2021(e)ko irailaren 13(a), astelehena

"100 DIAS DE SOLEDAD" DOKUMENTAL SOLASALDIA BIOLOGIAN DOKTOREA DEN AITOR GALARZA NATURZALEAREKIN

Irailak 28an, asteartea-19;00etan, Zarauzko Modelo aretoan izango den dokumental-solasaldian, mendizale eta argazkilaria den José Díaz ek 100 egun Asturiasko mendietan (Redes parke naturalean) era bat bakarrik igarotzean izandako bizipenak ekarriko dizkigu pantaila aurrera.. Berak betidanik izan duen utopia bat benetakoa izatea bihurtu duelarik.

José Díaz
Dokumental honen beste helburuetako bat gizateriaren eta naturaren arteko oreka hauskorraz  hausnarketa egitea da. Bide batez naturaz gozatzea ere bai, ziur baitago gizarteak naturarekin kontaktua oinarrizkoa eta beharrezkoa duela.
José Diaz, grabaketarako erabili zuen materiala garraiatzen.

Berak dio pertsona aktibo batek ezin duela osasuntsu izan naturarekin gutxieneko harremana izan gabe. Era berean  behar baino askoz material gehiagorekin bizi garela egiaztatzeko erronka ere izan duela dokumental honetan, austeroago izan behar genukeela dio. Beraz dokumental ikusgarri baten aurrean gaudela esan genezake.

Dokumentaldiaren ondoren  Biologian doktorea den Aitor Galarza naturzalearekin solasaldia izango da.  Hainbat lan zientifiko eta libururen egilea da, besteak beste, urte luzez Euskal herriko ornitologoentzat erreferente izan den "Abifaunaren banaketa espaziotenporala euskal autonomi elkartean"  lan bikainaren egilea da. Aitor Galarza, gaur egun Bizkaiako basozain izateaz gain, Aranzadi elkarteko kide ere bada eta proiekto askotan dago murgildua, besteak beste Urdaibaiko paduretan arrano arrantzalea berriro sartzeko proiektuaren zuzendari teknikoa da eta urte luzez kaioak aztertzen diardu.

Urdaibaiko arrano arrantzalea tarteko Aitor Galarzari egindako elkarrizketa bat.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.