Dokumentala etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Dokumentala etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko martxoaren 7(a), larunbata

“Cantábrico Salvaje” Zarautzen: itsasoaren magia eta Talledoren begirada zuzenean grabatuta ikusteko aukera duzue hemen

Otsailaren 26an Modelo aretoak itsasoaren indarra eta edertasuna hartu zituen. “Cantábrico Salvaje” dokumentalaren proiekzioak eta ondorengo solasaldiak ikus-entzuleak Kantauri itsasoaren bihotzera eraman zituen, eta guk ere aukera izan genuen une hori gertutik bizitzeko.

Gaur blogean partekatzen ditugun irudiak Talledoren hitzaldian grabatutakoak dira; dokumentaleko irudiak ezin dira publikatu, baina solasaldiak berak utzi zuen materiala nahikoa da itsas munduaren lilura transmititzeko. Hemen emanaldian grabatutako irudiak;

Talledo: itsaspeko munduaren kontalaririk finenetakoa

Urteak daramatza Talledok itsaspeko bizitza dokumentatzen: kameralaria, argazkilaria eta Secretos del Océano proiektuaren sortzailea da. Bere lanak nazioarteko hedabideetan argitaratu dira —National Geographic, The Guardian, Lonely Planet, Europar Batasuna edo Espainiako Ozeanografia Institutua, besteak beste— eta hori ez da kasualitatea. Bere begiradak badu zerbait berezia: itsasoaren handitasuna gertuko bihurtzen du.

Solasaldian grabatutako irudietan ikus daiteke nola azaltzen dituen grabazio-prozesuak, nola kontatzen duen bale urdin baten edo zere arrunt baten atzetik ibiltzea zer den, eta nola ulertzen duen itsasoaren erritmoa.

“Socava, vida sumergida”: itsaspeko bizitzaren beste leiho bat

Emanaldian, Talledok beste dokumental bat ere gomendatu zigun:

“Socava, vida sumergida”, itsaspeko biodibertsitatearen inguruko pieza zoragarria.

Dokumental hori ezin dugu hemen zuzenean txertatu, baina bere hitzaldiko irudiak eta Socava-ren espiritua lagun hartuta, saio hartan bizi izan genuen giroa eta mezua berreraiki ditugu: itsasoa ez da soilik paisaia bat, bizidun erraldoi eta konplexu bat da, eta gure begiradak eta gure erabakiak behar ditu. Itsasoa maite dutenentzat, aukera paregabea Emanaldia eta solasaldia gazteleraz izan ziren, eta aretora etorri ziren ikusleek argi utzi zuten:

itsas munduak badu zerbait berezia gurean.

Naturzaleentzat, argazkilarientzat, ikus-entzunezkoak maite dituztenentzat edo, besterik gabe, itsasoaren indarrak hunkitzen dituenentzat, Talledoren hitzak eta irudiak benetako opari bat izan ziren.

Hemen uzten ditugu gure kamerak jaso zituen une batzuk, solasaldi hartako atmosferaren zati bat berreskuratzeko.

2025(e)ko abenduaren 3(a), asteazkena

Joxepo Teresen eskutik 'San Anton, BIO monton' dokumental solasaldia zuzenean ikusteko aukera


San Anton mendiko biodibertsitatea aztergai izan du Joxepo Teres ek dokumental honetan. Joxepo Arkamurka Natura Elkartea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea da eta honela laburbildu du bere hitzaldia: «Bizkaiko golkoan toki gutxik gordetzen dute San Anton mendiak adina magia. Paisaia idiliko batean kokaturik, espezie mota ezberdin anitz bizi dira. Bertan, aldaketa ugari izan diren arren, biodibertsitatea trinko mantentzea lortu da. Baina, noiz arte? Bizidunen aniztasuna kaltetu eta mehatxatzen duten faktore eragileak ere badira». Saioaren izenburuak dena esaten du, 'San Anton, BIO monton'.  


