2014(e)ko urtarrilaren 27(a), astelehena

Aliota haundia Getarian

Gaur Getariako kaian Koldo Lizundiak Aliota haundi (Gavia immer) honi argazki eder hauek atera dizkio. Koldo berak orain dela pare bat hilabete beste Aliota artiko (Gavia artica) bat ere ikusteko parada izan zuen bainan hark ipurtalde ondoan mantxa zuri nabarmen bat zuen bitartean honek ez du eta bi espezie hauen arteko bereizketa, beste gauza askoren artean zuritazun horren goraberei jarraituz egiten da.
 Koldo Lizundiaren argazkia

                                                        Koldo Lizundiak ateratako beste argazki bat

2014(e)ko urtarrilaren 19(a), igandea

Marsopa Getarian

Urtarrilak 10 ean, hileroko RAMa egiten ari zirela, Juantxo Unzueta, Julia Borrego eta Joseba Malcisidor ek marzopa (Phocoena phocoena)
bat behatzen egon ziren pare bat ordu jarraian Getariako kaia aurrean. Zetazeo mota hau oso zaila da ikustea eta zer esanik ez argazkia ateratzea, hori dela eta argazkiak ez dira Getarian ateratakoak baizik eta beste leku batzuetatik lortutakoak.



Bere aleta motzak eta bizkar txikiak salatu zuela dio Juantxo Unzuetak. Inguruan jaten ibili omen zen, bere aletak hiru aldiz jarraian ikusi ondoren itsaso barrenera inmersioa egiten omen zuen, denbora batera berriro itsaso azalean agertzeko.



Marsopak ondorengo itsasoetan dute beraien bizi lekua, mapan ikusiko dezuten bezala beti ere kosta edo estuarioetatik nahikoa gertu.

Munduan dagoen zetazeo txikiena da eta 1,4m eta 1,9m artean neurtzen du. Emeak haundiago dira arrak baino eta emeak 75Kg inguru pixatzen duen bitartean arrak 60Kgr inguru pixatzen ditu.



Nola izurdeetaz bereiztu
Lehen aipatu bezala izurdeak baino txikiago dira marsopak, nahiz eta itxuraz gizenago ematen duten
Izurdeak baino kume gehiago ekartzen dituzte eta ez dituzte izurdeak haina zaintzen beraien kumeak. Marsopek ugaritasunari ematen diote garrantzi gehiago ez izurdeak bezala kalidadeari.
Hortzak berriz txikiago edo zapalago ditu izurdeak baino, azken hauek forma konikoagoan dituzte.
Aletari dagokionez txikia eta triangula itxurakoa dute marsopek eta izurdeek borobil forma haundiagoarekin
Mutur aldea ere marsopek txatoagoa duten bitartean izurdeek luzeagoa dute.



2014(e)ko urtarrilaren 2(a), osteguna

Uretako eta itsasoko negutar hegaztien errolda.

Urtarrilak 19, igandean goizeko 8 retan Iñurritzako biotopo sarreran (surtidore parean) geratuko gera  Zarautz inguruko uretako eta itsasoko negutar hegaztien errolda egiteko. Beraz Arkamurkako kideekin batera errolda hontan parte hartu nahi duen edonork bertan aurkituko gaitu. Gutxigorabehera pare bat orduko iraupena izaten du erroldak eta bukatzean hegaztiak ikusten jarraitzeko aukera izango da.



Erroldari buruzko informazio zeatzagoa ondorengo lerrotan



Uretako eta itsasoko negutar hegaztien errolda hau hegaztien jarraipena egiteko sistema bat da; kontinental irismena du eta ondorengo erakunde honek regulatzen http://www.wetlands.org/ du. Urtero antolatzen da aldi berean eta sistema berdinarekin; era honetan, jasotako datuak hegaztien joera eta ugaritasuna modu fidagarrian isladatzen du. Honela informazio baliotsua lortzen da ur eta itsasoko hegaztien kontserbazio eta kudeaketarako. Honetaz gain, hegaztien garrantzia, hezeguneen (balio ekologiko handia duten ingurune naturalak) balorazioa egiteko http://www.ramsar.org/cda/es/ramsar-home/main/ramsar/1_4000_2__eta bere kontserbazioa sustatzeko irizpide garrantzitsua da.


Euskal Herriko Autonomi Erkidegoan, 1992 geroztik Foru Aldundiek eta Arkamurka bezalako Ornitologi Elkarteek errolda programa hau bultzatu eta mantendu dute.