Lekua; Zarauzko surtidorearen aurreko biotopo sarreran.
Eguna; Otsailak 8, larunbata
Ordua; Goizeko 9;00tan
Ekarri beharrekoak; Eskularruak eta katiuskak (Zaborra biltzen ibili behar dutenak behintzat)
Etorri nahi duen guztientzat han izango gara goizetik, Zain izango gaituzue.
Otsailean
nazioarteko hezegune-astea ospatzen denez, Zarauzko Arkamurka Natura-Elkarteak
Iñurritza biotopoko hezegunearen garrantzia aldarrikatu nahi du. Gure elkartearen ideia eta ilusioa urtero
ospatuko den dinamika bat sortzea litzateke, hezegune-eguna deiturikoa, hezeguneen alde egin den eta
berauek babesteko egun bizirik darraien ahalegina azpimarratzeko.
Hezeguneak dira
munduan gehien hondatu eta galdu diren ekosistemak, nekazaritzarako eta hirigintzarako
bete edo lehortu egin direlarik. Garai batetan, ezertarako balio ez duten
lokazti horiek estaltzea zela onena iritzi zuen jendeak, baita ordeka egokiak
direla beraien ibai ondoko kokalekuagatik.
Gerora joan gara
konturatzen lokazti horiek duten garrantziaz. Alde batetik, itsasertzeko eta lehorguneetako ur-sistema
erregulatzen duelako eta, bestetik, gune horietan dagoen fauna eta flora oso
aberatsa delako. Ez da ahaztu behar munduko ekosistemarik emankorrenak direla,
bertan pilatzen baita ibaietatik datorren materia organikoa. Jakina da hezegune
eta paduretan ehunka itsaski (txirla, almeja, lohi har-zizareak , …) biltzen
direla eta migrazioan dauden hainbat hegazti bertan elikatzen dira.
Zarautzek badu
altxor handi bat, zaindu eta babestu behar den Iñurritzako hezegunea. Espero eta
eskatzen dugu, Iñurritzakoaz gainera, Irita eta Asti aldekoak ere naturalizatu
eta zabalduko direla luzarora gabe, denak biotopo bakarrean batuz.
Arkamurkak,
otsailaren 8an ospatu nahi du aurten hezegune-eguna. Hiru ekintza burutu nahiko
lituzke aurten Arkamurkak: bata, Iñurritzako alde bietan dauden zaborrak bildu,
plastikoz beteta baitago. Bestea, jende interesatua etorriko balitz, biotopoan
bisita gidatua egitea. Ekintza bakarrerako jendea bilduz gero, zaborra
biltzearen ekintza bakarrik egingo litzateke. Azkenik, erakutsi nahiko luke
zein landare inbaditzaile ugaltzen ari diren biotopoan, eta bakarren batzuk
moztu ere egingo dira. Katuez ere hitz egingo da.