'San Anton, BIO monton' dokumental solasaldia zuzenean




2025(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

UDALATX "URA ETA ATXA" DOKUMENTAL SOLASALDIA INMA MUGERTZAREKIN, ZUZENEAN IKUSTEKO AUKERA

Azaroak 27, osteguna 19;00tan. Zarauzko Modelo aretoan


Dokumentalaren trailerra, dokumental osoa PRIMERA plataforman ikusteko aukera dago.

Inma Mugertzak eskaini zigun hitzaldi solasaldia zuzenean ikusteko aukera duzue hemen

URA ETA ATXA dokumentalak Udalatx mendiaren balio historiko, kultural eta naturalak jasotzen ditu, Besai-de Mendizale Elkartearen ekoiztutako ikus entzunezko bateratuan. Ingurune hau babesteko deiadarra da.

Udalatx mendia (1117 m) duela milioika urte itsasotik agertu zen. Bere harkaitzetan eta haitzarteetan antzinako bizitzaren aztarnak ikus daitezke, eta bere barnean, garai bateko gizakien hezurrak eta arrastoak ere gordetzen dira.

Mendeetan zehar izan dira ustiatuak Udalatxek eskainitako baliabideak. Baina gaur egun ere bizi bizirik jarraitzen du, bere baitan dituen baso, zelai, harkaitz eta harri arrailetan babesa eta bizitokia emanez hainbat: hegazti, ugaztun, narrasti, anfibio eta abarrei.

Ondorengo solasaldia Inma Mugertza Perello kin izango da. Doktorea eta ikertzailea, Euskal herriko unibertsitatean, HGI Hidro ingurumeneko prozesuak ikertaldekoa.

2025(e)ko martxoaren 3(a), astelehena

SOLASALDIA ZUZENEAN; "VIDAS IRRENOVABLES" DOKUMENTALA MODELON

Arkamurka elkartetikan eskerrak eman nahi dizkizuegu dokumental solasaldira gerturatu zareten guziei

Solasaldia zuzenean
Martxoak 13 osteguna, 19;00etan Modelo aretoan Vidas irrenovables dokumentala eskeiniko da. 90 minutuko luzapena izango du eta ondoren dokumentalaren zuzendariarekin solasaldia izango da. Dokumentala zein solasaldia erdaraz izango da, dokumentala euskerazko azpitituluarekin.

Dokumentalaren trailerra

Energia fosiletan oinarritutako energia-iturrien ordez energia berriztagarriak ezartzeko premia horrekin Iberiar penintsulako ekosistema ugari suntsitzen ari da, eta zer esanik ez landa eremuetan bizi diren pertsonen bizitzak ere. Plangintza faltak eta administrazioen kudeaketa txarrak arriskuan jartzen ari dira landa-eremuetako pertsonen bizimodua, baita haien ondasunik preziatuena ere: ingurumena. Historian zehar behin eta berriz gertatu den bezala, landa eremuko herritarrak dira beren buruak sakrifikatu behar dituztenak, hiri eremuetan bizi diren pertsonek beren bizimodua mantentzen jarrai dezaten. Kasu honetan, hirietako elektrizitatea hornitze aldera, landa eremuko lurrak suntsituz. Egoera latz horrek jende askoren azerrea eta egonezina eragin ditu, beraien paisaiak zein bizimodua suntsituta ikusi nahi ez dutelako. Filma honetan, egoera berri honetan kaltetutako pertsona askoren istorioak ezagutuko ditugu, eta kasu batzuetan, berriztagarriak behar bezala eta ingurumena errespetatuz ezartzeko gauzatu daitezkeen alternatibak azalduko dira. Filma honetan pertsona ugariren istorioak azaltzen dira, baita Antonio Turiel edo Francisco Varela bezalako zientzialariena ere, epe labur edo ertain batean eragin ditzakeen ondorio txarren berri ematen ari direnak. Azken finean, energia-iturri horien plangintza txarra hondamendi soziala, kulturala eta ingurumena suntsitzen ari da administrazioen babespean.

