beharrezkoak diren baldintzak mantentzea. Guztion artean elkarlanean lortu dezakegu oreka ekologiko hori mantentzea.
Moztutako landareak ateratzen lagundu nahi duenak joan behar du urriaren 29an, larunbatean, goizeko 9:00tan Gasolindegi parean dagoen Zubiaurre Berri (Kaskatxuri) baserriaren ondoan. Moztutako kainaberak biotopoko kanpo aldean pilatuko ditugu, Txukun lorazaintzakoak jaso eta eraman ahal izateko. Eskerrak eman nahi dizkiogu, enpresa honi ere, lana boluntario moduan egingo duelako.
2022(e)ko urriaren 13(a), osteguna
ZARAUZKO 43. NATURA ASTEA
Urriaren 17a: HITZALDIA:
Gipuzkoako hezeguneetan lezkadietako onddoak aztergai.
Hizlaria: Josefo Teres, Arkamurka Natura-Elkarteko eta Aranzadi Zientzia-Elkarteko bazkidea.
Aretoa: Arkamurka Natura-Elkartearen egoitza, Santa Marina Kalea 2,2. Zarautz. Ordua: 19:45.
Urriaren 18a: HITZALDIA:
Klima-aldaketaren eragina itsas korronteetan. Kostaldeko bizimoduan sortuko dituen aldaketak.
Hizlaria: Lohitzune Solabarrieta, Portu, bide eta ubideetako ingeniari doktorea. Itsasoko korronte eta kostaldeko kudeaketan aditua.
Aretoa: Arkamurka Natura-Elkartearen egoitza, Santa Marina Kalea 2,2. Zarautz. Ordua: 19:45.
Urriaren 19: HITZALDIA:
Klima-aldaketaren eragina itsasoko bizidunetan.
Hizlaria: Xuban Zumeta, itsasoko azidifikazioan aditua eta Arkamurka Natura-Elkarteko bazkidea.
Aretoa: Arkamurka Natura-Elkartearen egoitza, Santa Marina Kalea 2,2. Zarautz. Ordua: 19:45.
Urriaren 20: DOKUMENTALA:
«Itsasoak pizten gaitu». Egilea; Beñat Gereka.
Hizlaria: Aitor Leiza, Arkamurka Natura-Elkarteko bazkidea.
Tokia: Modelo aretoa, Zigordia kalea 1. Zarautz.
Ordua: 19:45
Urriaren 23a: Erakusketa Zarauzko merkatuan.
Beheko solairuan: Mikologia: Pagadiko perretxikoak eta gune didaktikoa.
Lehen solairuan: Itsas bazterreko ekosistemak.
Ordutegia: 11:00h -14:00 eta 16:30 – 19:00
2022(e)ko irailaren 19(a), astelehena
KOMUNITATE ENERGETIKOAK SORTZEKO AHALEGINAK ZARAUTZEN dokumental solasaldia Alex Lopez ekin modelo aretoan
Azken mendea energia fosil kopuru izugarriak ustiatzen eman dugu. Datozen urteak finantza eta ekonomiaren zurrunbilo zoro batean sartuta egongo gerala agerikoa da. Lurreko ekosistemekin erlazionatzeko modu berriak direla eta gizakiak inoiz bizi izan duen gertakari esanguratsuenen aurrean ere egongo da. Egoera guzi honen aurrean, dokumental honetan gure garaiko gai esanguratsuenak sinplifikatzen saiatuko dira.
2022(e)ko irailaren 7(a), asteazkena
ORGANBIDEXKARA HEGAZTI PASEA IKUSTERA
Organbidexka 2022-9-6
Ikusitako hegaztien zerrenda:
-Zikoina beltza
-Lertxuntxo itzaina
-Sai arrea
-Arrano beltza
-Arrano sugejalea
-Zapelatz arrunta
-Zapelatz liztorjalea
-Belatz handia
-Belatz gorria
-Gabiradia
-Erroia
-Belatxinga mokogorria
-Belatxinga mokohoria
-Enara arrunta
-Enera azpizuria
-Buztanikara
-Kardantxulua
-Eulitxori grisa
-Eulitxori beltza
-Pitxartxar arrunta
-Pitxartxar nabarra
-Berdantza horia
-Txonta arrunta
-Txantxangorria
-Buztangorri iluna
-Buztangorri argia? Real
-Usapal turkiarra
-Txolarre arrunta