1967az geroztik, 100 herrialde ezberdinetan egiten den errolda honetan 20.000 behatzaile inguruk hartzen dugu parte, eta bertan urtero 30-40 milioi ur-hegazti baino gehiago zenbatzen dira. Arkamurkako taldekideak ere urteak daramatzagu Zarautz eta Getariko hezeguneetako erroldak egiten, Iñurritza, Irita, Mollarri, hondartza zein kaia inguruak behatuz. Oraingo honetan Aitziber Sarobe, Asier Aldalur, Idoia Larrañaga, Asier Etxeberria, Pello Izkeaga eta Emilio Salvatierrak hartu genuen parte. Zenbaketa hauek urtarrileko bigarren asteburuan egiten dira urtero. Jarraipen hau, neguko ur hegaztiei buruz mundu mailan garatu den programa garrantzitsuena dela esan genezake. Hegaztiei buruzko joerak aztertzeko tresna ezin hobea da bera. Hegaztien populazioak epe luzean izaten dituzten gora beherak modu normalizatu batean bilduz. Errolda urtero leku eta metodologia berdinarekin egiten dugu, era horretan ur hegaztien populazioaren bilakaerari zein egoerari buruzko informazio zehatzagoa lortzen degu. Errolda hauetan ateratako emaitzak, ur hegaztien kudeaketa hobea egitea ahalbideratzen dute eta bide batez ur hegaztietan oinarritutako biodibertsitatearen adierazle izateko. Era berean, ur hegaztiek erabiltzen dituzten habitatak, batez ere hezeguneen sistema ekologikoa hobeto ezagutzeko eta balioztatzeko. Espezie Migratzaileen Kontserbaziorako Bonneko Hitzarmena eta Afro-Eurasiako Ur Hegazti Migratzaileei buruzko Akordioa (AEWA) zein, mundu mailan dauden Iñurritza bezalako hezeguneak babesteko(Ramsar) hitzarmena, maila teknikoetan elikatzen ditu errolda honek.
Erroldan parte hartu genuen partaideak Iñurritza biotopoa aurrez aurre degula. Aitziber Sarobe, Idoia Larrañaga, Asier Etxeberria, Emilio Salvatierra Pello Izkeaga eta Asier Aldalur izan ginen.
Honako hauek dira zenbatu genituen hegaztiak;
IÑURRITZA
BIOTOPOA
6 Istingor (Gallinago
gallinago)
1 Istingor txikia (Lymnocryptes
minimus)
4 Basa ahate (Anas platyrhynchos)
13 Kaio hankahori (Larus
michahellis)
1 Lertxun hauskara ( Ardea
cinérea)
1 Lertxuntxo txikia (Egretta
garzetta)
1 Kulixka txikia (Actitis
hypoleucos)
4 Amiltxori (Nycticorax
nycticorax)
1 Uroillanda (Rallus
aquaticus)
4 Uroilo (Gallinula chloropus)
3 Txilinporta txiki (Tachybaptus
ruficollis)
IRITA HEZEGUNEA
62 Basa ahate (Anas
platyrhynchos)
1 Antzarra (Anser anser)
1 Kriolloa (Cairina
moschata)
3 Kaio hankahori (Larus
michahellis)
MOLLARRI
4 Kaio hankahori (Larus
michahellis)
ZARAUTZ
HONDARTZA
1 Lampernamuxua (Fratercula
arctica)
GETARIA
3 Harri iraulari (Arenaria
interpres)
3 Antxeta mokogorri (Chroicocephalus
ridibundus)
302 Kaio hankahori (Larus
michahellis)
1 Kaio beltza (Larus
marinus)
4 Ubarroi haundia (Phalacrocorax
carbo)
26 Ubarroi mottodun (Phalacrocorax
aristotelis)
1 Zanga (Morus bassanus)
1 Lertxuntxo haundia (Ardea
alba)
1Txilinporta txikia (Tachybaptus
ruficollis)
1 Martina (Uria aalge)
1 Pottorroa (Alca torda)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.