-------------------------

La urgencia establecida para sustituir las fuentes de energía basadas en combustibles fósiles por fuentes de energía renovable está destrozando numerosos ecosistemas en la Península Ibérica, así como las vidas de las personas que viven en esos entornos rurales. La falta de planificación y la mala gestión de las administraciones está poniendo en peligro la forma de vida de las personas en las zonas rurales, así como su bien más preciado: el medio ambiente. Una vez más a lo largo de la historia, son los ciudadanos de las zonas rurales los que tienen que sacrificarse para que las personas que viven en las ciudades puedan seguir manteniendo su nivel de vida. En este caso, arrasando sus tierras para proporcionarles electricidad. Esa situación está provocando la lucha y resistencia de muchas personas que se resisten a ver destrozados sus paisajes y por consiguiente su manera de vivir. En la película conoceremos muchas historias de personas afectadas, sus consecuencias y en algunos casos las alternativas que se pueden llevar a cabo para que el despliegue de renovables sea correcto y respetuoso con el medioambiente. Es la historia de numerosas personas de todo el país, así como de varios científicos como Antonio Turiel o Francisco Varela, que están alertando sobre las nefastas consecuencias que esto puede causar en un corto medio plazo de tiempo. En definitiva, la mala planificación de estas fuentes de energía está provocando un desastre social, cultural y medioambiental amparado por las administraciones.

2024(e)ko azaroaren 17(a), igandea

DOKUMENTALA; Aintzinako baso garatuen itzulera


Estatu Batuetako Ingalaterra Berriko basogintzaz mintzo da dokumentala. Bertako baso zaharrek zer onura dakarkien eskualde osoari, gizakiari barne, noski: euri-maiztasunean, uholdeen ekiditean, biodibertsitatea handitzean eta klimaren erregulazioan.

Audioa: Ingelesez

Azpitituluak: espainieraz

Ondoren elkarrizketa izango da.

Iraupena: 50 minutu

Modelo Aretoan

Eguna: Azaroaren 28an

Ordua: 19:00 h

2024(e)ko otsailaren 15(a), osteguna

AINGIRAREN BIDAIA DOKUMENTALA

Kaixo.Otsailak 22, osteguna, 19;00tan, Zarauzko Modelo aretoan AINGIRAREN BIDAIA DOKUMENTALA izango da.

Gure erreketako aingirak Sargazoen itsasora joaten dira errutera, eta han jaiotako angulak etortzen dira gure erreketara, 4000 kilometro egin ondoren.

Errealizadoreak; Jose Luis Castro eta Patrick Luzenxen. Ondoren; Arkamurkako bazkideek dinamizatutako solasaldia eta elkarrizketa.

Animatu!!!!

Oharra; Dokumentala eta solasaldia euskeraz izango da.



 

2023(e)ko irailaren 22(a), ostirala

Datorren ostegunean (irailak 28) itsas hondakinen eta mikroplastikoen arazoaz hitz egingo da Modelo aretoan

Ikasturte hasierarekin batera dokumental zikloari emango zaio hasiera. Lehen emanaldia datorren ostegunean (irailaren 28an) izango da Zarauzko Modelo aretoan eta itsas hondakinen eta mikroplastikoen arazoaz hitz egingo da. Bertan bi hizlari izango dira:

Enrique Talledo dokumentalgile, itsaspeko kamerari eta argazkilariak “Un mar de plásticos” dokumentalaren trailerra eta solasaldia eskainiko du gazteleraz.

Ondoren Sara Lizarzaren txanda izango da, Itsas Zientzialaria eta Mater Ontzi Museo Ekoaktiboko Proiektuen Arduraduna. Sarak mikroplastikoen eta itsas hondakinen arazoaren egoeraren inguruko aurkezpena eta solasaldia eskainiko du euskaraz, eta udazkenean Zarauzko 700 ikasle eta herritarrek parte hartu zuten Herritarren Zientziako esperientzia izango du hizpide.

