2023(e)ko maiatzaren 15(a), astelehena

ZARAUZKO XXV. ASTRONOMI ASTEKO MAHAI INGURUAREN ETA IÑIGO ELORTZAK ESKAINI ZUEN HITZALDIAREN BIDEOAK


Astronomiari buruzko mahai-inguru honetan, Arkamurka N. E.ko kideek moderatua, honako hauen partaidetza izan zen:

-          Virginia García (Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Saileko zuzendaria)

-          Fernando Jáuregui (Iruñeko Planetarioko astrofisikaria)

-          Esteban Esteban (12 urtez Durangoko Astronomia Gelako arduraduna eta dibulgatzaile handia)

         Cristina Ortega (AVS Added Value Solutions enpresako Espazioko zuzendaria)

Ekitaldi honek lagunen arteko bilera informala izan nahi zuen, astronomiaren egungo egoerari buruz hausnartzeko. Punta-puntako tresna eta lanez hitz egin zen, baita astrofisikak gaur egun aurrean dituen erronka handiez eta etorkizun hurbilean etorriko diren aurkikuntzez ere. Euskadin egiten den astronomiara hurbildu ginen, sektoreko euskal enpresetan eta ikerketa-zentroetan abian dauden proiektuetako batzuk laburbilduz. Gai astronomikoei buruz herritarrak hezteak eta kontzientziatzeak duen garrantziaz ere eztabaidatu dugu. Eta horretarako Euskal Herrian ditugun dibulgazio-zentro nagusietan egiten diren jarduerak ezagutu genituen. Publikoak mahai-inguruan parte hartzen dutenei galdetzeko eta beraiekin eztabaidatzeko aukera izan zuen.


EGUZKI SISTEMA NEPTUNOTIK HARATAGO

Neptunotik haratago hasten da kanpoko Eguzki Sistema, eguzkitik urrun dagoen eskualde bat, non planeta ohia, nanoplanetak edo kometen gordailu handi bat aurkituko ditugun, eta, oraindik ere, planeta berri bat aurki dezakegun. Zer dakigu objektu horiei buruz? Horietako batzuk bisitatzerik izan al dugu?


2023(e)ko maiatzaren 10(a), asteazkena

“San Anton BIO monton”

Irteeraren helburua:

San Anton mendiaren biodibertsitatea ezagutzea eta baloratzea. Nahiz bertako landareak eta flora mikologikoa aztertzeko irteera izan, beste bizidun taldeak ezagutzeko parada izango dugu ere (hegaztiak, narrastiak…).

 

Eguna: Maiatzak 27 (larunbata)


 

Ordua eta lekua: Getariako Ketarri tabernaren aurrean 09:30ak inguruan.

 

Irteeraren gidaria: Joxepo Teres mikologoa eta naturalista. Arkamurka Natura-Elkartea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea.

Oharra: ahal izanez gero prismatikoak eta mugikorra eraman.

 

ZARAUZKO XXV. ASTRONOMI ASTEKO HITZALDIEN BIDEOAK

UNIBERTSOA… EZ AL DA HANDIEGIA?

Bizitza estralurtarra zientzia-fikzioaren elementu zentral eta errekurrente bat da; Andromedako Mehatsuko patogeno ezezagunetatik Star Trek-eko gure lagun eta aurkari eta Munduen Gudako martetar suntsitzaileetara, unibertsoan bakarrik ez gaudela ia-ia egiatzat hartzen da generoan.

Baina, egia esan, eleberri eta filmetatik at egiazko interes zientifiko bat dago Lurretik kanpoko biziaren (edo hau existitzeko posibilitatearen) inguruan. Batzuetan konspirazio teorien edo friki batzuen eremu bezala kontsideratua izateagatik lastatua, astrobiologia gure planeta urdinetik kanpo bizitza izan litekeen eta honek izan ditzakeen behar, baldintza eta ezaugarriak aztertzen dituen zientzia da.

 

Hitzaldian ikuspuntu zientifiko batetik biziaren definiziora, bai-eta hau Lurretik kanpo existitzeko espektatiba errealistara eta beharrezko baldintzetara hurbilduko gara, ondoren non eta nola bilatzen ari garen komentatzeko.

