2020(e)ko azaroaren 14(a), larunbata

EZ ESKERRIK ASKO!!!! GLADYSEN LEHIOA DOKUMENTALA

Azaroko azken asteartean, 24an, iluntzeko 7retatik aurrera Gladys del Estali buruzko dokumentaldia izango da modelo aretoan. 80. hamarkadako mugimendu antinuklearraren kronika egiten da. Hemen informazio pixka bat:

80ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurka protestatzeko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran. Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen. Film honek, Gladysen gertakariaren harira, garaiko gizartearen onespena lortu zuen mugimendu sozialaren erretratu bat egin nahi du.

Dokumentaldiaren ondoren, garai haietan Urola kostan mugimendu antinuklearrean murgilduta ibili ziren kide batzuk ere hartuko dute hitza. 

Dokumentalaren trailerra;

https://www.youtube.com/watch?v=5EMiICCPA4g


2020(e)ko azaroaren 9(a), astelehena

Zarauzko ibaiak ardatz hartuaz ,Uraren azalean ekimena Ainhoa Goenagaren eskutik

Zarauzko herria berezko uren arteko topagune naturala da hondartza, errekak, iparreko euri ugariak eta lurrazpiko akuiferoa direla eta. Hondartza herriko ondarerik bereizgarri eta preziatuena den bitartean, herrian barna erreka xume bat igarotzen da, eskuarki “Rio Peste” bezala ezagutzen dena. Aurreikuspen guztien kontra, ur zidor hau bizitzaz beterik dago, gizadiaren gutxiespenaren, kutsaduraren eta gehiegizko eraikuntzaren oztopoei aurre eginez. Gure gertuko naturagune hauei ikusgarritasuna eman eta bertako narriadura eta oparotasuna azaleratzeko xedearekin “uraren azalean” proiektua sortzen da, zeinean uraren ibilgua eta bertako bizitza omendu eta aldarrikatzeko asmoz ingurumen-kontzientzia, sorkuntza artistikoa eta bizikidetza uztartzen diren. 


 URAREN IBILBIDEA

Iñurritzako bokaletik Igerain errekak herriarekin topo egiten duen guneraino doan ibilbidea, anbulategitik haratago. Itsas ertzetik hasi eta barrualderantz edo alderantziz egin daiteke bidea.


Markatutako puntuetan informazio-panel bat dago erreka eta hezeguneen egoeraren inguruko azalpenekin.

IÑURRITZA BIOTOPOA

Denbora luzez Iñurritza zabortegi gisa erabilia izan da; Zubiondoko Zakarreta. Eremu honen babesa bermatzeko 1997an biotopo aitortu zen. 2007an Kontserbaziorako Eremu Berezia (KEB) izendatu eta 2009an naturalizatzeko lanak egin ziren. KEB sortu zenetik biotopoan ia 200 hegazti-espezie behatu dira, dela bertan habiak eginez, dela migrazioan.



IRITA HEZEGUNEA

Hezeguneak dira munduan gehien hondatu eta galdu diren ekosistemak, nekazaritzarako eta hirigintzarako okupatu edo lehortu egin direlako. Gerora joan gara konturatzen lokazti hauek duten garrantziaz. Alde batetik, ur-sistema erregulatzen dutelako eta, bestetik, gune horietan dagoen fauna eta flora oso aberatsa delako. Planetako ekosistemarik emankorrenak dira, bertan pilatzen baita erreka eta ibaietatik datorren materia organiko guztia. Zarautz inguruko mendietatik errekatxo ugari datoz maldan behera. Itsasora gerturatzean lautadarekin topo egiten dute, ingurune honetan sortzen da hezegunea. Ur-korronte geldoak erreka-ohean sedimentu finak, lohi eta buztinak, pilatzea eta erreka zabaltzea eragiten du, inguruko lur-eremu laua heze mantenduz eta aldizka urez estaliz. Erregularki urez estaltzean, lurzorua saturatu eta oxigenorik gabe geratzen da, hori dela eta ekosistema hibrido bat sortzen da, uretako eta lehorreko bizitza uztartzen duena.