📽️ Itsas hondakinen eta mikropastikoen arazoa
📅 Irailak 28, osteguna
🕐 19:00
📌 Zarauzko Modelo Zinema aretoan
🗣️ “Un mar de plásticos” dokumentalaren trailerra + solasaldia (gazteleraz) Enrique Talledo
🗣️ “Herritarren Zientzia, Zarauzko esperientzia” aurkezpena eta solasaldia (euskaraz) Sara Lizarza

🎟️ Sarrera doan 



2022(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

"ITSASOIKO" itsasotik sasoikoa DOKUMENTAL AURKEZPENA ZARAUTZEN

- Nolakoa litzateke Euskal Herria, arrantzarik gabe? 

- Nolakoak lirateke gure arraindegiak, bertako arrainik gabe? 

- Guztion esku dago zein arrain erosten dugun, zein arrain kontsumitzen dugun, zein ondare babestu nahi dugun.


NON; MODELO zineman 

NOIZ;  AZAROAk 24, osteguna 

ORDUA; 19:00etan 

HIZKUNTZA:  EUSKARA, Subtítulos en Castellano 

SARRERA LIBREA

Euskal Herria Kantauri itsasoari eta arrantzari estuki lotutako herria da. Itsasoa gure historiaren, gure kulturaren eta gure nortasunaren parte izan da betidanik. Baina kostaldeko herrietan, garai zaharrak bizi izan dituztenek esaten dutenez, arrantza-portuen inguruan sortzen zen bizimodua oso bestelakoa zen lehen. Gaur egun, oraindik egunero itsasoratu eta arrainak banakabanaka eskuz ontziratzen aritzen diren arrantzontzi txiki batzuk badiren arren, teknologiaren garapenak eta arrainindustriaren ereduak bultzatuta, gure portuetako irudia oso bestelakoa da. Baina, itsasoak dituen baliabideak herritarrenak diren bezala, Eguneko Arrantza gure gizartearen zati baten bizimodua ere bada. Gure herriaren historiaren eta kulturaren zati bat. Ondarea. Nolakoa litzateke Euskal Herria, arrantzarik gabe? Nolakoak lirateke gure arraindegiak, bertako arrainik gabe? Guztion esku dago zein arrain erosten dugun, zein arrain kontsumitzen dugun, zein ondare babestu nahi dugun. Ezingo dugu globalizazioa geratu, baina, gure inguruan, gure esku dauden hainbat praktika abiatuz, keinu txikiekin gauza handiak lortu ditzakegu. Ildo honetan, elikadura burujabetzak gure herriaren aldeko jarrera bat erakusteaz gain, nortasunaren, lan eremuaren, ingurunearen eta jarduera jasangarrien aldeko apostua bermatzen du. Nolako erosketa egingo dugu hurrengoan arraindegian? Ekimenen bat bultzatzekotan, parte hartuko genuke? Nolako ekimena litzateke egokia gure herrian? Guztion esku dago, eta oraindik badaude honen alde egin ditzakegun gauza asko.

www.itsasoiko.eus

2021(e)ko azaroaren 23(a), asteartea

"GUADALQUIVIR" DOKUMENTAL SOLASALDIA BASA ANIMALIETAN ADITUA DEN IÑIGO ZUBEROGOITIA BIOLOGOAREKIN

Azaroak 30ean, asteartea-19;00etan, Zarauzko Modelo aretoan izango den Guadalquivir dokumental-solasaldian, gaur egun Euskal herrian basa animalietan adituenetakoa den Iñigo Zuberogoitia izango degu hizlari. Beraz, aukera paregabea izango du naturzale orok animali edo basabizitzari buruzko edozein duda dela ere, solasaldian parte hartu eta galderak egin ahal izateko.