Ander Gonzalez de Txabarri

Arkamurka Natur Elkarteko kidea


A LA BÚSQUEDA DE VIDA EN EL UNIVERSO

Nuestro Universo es viejo, tiene 13.750 millones de años, y en su evolución se han generado miles de millones de galaxias. En cada una de ellas hay miles de millones de estrellas. Muchas de estas estrellas son semejantes en tamaño y temperatura a nuestro Sol y tienen planetas orbitando a su alrededor, llamados exoplanetas. Hoy en día hay confirmados alrededor de 6000 exoplanetas, y más de 9000 candidatos a exoplaneta esperando ser confirmados. Muchos de ellos se encuentran a distancias apropiadas para poder sostener la vida, o al menos para poder sostener agua líquida, requisito indispensable para el único tipo de vida que conocemos. Sin embargo, no tenemos evidencia de vida más allá de la Tierra. En esta charla, veremos en qué cuerpos celestes se ha encontrado agua, repasaremos cuáles son los mejores sistemas planetarios para la búsqueda de vida y analizaremos la probabilidad de que estemos solos en el Universo.

CONFERENCIANTE: AGUSTÍN SÁNCHEZ LAVEGA

Agustín Sánchez Lavega es doctor en Ciencias Físicas y Catedrático en la Escuela de Ingeniería de Bilbao (Universidad del País Vasco, UPV/EHU).  Es director del Grupo de Ciencias Planetarias de la UPV/EHU, del Máster en Ciencia y Tecnología Espacial y del Aula Espacio Gela. Ha liderado numerosos proyectos de investigación y participado en numerosas misiones espaciales de la Agencia Espacial Europea (ESA) y de la NASA a los planetas Venus, Marte, Júpiter y Saturno. Es autor de 290 artículos científicos siendo el único científico español con 4 portadas en la prestigiosa revista Nature. Ha sido galardonado con premios por la Real Sociedad Española de Física en 2010 y 2014, Premio Euskadi de Investigación en 2016 y Medalla en Ciencias Planetarias de la Sociedad Geofísica Europea en 2020.



Gure unibertsoa zaharra da; 13.750 milioi urte ditu, eta bere bilakaeran milaka milioi galaxia sortu dira. Galaxia bakoitzean milaka milioi izar daude. Izar horietako asko gure eguzkiaren antzekoak dira tamainari eta tenperaturari dagokienez; eta inguruan orbitatzen duten planetak dituzte, exoplanetak deituak. Gaur egun 6.000 exoplaneta inguru daude baieztatuta, eta 9000 exoplaneta hautagai baino gehiago, baieztatuak izateko zain. Horietako asko bizitza izateko distantzia egokietara daude, edo, behintzat, ezagutzen dugun bizi-mota bakarrarentzat ezinbestekoa den ur likidoa izateko. Hala eta guztiz ere, ez dugu Lurretik haratagoko bizi-ebidentziarik. Hitzaldi honetan, zeruko zein gorputzetan aurkitu den ura ikusiko dugu, bizitza bilatzeko planeta-sistemarik onenak zein diren errepasatuko dugu eta unibertsoan bakarrik egoteko probabilitatea aztertuko dugu.

HIZLARIA: AGUSTÍN SÁNCHEZ LAVEGA

Agustín Sánchez Lavega Fisikan doktorea da eta Katedraduna Bilboko Ingeniaritza Eskolan (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU). UPV/EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko, Zientzia eta Teknologia Espazialeko Masterreko eta Aula Espazio Gelako zuzendaria da. Ikerketa-proiektu askoren buru izan da, eta Europako Espazio Agentziaren (ESA) eta NASAren espazio-misio ugaritan parte hartu du; Venus, Marte, Jupiter eta Saturno planetetara bidalietakoetan, batez ere. 290 artikulu zientifiko idatzi ditu, eta Nature aldizkari ospetsuan 4 azal dituen zientzialari espainiar bakarra da. Espainiako Fisikako Elkarte Errealak (RSEF, Real Sociedad Española de Física) sariak eman dizkio 2010ean eta 2014an, Euskadi Ikerketa Saria irabazi zuen 2016an eta Europako Geofisika Elkartearen Planeta Zientzien Domina jaso zuen 2020an.