IGERAIN ERREKA “RIO PESTE"



BERTAKO FAUNA 

Kanalean uroilo familiak topatzen ditugu joanetorrian, alboko sastraketan euren habiak baitituzte. Uretan korrokoiak ere ikusten dira. Marea jaistean korrontearen kontra aho zabalik egoten dira urak dakarrena jateko. Eta iluntzean saguzarrak irteten dira ubideko intsektuak ehizatzera. Industrialdeko teilatuak urmaelak edo “balsak” bezala direnez, ahateak teilatuetatik handik hona ere ibiltzen dira. Noizbehinka ubarroiak ere ikusten dira teilatuetan beren hegalak irekita lehortzeko zain. Beraz aurreikuspen guztien kontra, ur zidor hau bizitzaz beterik dago, gizadiaren gutxiespenari, kutsadurari eta gehiegizko eraikuntzari aurre eginez.

Gaur egun, oso zaila da egoera naturalean kontserbatu diren errekak aurkitzea. Ubideak nekazaritzarekin hasi ziren, ureztapenerako, errekaren hazkundeak kontrolatzeko eta lur-sailak banatzeko. Aurrerago industrializazio eta eraikuntzaren hazkundearekin erreken ibilguak baldintzatzen eta suntsitzen joan gara. Berreskuratu eta zaindu ditzagun gure errekak, gure herri barnean integratzea posible da eta, kanalizatu, lurperatu eta desagertarazi gabe. 

SALBERDINGO ERREKA KANALA

Erreka kanalizatu zenetik landaredia bere bizitokia berreskuratzen joan da. Aldaketa nabarmena dago obra egin zeneko horma bizigabeen eta oraingo horma bizidunen artean, landarez josiak. Mareekin ur gazia honaino iristen denez, ur gazi-gezetako lezkak eta ur gezetako zuhaitzak aurki ditzakegu; zumarrak, lizarrak, pikondoak etab. Salberdingo urbanizazio berriarekin 6m-ko zabalera utziko zaio errekari. Hori errekako bizitzarentzat eta herritarrontzat hobekuntza bat izango da, baino oso espazio murriztua da. Zergatik ez aprobetxatu erreka ingurua benetan berdegune bat izateko, errekaren ibilgua eta bizitza errespetatuz eta gure bizilekua ere aberastuz?



SALBIDEKO LURPEKO HODIA

Duela ez asko errekak hemen bere ibilgu naturala jarraitzen zuen, zubia eta latsarria (labaderoa) ere bazeuden. Salbideko etxebizitzak egitean, ordea, erreka lurpeko hodi batetik igarotzea erabaki zen. Beheko irudian ikusten da nola erreka parkearekin uztartuz modu duinean bideratuta egon zitekeen, pertsonok bertako bizitzaz gozatzeko, erreka zerbait bizigabea izango balitz bezala lurperatu beharrean. Errekaren gertutasunaz gozatzea hondartzaz gozatzea bezain ederra da, azken finean.


ERAZTUN BERDE-URDINA

 Anbulategi atzetik jarraituz Meaga aldera herria inguratzen duen eraztun berde-urdinean barneratzen gara. Bertan erreka bazterretako ohiko landaredia aurki dezakegu: haltzak, zumarrak, lizarrak, sahatsak, urkiak etab. Haltza uretara gehien gerturatzen den zuhaitza da. 

Normalean zuhaitzen sustraiak ur azpian ito egiten dira, baina bereak ez. Horregatik ibai eta erreken ertzetan edota oso heze diren lurzoruetan aurki dezakegu. Erreka inguruetan hazten diren zuhaitz hauen itzalak erreka ixten duten landareak hazten lagundu eta erreken gehiegizko beroketa eragozten du, horri esker erreketako izakien bizi-baldintzak asko hobetzen dira.




ERREKAREN DESBIDERATZE ETA DESAGERTZEA

Igerain erreka herriarekin topo egitean “desagertu” egiten da. Erreka Santa Barbara azpiko lurpeko tunel batetik desbiratu eta Getariako bidean itsasoratzen da. Uholdeak ekiditeko aitzakiarekin, duela 20 bat urte Meagatik zetorren gehiegizko ur emaria desbideratzea erabaki zen. Baina horren ordez, ur guztia lurpetik itsasoratzeko moduko obra egin zen. Hori dela eta, herrian barna ikusten dugun erreka ur zidor bat besterik ez da. Zarautz zeharkatzen duen erreka euri ura eta mareen goraldietako ura da, bere ur emari naturala desbideratua izan delako. Errekari bere ur emaria utzi beharko litzaioke eta benetan desbideraketa uholdetarako bakarrik erabili. Ez da beranduegi Igerain lur azpitik atera eta errekari bere lekua emateko. Zarauzko herria berezko uren arteko topagunea da. Itsasoaz gain gure zaintza eta estimua merezi duten hainbat erreka daude. Eta ez hori bakarrik, herri azpian 400.000m3ko akuiferoa dago. Hauek dira herrira iristen diren errekak: 