Guadalquivir, ibaian behera. Ibai bat baino gehiago, Guadalquivir Espainiako hiru naturgune garrantzitsuenetakoak lotzen dituen ubidea da: Cazorla, Sierra Morena eta Doñana. Dokumental honek hiru espazio natural handi hauetako paisaiak erakutsiko dizkigu. Zeregin horretarako  protagonista azeri bat izango da. Animali hau egoera eta habitat ezberdinetara moldatzen jakin duen ugaztun bat da, taldean zein bakarrik bizi dena eta era berean haragijalea, begetarianoa edo harraparia dena. 

Guadalquivir dokumentalaren trailerra ikusgai duzue hemen.

Iñigo Zuberogoitia betidanik ekologian eta animali basatien jokaeran interez haundia izan duen ikerlari bat da. Eta dokumental honetako protagonista azeri bat dela jakinik, zein hobeagoa bera baino solasaldi honetara gonbidatzeko. Azken 25 bat urteotan hontzak eta harrapariak aztertzen aritu da Euskal Herri osoan, zeregin horretan Icarus eta Aranzadi zientzia elkartean jardun du. Penintsula iberiarreko haragijaleen jarraipen programak garatzen ere ibili da, besteak beste, bisoi europarra bezalako espezie iheskorrekin lan eginez. Zientoka artikulu zientifikotan hartu du parte eta liburu asko ere argitaratuak ditu, batzuk aipatzearren; Belatz haundiarenak, Bizkaiako animali haragijaleena edo Europako basa harraparien ekologia eta kontserbazioari buruzkoak, bainan  beti ere faunaren kontserbazioa ardatz dutenak. 

Iñigo Zuberogoitia, Sai Zuriak ikertzen.

Oharra; Dokumentala zein hizlaria erderaz jardungo dira, bainan euskeraz ere galderak egin ahal izango dira.

2019(e)ko abenduaren 14(a), larunbata

NATURA DOKUMENTALDIA ZARAUTZEN; APOLLO 11

Abenduak 17 - 20;00etan . Zarauzko Modelo aretoan, Apollo 11 dokumentalaren emanaldia izango da Arkamurkako astronomia taldearen eskutik. Emanaldia dohain izango da.

Apollo 11 1969KO UZTAILAREN 16AN AEBk espaziora bidali zuen misioa da. Ilargiaren azala ukitu zuen lehenengo hegaldi eskifatua izan zen.
Apollo 11 Floridako Cañaberako lurmuturreko NASAren Kennedy Espazio Gunetik (LC 39A plataforma) jaurti zen, Saturn V suziri baten bidez, goizeko 10:32etan. Misioa ofizialki AS-506 legez ezagutu zen.
Apollo 11 misioaren tripulazioa Neil Amstrong (38 urte), ilargiratze-moduluaren pilotu Edwin E Aldrin Jr, Buzz ezizenez ezaguna (39 urte) eta aginte-moduluaren pilotu Michaell Collingsek (39 urte) osatzen zuten. Ontzien izendapena komandantearen esku egon zen, Armstrongen esku alegia. Berak Eagle (arranoa) izendatu zuen ilargiratze-modulua eta Columbia deitu zion aginte-moduluari.
1969ko uztailaren 21ean 2:56ak zirela (nazioarteko orduan UTC), Mare tranquilitatisen hegoaldean Neil Armstrong komandantea gure satelitearen gainazala zapaltzen zuen lehenengo gizakia bilakatu zen. Ilargiratzetik sei ordu eta erdira gizakiak lehenengo urratsa eman zuen satelitean. Lorpen historiko honen irudiak planeta osora igorri ziren Parkes Behalekuko (Australia) instalazioetatik. Hasiera batean, Ilargian zeharko paseoa telebistaz emateko, Espazio sakoneko sarearen parte den Goldstongo jarraipen estaziora (Kalifornia, Estatu Batuak) iristen zen seinalea erabiltzea aurreikusirik zegoen. Baina, seinalearen harrera txarra zenez gero, Honeysuckle Creek estaziokoa (Canberratik hurbil, Australia) erabiltzea erabaki zen. Honek paseoaren lehenbiziko minutuak erretransmititu zituen, eta gainerakoa Parkes Behalekutik igorri zen.
Apollo programak 24.000 milioi dolarreko inbertsioa suposatu zuen. 400.000 langile baino gehiagok jardun zuten bere garapenean. Suziriak, ontziak eta ilargiratze-moduluak 5.600.000 atalez osaturik zeuden, eta denak %99,9ko eraginkortasunez funtzionatu izan balira ere, 5.600 matxura inguru sor zatekeen. Gaur egungo edozein sakelekoak Armstrong, Aldrin eta Collinsen ontzi barnean zeramaten ordenagailuak baino memoria gehiago dauka. Wilkipedia

