errolda etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
errolda etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022(e)ko urtarrilaren 19(a), asteazkena

Zarautz eta Getariako neguko ur-hegaztien erroldaren emaitzak

1967az geroztik, 100 herrialde ezberdinetan egiten den errolda honetan 20.000 behatzaile inguruk hartzen dugu parte, eta bertan urtero 30-40 milioi ur-hegazti baino gehiago zenbatzen dira. Arkamurkako taldekideak ere urteak daramatzagu Zarautz eta Getariko  hezeguneetako erroldak egiten, Iñurritza, Irita, Mollarri, hondartza zein kaia inguruak behatuz. Oraingo honetan Aitziber Sarobe, Asier Aldalur, Idoia Larrañaga, Asier Etxeberria, Pello Izkeaga eta Emilio Salvatierrak hartu genuen parte. Zenbaketa hauek urtarrileko bigarren asteburuan egiten dira urtero. Jarraipen hau, neguko ur hegaztiei buruz mundu mailan garatu den programa garrantzitsuena dela esan genezake. Hegaztiei buruzko joerak aztertzeko tresna ezin hobea da bera. Hegaztien populazioak epe luzean izaten dituzten gora beherak modu normalizatu batean bilduz. Errolda urtero leku eta metodologia berdinarekin egiten dugu, era horretan ur hegaztien populazioaren bilakaerari zein egoerari buruzko informazio zehatzagoa lortzen degu. Errolda hauetan ateratako emaitzak, ur hegaztien kudeaketa hobea egitea ahalbideratzen dute eta bide batez ur hegaztietan oinarritutako biodibertsitatearen adierazle izateko. Era berean, ur hegaztiek erabiltzen dituzten habitatak, batez ere hezeguneen sistema ekologikoa hobeto ezagutzeko eta balioztatzeko. Espezie Migratzaileen Kontserbaziorako Bonneko Hitzarmena eta Afro-Eurasiako Ur Hegazti Migratzaileei buruzko Akordioa (AEWA) zein, mundu mailan dauden Iñurritza bezalako hezeguneak babesteko(Ramsar) hitzarmena, maila teknikoetan elikatzen ditu errolda honek. 

Erroldan parte hartu genuen partaideak Iñurritza biotopoa aurrez aurre degula. Aitziber Sarobe, Idoia Larrañaga, Asier Etxeberria, Emilio Salvatierra Pello Izkeaga eta Asier Aldalur  izan ginen.

Iñurritza biotopoko istingorrak (Gallinago gallinago)

 Lampernamuxua (Fratercula arctica)
Txilinporta txikia(Tachybaptus ruficollis)
 Pottorroa (Alca torda)

Honako hauek dira zenbatu genituen hegaztiak;

IÑURRITZA BIOTOPOA

6 Istingor (Gallinago gallinago)

1 Istingor txikia (Lymnocryptes minimus)

4 Basa ahate (Anas platyrhynchos)

13 Kaio hankahori (Larus michahellis)

1 Lertxun hauskara ( Ardea cinérea)

1 Lertxuntxo txikia (Egretta garzetta)

1 Kulixka txikia (Actitis hypoleucos)

4 Amiltxori (Nycticorax nycticorax)

1 Uroillanda (Rallus aquaticus)

4 Uroilo (Gallinula chloropus)

3 Txilinporta txiki (Tachybaptus ruficollis)

IRITA HEZEGUNEA

62 Basa ahate (Anas platyrhynchos)

1 Antzarra (Anser anser)

1 Kriolloa (Cairina moschata)

3 Kaio hankahori (Larus michahellis)

MOLLARRI

4 Kaio hankahori (Larus michahellis)

ZARAUTZ HONDARTZA

1 Lampernamuxua (Fratercula arctica)

GETARIA

3 Harri iraulari (Arenaria interpres)

3 Antxeta mokogorri (Chroicocephalus ridibundus)

302 Kaio hankahori (Larus michahellis)

1 Kaio beltza (Larus marinus)

4 Ubarroi haundia (Phalacrocorax carbo)

26 Ubarroi mottodun (Phalacrocorax aristotelis)

1 Zanga (Morus bassanus)

1 Lertxuntxo haundia (Ardea alba)

1Txilinporta txikia (Tachybaptus ruficollis)

1 Martina (Uria aalge)

1 Pottorroa (Alca torda)


2014(e)ko martxoaren 5(a), asteazkena

Azken ekaitz bortitzek itsas hegaztietan izan duen eragina aztertzen

Aurtengo negua benetan latza izaten ari da Alcidae familiako hegaztientzat. Besteak beste Frantziako kostaldean 21.000 Alcidae inguru aurkitu dituzte hilik eta gure inguruko hondartzetan ere asko ari gera aurkitzen, begira hemen eta hemen. Egoera hau ikusirik Kantauri ixuri aldeko ornitologo elkarte ugari elkarren artean koordinatu egin gera gure inguruko kostaldea hobeto arakatu eta egoeraren datu zehatzagoak edukitzeko. 