• Asti 

• Igerain, Meagatik datorrena 

• Abendaño 

• Olaga, Pagoetan hasi eta Abendañora iristen dena 

• Iturrilun edo Erreka Iluna, Urtetako zabortegian behera Abendañora doana






2020(e)ko urriaren 8(a), osteguna

Mutrikuko Alkolea ingurura egindako marearteko irteera 2020-09-20

Oraingoan Alkoleako marearteko gunea bisitatzera eta bertoko bizidunak ezagutzera joan ginen. Alkolea Mutrikun dago, Debako aldean. Bertara Zumaiar, Zestoar, Zarauztar eta bi katalan hurbildu gara.

Ikusten den moduan Covid-19 dela eta maskarekin ibili ginen. Egoera honek aurpegiak ezkutatzea ekartzen du. Hasieran azalpen batzuk eman ondoren animalitxoak aurkitzera joan ginen.

1-Harriak haltza eta gero, zeuden moduan utzi behar da. Bestela argia behar duten algak eta bestelako animaliak hiltzen direlako, baita itzala behar dutenak ere.

2-Animali sendoak ahulekin ez nahastu bestela beraien arteak borrokatu egingo dira. Hau ez gerta dadin balde asko ekarri ditugu.

3-. Nudibrankioak, platelmintoak eta antzekoak gordetzeko, hau da, bereziki ahulak direnak, histen diren ontziak ere baditugu.

4-Itsatsita dauden bizidunak arriskuan jarri behar baditugu, ezin dira hartu.

5-Bizidun bakoitzetik ale oso gutxi hartu behar dira (2 edo 3 nahiko) azalpenak emateko behar direnak, beste guztiak aurkitutako lekuan utzi behar dira.

6-Elkartzen garen momentuan maskara jarrita izan behar dugu eta bizidunak topatzen ari garenean neurri minimo bat mantentzen bada kendu daiteke.

Hauek aipatu eta gero abiatu ginen izkilleroa (kirtena duen zarea), balde eta ontzi txikiekin harri txikiak dauden ingururaino eta bizidun desberdinen bila hasi ginen.

 Lanean animaliak topatu nahian

Hasiak gara baldeetan bizidunak sailkatzen

Putzuan dauden alga eta animalitxoei begiratzen.

Harri bat haltzatzen denean inoiz  ez dakigu zer egon daitekeen bere azpian eta hau adibide  horietako bat da.

Hua adibide bat da baina karramarro, txitxare eta bestelakoak ere aurkitzen ditugu zerrendan ikusten den moduan.

Kanpoan berriz, ermitau karramarroek hainbat hildako barraskiloen  oskolak erabiltzen dituzte.

Etorri ziren umeei ilusio gehien sortu zuen animalia, olagarroa izan zen. Ukitzeko aukera izan zuten eta bentosak nola heltzen zuten deskubritu.  Ikusi genuen nola iresten zen tinta botaz, kolorez eta texturaz nola aldatzen zen, azalak koskorrak ateratzen zituela eta ezkutatzen zenean harriak aurrean nola jartzen zituen ere ikusi genuen.

Non dago? Harriak ditu aurrean. Bentosak ikusten dira.

Oskoldunaz aparte hainbat alga ikusten dira baina aipatu genituen algen artean Codium adherens ,Codium tomentosum eta Lithophillum incrustan daude. Codium adherens zapaldu ezkero erortzeko arriskua duena eta Lithophyllum incrustan harrien itxura duena.

