Igande honetan, Pagoeta mendizale elkarteko taldekideekin batera, lagunarte bikainean eginiko txango zoragarrian, Entzia mendizerraren oinetan ehun urtetik gorako haritz mugarratu ikusgarriak ikusteko parada izan genuen.
Munain eta Okaritz herri txikiak, San Millan /Donemiliaga udalerria osatzen duten 15 herrietako bi dira, Aguraingo koadrillaren barruan. Iparraldera begiratuz Gorbea elurtuta ikusten zen.
Antzinatik mugarratu izan dituzte haritzak (harimotxes eta harimotxis bezala ezagutuak). Landare aniztasun haundiko erabilerak utzi dizkigu erabilera horrek, zuhaitz erraldoien bueltan.
Denborarekin, basoa galdu eta larre eta soroak zabaldu dira. Zuhaitz asko moztu ziren, baina, hainbat tente gelditu dira mendez mende.
Haritzak izanda zuhaitz nagusiak, ezkurrak dira fruituak; garai batean "chato Vitoriano" arrazako txerriaren elikagai nagusia eta ardi eta abere haundiagokoen elikagai gozagarriak.
Haritz kanduduna eta haritz kandugabearen arteko desberdintasunak Aitor Leizaren eskutik.
Zuhaitz zahar hauetan, 1995az geroztik egindako lanetan, iberiar penintsularako espezie berriak aurkitu dira. Aurkikuntza hauek, inguru horietako ezaugarri ekologikoak balioan jarri eta Arabako geografia erakusteko oso baliagarriak izan dira.
Zientziaren ikuspegitik, Munain Okariz inguruetako basoaren 400 hektareako eremua, Europa osoan parekorik ez duen eremua da.
Haritzak, erkametzak eta euren arteko hibridoak bereiztea izan da gure erronketariko bat, irteera honetan.
Izugarrizko gerribuelta hartzen dute aintzinatik mugarratutalko haritz zahar hauek.
Ibilbide osoaren plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen
LIKENAK
Aitziber Saroberen hitzaldi ibiltariak benetan ederrak suertatu ziren.
Ekologia ezagutza-arloan, likenak ingurunearen osasunaren adierazleak dira.
likenak kontserbazio lanetarako kontuan hartu beharreko bizidunak dira, bizi geran eremuko airearen kalitatearen adierazle gisa balia daitezke.
Hainbat liken espezie ondo kontserbatutako ekosistemetan bakarrik bizi dira, esaterako, urte askotako zuhaitz zaharretan.
Covid 19 ak erakutsi digu biodibertsitatea dela munduko bizidun guztien bizitzaren bermea. Biodibertsitatea ezagutzea babestea eta osasuntsu mantentzea gure bizitzaren segurua dugu, naturaren kate trofikoa kalitate onez edukitzeak gure bizitzaren kalitatea, egoera eta osasuna hobetzen lagunduko gaitu, gure lurralde historikoaren ondarea zein den jakin eta hobetzeko.
Likenez beteriko ingurune bat da Munain eta Okarizko hariztia
Aito Urbietaren bertsoa ere txapela kentzekoa
GEOLOGIA
Itsasoan sortutako harri sedimentarioak non bertan garai haietako espezie batzuk ederki ikusten dira fosilizatuta
HEGAZTIAK
Okil ertaina (Leiopicus medius)
Ibilbidean zehar osatu genuen hegazti zerrenda honako hau da;