2020(e)ko abuztuaren 2(a), igandea

PIRINIOTARA ARKAMURKAREKIN; VIRGEN DE PEÑA(1291M) ARGARAIETA (1264M) KUKULA(1204) NAFARROA-ARAGOI (2020-uztailak)


Arkamurkako taldekide batzuk Belagoa aldera egin genuen irteera baten berri duzue ondoren.Oraingo honetan Nafarroa ekialdean eta  Aragoi  arteko muga jarraituz, mendian galduaz naturaz gozatzera joan ginen. Lehendabiziko eguna Virgen de la Peñaren eta bere iparraldean dagoen sasiko lautada artean igaro genuen. Sasiko lautada, gizarte honetan geroz eta gutxiago geratzen diren biodibertsitate haundiko ingurune galdu horietako bat da. Bertan tximeleta, landare, ugaztun edo hegazti ugariz gozatzeko aukera paregabea izan genuen. Pinu gorriz eta ezpelez osatutako baso bukaezin batzuen erdian kokatzen da Sasiko lautada. Ganadu gutxi dago bertan eta horrek larre eta basoaren arteko oreka hobeto zaintzen laguntzen du.

Eguna, inguru eder honetan igaro ondoren, egunari bukaera emateko Virgen de Peña gailurrera oinez igo genuen. Gailurretik ekialdera begiratuz Aragoi aldeko lautadak ederki ikusten dira, hegoaldera begiratuz gero Yesako urtegiaren atzekaldea dago, urtegi hau haunditzeko lanetan dabiltza, eta tamalez txikizio haundiak egiten ari dira bertan. Ilunabarrean berriz, egunari bukaera paregabea emateko, mendebaldera begiratuz, mendi gailurretan barrena eguzkia nola sartzen zen ikusteak gozatu ederra eman zigun.

Virgen de Peña gailurretik grabatutako irudiak

Virgen de Peñatik Aragoi aldeko pirineoak zoragarri ikusten dira.

Sasiko lautadan gaua pasa ondoren, urrengo egunean Argaraieta gailurra egitera abiatu ginen, Mendi basati hau Aragoi eta Nafarroaren arteko mugan aurkitzen da, Aragoiko Fago eta Nafarroako Burgi herrixken artean konkretuki. Bertara iristeko lehenbizi Arrox eta Kukula mendi gailurrak kateatu genituen. Ibilbide guztia pinu gorri, ezpel eta lar artean egiten da. Ingurune basati honetan inor gutxirekin egin genuen topo, bi egunetan ganadu zale bat bakarrik ikusi genuen.  Argaraieta gailurra egin ondoren, metro batzuk aurrera egin genuen Zaragoza, Huesca eta Nafarroako mugak elkartzen diren guneraino. Behin puntu honetara iristean buelta hartu genuen eta Pintano arroilera jeitxi ginen, bertatik errekaxto bat jarraituz Erronkariko Ezka ibaira iritxi eta txangoari bukaera emateko. Behekaldean dituzue ibilbide guztian ikusitako bitxikeri gehiago.
Argaraieta gailurretik grabatutako irudiak

Virgen de Peña gailurretik eguzkia nola ezkutatzen zen ikusteko parada izan genuen

Virgen de Peña mendiko Ibilbidearen plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen 

Kukula gailurrean 

Argaraieta mendiko Ibilbidea sasiko lautadatik egindako ibilbidearen plano, mapa, detaile edo zehaztasun gehio hemen

Kukula gailurretik ateratako irudiak

Kukula gailurrera iristeko sokaz lagundutako paso bat igaro behar da.

Kukula gailurretik behera sokaz lagunduta jeitxi behar da

Eneko basurdeak ehizatzeko postu batera igotzen 
 
UGAZTUNAK

Orein arrunta (Cervus elaphus)

Orein arrunta (Cervus elaphus)

Orein arrunta (Cervus elaphus)

Orein arrunta (Cervus elaphus)

Mugaz muga txangoan aurrera eginez

Basurdea (Sus scrofa)

Basurdea (Sus scrofa)

Basurdearen hanka-arrastoa

Kukula gailurretik behera

Castillo de Acher ere zoragarri ikusten zen Virgen de Peñatik

Azeri arrunta (Vulpes vulpes)

Azeri arrunta (Vulpes vulpes)

Azeriaren hankamarkak

Virgen de Peña gailurrean

Orkatza (Capreolus capreolus)

Ekialdera begiratuta Aragoi aldeko lautadak ikusten dira.