Denon artean zerrenda polita osatu genuen baina bakarrik azaltzen dira adierazpen bat emandakoen animalien zerrenda, eta hau da:

Izkira eta karramarroak:

1-Xantho incisus                          Xantoa  (Buiaren itxura du)        

2-Xantho pilipes                           Xanto ileduna (Buiaren itxura hanketan hileekin) 

3-Porcellana  platycheles           Portzelana ileduna(agin handiekin)

4-Eriphia verrucosa                    (Txoaskina Zumaian) Txangarra (hagin sendoekin) 

5-Pachygrapsus marmoratus    Karramarro beltza=Pareteko hamarra

6-Clibanarius erythropus            Padarra- Karramarro ermitaua                                             

7-Macropodia deflexa                 Armiarma konkorduna                

8-Galatea squamifera                 Galatea beltza (Asken hankak oso txikiak)

9-Palaemon  elegans                   Izkira                                                       

10-Periclimenes sagittifer          Anemonetako izkira   

Cnidarios:

1-Actinia fragacea                  Itsas marrubia                                                                        

2-Anemonia viridis/sulcata   Anemona                                            

3-Urticina felina?                               (Kanpoko erroak txuriak eta barrokoak gorriak ditu)

4-Sagartia elegans                             (Txikia eta txuria)   

Zizareak:

1- Hesione splendida                (Zizare gorri handia)                                      

2-Amphitritides gracilis            (Zizare garro luzeekin)                      

Moluskoak:

 

1-Acantochitona   fascicularis          (Lapa artikulatua ileekin)                               

2-Lepidopleurus cajetanus                (Lapa artikulatua ilerik gabe ) 

3-Haliotis tuberculata                        Itsas belarria                                                         

4- Nasarius    reticulatus                    (Maulio karroineroa)    

5-Tais hemaestoma                            (Inbasora aho gorriarekin)                            

6-Monodonta lineata                                   Maulioa   (gure inguruan jaten dana)      

7-Gibbula  umbilicalis                                   Zulotxoa duen maulioa                               

8-Ocenebra erinacea                                    Nahiko karratua da                                         

9-Calliostoma zizipillum                             Gorria da           

10-Tremenia hians                                 Bibalboa bieira moduan mugitzen dena           

11-Octopus vulgaris                            Olarrua Zumaian=olagarroa                          

Molusko “nudibrankioak”:

1-Berthella aurantiaca             (Laranja da eta brankiak alboan ditu)

Ekinodermoak:

1- Paracentrotus lividus                       Ostarrena Zumaian=itsas trikua= Itsas lakatza Mutrikun                                       

2-Sphaerechinus granularis                 Ostarrena=itsas trikua                                                    

3-Holothuria  tubulosa                         Itsas zakila                                                             

4-Martastherias  glacialis                    Itsas izarra                                                      

5-Ophiothrix fragilis                              (Izar antzekoa iletsua )

6-Ophioderma longicauda                   (Izar antzekoa , baina ilerik gabe)

7-Asterina gibbosa                                Kapitain izarra                                                             

Arraiak:

1-Gobius  cobitis                                  Mustoa (azpian bentosa garatu du)                           

2-Parablennius  pilicornis                   Kabuxa (adartxua begi gainean eta likotxua)

3-Lepadogaster candollei                  Candollei lepatia (bentosa oso garatua du)

4-Lepadogaster lepadogaster         Ahate lepatia (bentosa, adarrak eta begi faltsu urdunak ditu)

5-Scorpaena scrofa                              Gomexa Zumaian/Itsas kabra  

6- Nerophis lumbriciformis                   Itsas zaldien familikoa

  


Hauek denak ikusi ondoren, bizidun guztiak uretara bueltatu genituen eta bukatu genuen igandeko irteera.         

Berton atera genituen argazki bilduma: 

Galatea squamifera

Clibanarius erythropus 


Pachygrapsus marmoratus 

Eriphia verrucosa 

Macropodia deflexa 

Anemona

Marrubi aktinia

Heisone splendida

Limaria hians

Lepidopleurus cajetanus  
 

Berthella aurantiaca  (brankiak alboan ditu eta goian ikusten da. Zati zuria)

 Asterina gibbosa    

Paracentrotus lividus

Ophioderma longicauda

 Holothuria  tubulosa 

Nerophis lumbriciformis

 Lepadogaster candollei                Lepadogaster lepadogaster 

Gobius  cobitis  

Scorpaena scrofa 

 Bizidun gehiago ere ikusi ditugu baina ikusten den moduan denon artean mota asko aurkitu daitezke.

Hurrengoan, zerk harrituko gaitu?

Laster arte!!!!!