2023(e)ko abenduaren 12(a), asteartea
Arkamurka eta Pagoeta Mendizale Elkarteak elkarrekin Lizarragako mendatean barrena egindako irteeraren irudiak
2023(e)ko azaroaren 23(a), osteguna
Hitzaldia bideoz ikusteko aukera; Pautas a seguir en el asesoramiento en las intoxicaciones por setas. Casos experienciales
Perretxikoen toxikotasunari buruz hitz egin zigun Pedrok, eta aholkuak eman zituen intoxikazio-kasuetan nola jokatu behar den jakiteko. Prebentzioan arreta jarriz, besteak beste mikologoen eta osakidetzako larrialdi-zerbitzuen arteko elkarlanaren garrantzia azaldu zigun Pello Arrillagak.
2023(e)ko azaroaren 19(a), igandea
Azaroaren 26a: Arkamurkak pagoeta mendizale elkartearekin batera antolatutako 2023ko irteera
Iaz bezala aurten ere, Arkamurka Natura Elkarteak eta Pagoeta Mendizale Elkarteak elkarrekin egingo dute urteko azken irteera.
2023(e)ko azaroaren 8(a), asteazkena
Iñurritzan kainabera espezie inbaditzaileak jasotzeko auzolanean parte hartzeko deialdia
Landare espezie inbaditzaileak espazio zabalak betetzen dituzte bertako espezieak desagertaraziz, eta biodibertsitatean kalte handiak eraginez.
Kanabera inbaditzaileak ateratzea
Azaroak 11, larunbata
9:00
Zarauzko Iñurritza biotopo sarrerako kaskatxuri aurrean
Eskularruak eta katiuskak ekartzea gomendatzen da.
Natura zaintzeko beharrezkoa da ekosistema bakoitzean garatu behar duten espezie desberdinak babestea. Inbaditzaileek, berriz, kainabera kasu, espazio osoa betetzeko gaitasuna dute eta bertako espezieekin lehiatzeaz gain, hauek desagertarazteraino iritxi daitezke. Naturan inportantea da espezie ezberdinak elkar nahasian egotea, era horretan biodibertsitatea kontserbatzeko beharrezkoak diren baldintzak sortzen direlako. Beraz, kainaberak biotopotikan auzolanean kenduaz lortu dezagun oreka ekologiko hori ahal den egokien mantentzen.