Hegaztiak

Pinu kaskabeltza (Periparus ater)

Emilio teleskopiotik begiratzen

Eskinosoa (Garrulus glandarius)
Sai zuria (Neophron percnopterus)




Mokokerra (Loxia curvirostra) emea

Mokokerra (Loxia curvirostra) arra

Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax)

Maider eta Eneko txangoaren zati batean

Argioilarra (Upupa epops)

Antzandobi arrunta (Lanius collurio)

Sai arrea (Gyps fulvus)

Argaraieta bidean

Mendi txirta (Anthus spinoletta)

Pagausoa (Columba palumbus)

Hesi berdantza (Emberiza cirlus)

Cuculus canorus (Cuculus canorus)

Gari berdantza (Miliaria calandra)

Sorbeltza (Apus apus)

Hiru errege mahaia eta Petretxema ere zoragarri ikusten ziren Virgen de Peñatik

Pitxartxar burubeltza (Saxicola rubicola)

Kutturrillo arrunta (Galeria cristata)

Sai arreak gaua iristean harroil artera sartzen dira lotara

Tximeletak

Eneko Melanargia galathea tximeleta bat sudurrean duelarik

Plebejus sp

Eneko tximeletei argazkiak ateratzen

Brintesia circe

Melanargia galathea

Melanargia galathea forma (leucomelas)

Tximeleten atzetik sasiko larreetan

Melanargia galathea  lotegi bat

Beste Melanargia galathea 

Satyrus actaea

Satyrus actaea hegoak itxita

Satyrus actaea copula

Marroia Polyomatus riparti eta urdina polyomatus sp

Dan tximeleten atzetik

Maniola jurtina kopula bat 

Maniola jurtina

Cyaniris semiargus? polyammatus semiargus ? 

Polyommatus escheri edo icarus

Zygaena occtanica

Dan eta Maider inguruneaz gozatzen

Argynnis aglaja

Agrotis sp

Argynnis paphia

Eneko tximeletekin jostatzen

Stauropus fagi

Jordanita sp

Tximeletak non nahi zeuden inguru honetan

Macroglossum stellatarnus

Hipparchia semele

Sasiko lautada 1000 m inguruko altueran aurkitzen da

Melitaea didyma

Melitaea didyma hegoak zabalik

Melitaea parthenoides / celadussa ?

Idaea ochrata

Kukula tontorrera igotzen

Marrazuri arrea (Polyommatus (Agradiaetus) riparti) hegoak zabalduta

Marrazuri arrea (Polyommatus (Agradiaetus) riparti) hegoak zabalduta

Marrazuri arrea (Polyommatus (Agradiaetus) riparti)

Kukula mendiaren gailurrean

Marrazuri arrea (Polyommatus (Agradiaetus) riparti) bikote bat

Marrazuri arrea (Polyommatus (Agradiaetus) riparti) 

Lycaenidae familiako tximeletak lokatzetan elkarturik

Ingurune guztia oso basatia da

Polyommatus amandus

Polyommatus amandus

Polyommatus amandus

Pintano arroilan aurrera

Zygaena fausta

Zygaena sp

Zygaena sp

Zygaena gehio

Txangoaren bukaeran Ezka ibaiaren gainetik doan egurrezko zubixka honetatik igarotzen zera


Apatura iris

Gonepteryx rhammi

Maniola jurtina

Landareak

Belagoako irteeraren bigarren egunean Aitor Leiza eta Juantxo Unzueta taldekideen bixita ere izan genuen. Berauek Ander Txokarro botaniko Nafar batek Belagoako pagadi batean kontrolatua zuen orkidea berezi bat ikustera etorri ziren.

Dan Lertxundik lortu zuen bilatzea orkidea galdu hori.

fantasma orkidea

Belagoako Pagadi batean aurkitzen zen Fantasma orkidea hori

Campanula sp

Centaurium sp

Sasiko lautada lorez betea aurkitu genuen

Catananche coreuela



Lathyrus latifolius

Lathyrys sp

Virgen de Peñan gora

Cichorium intybus

Sedum s.p

Sasiko lautadan, atzekaldean pirineoak ikusten direlarik

Prunella sp

Cuscuta sp

Eguzki lorea

Emilio Salvatierra landare artean galdurik


Ezka ibaian bañu bat hartu genuen txangoa bukatzean
Allium sphaerocephalon

Stachis officinalis

Amapolak

Galium verum

Kukula mendi gailurra, Virgen de Peña eta Argaraieta mendien artean aurkitzen da.

Astigarra (Acer opalus)

Astigar (Acer monspesulanum) hosto txikiagokoa

Lonicera xylosteum
Viburnum lantana

Sasiko lautadako beste irudi bat

Fosilak

Itsasoko izar baten fosila 


Sorginorratzak




Cicadidae ak




Trichode ak

Trichodes octopunctatus





Caelifera k




Phasmatodea ak



Kukula gailurra

Isats ikaragarria duen intsektu bat

Liken ugariko guneak ere igaro genituzten

Virgen de Peña gailurra

Onddoak




Virgen de peña gailurrean