2019(e)ko otsailaren 22(a), ostirala

ARALAR, mundua leku den lurra NATUR DOKUMENTALDIA. Zarautzen (Ondoren forum-saioa izango da) Arkamurkak 50 urte


Arkamurka natura-elkarteak 50 urte betetzen ditu aurten. Urteurren seinalatua da, zenbaki borobila. Naturaren ezagutza eta natur kontserbazioa helburu dituen taldea izanik, hainbeste urtetan irautea eta oraindik elkarrekin gure zereginean jarraitzeko gogoa izatea ospatzekoa da. Horixe dugu helburu, eta horretarako egitarau berezia prestatu dugu aurten.
Lehen aldiz hainbeste urtetan, natur balioak eta gure ingurune naturala ezagutarazteko naturari buruzko dokumental sorta eskainiko dugu otsailetik iraila bitartean (udako hilabeteak salbu). Hilaren azken asteartean eskainiko dira, 20:00eta eta ireki berria den Modelo aretoan.
Natur dokumental hauek ostean FORUMA izango dugu. Dokumentalen egileak, edota dokumentalak lantzen duen gaiaren inguruko adituak gonbidatuko ditugu natur kontserbazioaren inguruko eztabaidak sustatzeko entzuleen artean. Naturaz gozatu eta egun natur kontserbazioak dituen erronkez aritu nahi dugu, plaza zabalean, adituen eta herritarren arteko parte-hartzearekin. Datozen egunetan emango ditugu ziklo osoaren argibideak.
Lehen dokumentala datorren asteartean eskainiko dugu. ARALAR, Mundua leku den lurra eskainiko dugu. Dokumentalaren zuzendariak eta Landarlan ingurumen taldeko kideak gonbidatu ditugu eta haiekin mantenduko dugu ondoren solasaldia. Gaur Aralarko parke naturalean artzantza/abeltzantzaren eta natur kontserbazioaren artean dagoen gatazka plazaratu eta horri buruz dauden iritzi ezberdinak partekatu nahi ditugu. Gonbidatuta zaudete guztiok dokumental-forum honetan parte hartzera. Datorren asteartean, Otsailaren 26an, izango da Modelo Zineman arratsaldeko 20:00etan   
Orain arte Enirio-Aralar parke naturalari buruz egin den “lanik ikusgarri eta osoena” da eta “Aralar mendia gizartera gerturatzeko leiho bat” da. Bertaratzen diren ikusleak bertako haran, baso, gaindegi, larre, barrunbe, osin eta haitzarteetan ezkutaturiko altxorrak ezagutzeko aukera bikaina izango dute.
Aralarko irudi ikusgarriak jaso dituzte ikus-entzunezkoan, baina baita hainbat adituren azalpen teknikoak ere. Hala, Aralarren geologia eta ura, fauna eta flora, historiaurrea eta historia hurbila izango dituzte hizpide. Pello Ramirez musikari ordiziarrak egin du soinu banda. Zuzendari taldea berriz, Iban Toledo, Garazi Auzmendi, Ion Fontenla eta Aloña Jauregi goierritarrek osatu dute.
Hemen klikatuta duzue dokumentaldiaren TRAILERRA