Uztailak 24an Laurgaingo parke naturalean, Jose Luis “Golindo”ri eta Ane Mireni egin genion omenaldi unkigarrian, Begoñi Arriarcek hartu zituen irudi batzuk dituzue ondoren;
Omenaldian, Golindo eta bere emaztea Ane Miren gogoratu genituen eta Arkamurka elkartekoez gain besteak beste familiartekoak, lagunak, Arantzadi zientzia elkartekoak zein Pagoeta mendizale elkartekoak izan ziren bertan.Txistulariak lagun genituela denon artean Imanol Larzabalen "mendian gora haritza" abestu genion. Eta Golindoren biloba batek agurra dantzatu zion, bere omenez Laurgainen landatu genuen gorostia zein bertan itsatsita geratu den eserleku eder eta oroigarri plaka baten aurrean. Bukatzeko, lagunartean mokadu bat jateko aukera ere izan genuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.