2017(e)ko martxoaren 16(a), osteguna

ZARAUZKO XIX ASTRONOMIA ASTEA 2017. urtea

Bagatoz beste behin burua altxa eta zeruari erreparatu asmoz. Eta ez zeruari bakarrik, unibertsoari eman nahi diogu begirada, ohiko moduan. Horretarako zientziaz baliatuko gara noski, baina baita irudi, musika eta emozioaz. Horietaz baliatuko dira aurtengo hizlari eta lankideak zuen interesak piztu eta asetzeko. Bazatozte?
Apirilak 4, asteartea.
Hitzaldia: Unibertsoa etxeko saloian: astronomia margolaritzan, musikan eta zineman.
Iñigo Elorza,
Arkamurka Natur Elkarteko kidea.
Artearen bitartez unibertsoari egindako begirada batzuk ekarriko ditugu, gure zentzumenen goxagarri. Etorri eta gurekin batera bidaiatu zuen eserlekutik mugitu gabe.

Apirilak 5, asteazkena.
Hitzaldia: Grabitazio-uhinak, dantza espaziala.
Jesús Arregi Bengoa,
Unibertsitateko Irakasle Titularra (UPV/EHU)
Einsteinen Erlatibitate Orokorraren Teoriaren azken aurresana esperimentalki baieztatu zen duela urtebete, teoria bera sortu eta ia ehun urtera. Horrek Unibertsoa aztertzeko beste bide bat irekitzen du.
Laburpena: Newtonen grabitatearen teoria zehaztasun handikoa eta oso arrakastatsua izan bazen ere, baziren fenomeno batzuk teoria horren baitan azal ezin zitezkeenak, Merkurioren perihelioaren aldaketak kasu. A. Einsteinek, arazoa beste ikuspegi erabat ezberdin batetik aztertuz, Newtonen teoriak azal ezin zituen fenomeno horiek argitzeaz gain fenomeno berriak aurresan zituen (eta ikerketa eremu berriak ireki), hala nola, argi-izpien ibilbidearen okertzea masa baten ingurutik pasatzean eta grabitazio-uhinen existentzia. Azken fenomeno hori ez da esperimentalki neurtu duela urte bat arte; horren kariaz, fenomenoaren nondik norakoak ulertzen ahaleginduko gara, izan ere, grabitazio-uhinak Unibertsoa aztertzeko beste tresna bat direlako.


Jueves 6 de abril.
Título: "Bajo las nubes de Júpiter: La misión Juno"
Ricardo Hueso Alonso,
profesor titular en la escuela de ingeniería de la UPV/EHU.
La misión espacial Juno revolucionará nuestro conocimiento del planeta Júpiter. Paisajes polares e interior planetario se entremezclan con la importante aportación de astrónomos aficionados. Resumen: El 4 de julio del 2016 la misión espacial Juno de la agencia espacial NASA llegó a la órbita de Júpiter, el mayor de los planetas del sistema solar. Su objetivo: Desvelar la estructura profunda del interior del planeta explorando su gravedad en sucesivos acercamientos al planeta. Esa estructura interna contiene pistas esenciales sobre cómo se formó un planeta que es más de 300 veces más masivo que la Tierra y cuya formación dominó la estructura completa del sistema solar. En nuestro viaje a lomos de Juno podremos contemplar hermosos y únicos paisajes polares formados en las nubes de un gigante gaseoso absolutamente espectacular. Revelaremos algunos de los datos del interior planetario y veremos el papel fundamental que juegan astrónomos aficionados de todo el mundo en la planificación y análisis de las observaciones del planeta.

Apirilak 8, larunbata.
Eguzki behaketa
12:00tatik 14:00tara Munoan izango gara teleskopio bereziekin eguzkia behatu eta haren inguruko azalpenak emateko.
Gau behaketa
21:00tan Bistalegre parkeko Torreoira hurbilduko gara gaueko zerua aztertu asmoz.
Bi behaketak Ilatargi Astronomia Taldea eta Arkamurka Natur Elkartearen partaidetzarekin egingo dira.
Astronomia astean zehar ateratako irudi batzuk dituzue behekaldean