  Alde batetikan ICAO metodologia jarraituz Arkamurkakoak Zarautz eta Getariako bi hondartzak aldenik alden arakatu ditugu , bertan hildako edo ahuldutako itsas hegazti berririk aurkitzen genituen ikusteko. Oraingo hontan Zarauzko hondartzan beste 2 Martin (Uria aalge) aurkitu genituen hilik eta Getariako hondartzatan bat bera ere ez. Gipuzkoa osoko hondartzen emaitzak batuta hauek dira emaitzak. 19 Martin (Uria aalge)2 Lanperna muxu (Fratercula arctica) eta Zanga (Morus bassanus) ale1. 
Behekaldeko argazki hau orain dela hilabete inguru atera nuen Iñurritzako dunen kostaldeko lerro aurrean.

Euskal herri osoko emaitzak hauek dituzue
ICAO 1 y 2 de Marzo de 2014


BIZKAIACoordinador: Gorka Ocio gorkaocio@verballenas.com
CONVOCATORIA: GIAM EUSKADI
MUNICIPIOPLAYAMts.ESPECIEMUERTOSVIVOS

1 Marz2 Marz1 Marz2 Marz
BIZKAIA:
MuskizKobaron20Arao común10


ORGANIZACIONES: SEO-Betsaide, S.O Lanius.
Muskiz/ZierbenaPlaya de la Arena966Arao común411 Arao0
PARTICIPANTES:
ZierbenaAstrón150
00


Gorka Ocio, Imanol Gómez, Yolanda Ozaeta, Leire Juez e Imanol, Ana Mar, J.Javier, Fernando de Vitoria e hijos (Iker y Aritz), Gari Bilbao, Raquel Colomo, Andoni Bilbao y familia, Jon Hidalgo, Eduardo de La Parte y Patricia, Mario Castaños y Oier Castaño
GetxoEreaga882Arao común120


Arrigunaga628
00


GetxoAskorri844
02


SopelanaSalvaje752
00


Sopelana826Arao y G. patiamarilla1 y 101 Arao0

BarrikaMeñakoz400
00


GIPUZKOA
Muriola400
00


ORGANIZACIONES: Itsas Enara, SEO-Donosti y Arkamurka
Barrika600Arao común60


PARTICIPANTES:
PlentziaPlentzia356Arao común20


Máximo Manso, Hector González, Héctor Xabier González, Cayetano Kortajrena, Santos Carretero, Asier Aldalur, Aitziber Sarobe, Aitor Leiza, Joseba Amenabar, Maite Eizaguirre, Oscar Arana, Alfredo Valiente, Xabier Saralegi, Joseba Mancisidor, Rafael Saiz, Juantxo Unzueta, Pedro Izkeada, Ivonne Iglesias, Ramón Elosegui, Zuriñe Elosegi, Yulia Borrego, Laida Rodriguez, Gorka Alcantarilla, Jesús Mª Alcantarilla, Xabier Garate. Jose Luis G. Quintas.
GorlizGorliz842
00


ArmintzaArmintza250
00


BakioBakio982Arao común11001 Arao
IbarrangeluLaga574
00


Laida812
00


IspasterOgeia175
00


LekeitioIsuntza250
00


MendexaKarraspio462
00


Señoooreees estoooy muuuy orgulloso de todos ustedes.
OndarroaArrigorri150
00














TOTAL EJS. MUERTOS:37 Araos y 1 Gaviota patiamarilla por anzuelo


TOTAL EJS. VIVOS: 3 Araos comunes
OBSERVACIONES:









Importante indicar que las playas bizkaitarras son limpiadas a diario, menos los domingos. Calas y Patxas no se limpian. En Gipuzkoa se limpian algunas de ellas por lo menos una vez a la semana. El domingo la incidencia de orilladas es muy bajo al carecer el factor viento. Las calmas no favorecen la arribada de aves a las playas. De ahí que salgan muchos números negativos. Las playas que aparecen las casillas de aves muertas en blanco es que no se han prospectado. OTROS DATOS de aves recogidas en Bizkaia fuera de estas fechas: 24 febrero: 2 Araos vivos y 4 muertos en la Playa de La Arena (Muskiz), 1 Arao vivo en Gorliz, 25 de Febrero: 12 Araos muertos en Sopelana y 1 Arao muerto en Muskiz. 27 de Febrero: 1 Arao vivo en Muskiz y 40 Araos muertos en la Playa de Ereaga (Getxo). Pienso que la mayoría fueron muertes por ahogamiento en tresmallos. 3 de Marzo: 4 Araos muertos en Muskiz, 1 Arao muerto en Ereaga, cero en Sopelana y 4 Araos muertos en Gorliz.
GIPUZKOACoordinador: Máximo Manso maxim4@hotmail.es
MUNICIPIOPLAYAMts.ESPECIEMUERTOSVIVOS
1 Marz2 Marz1 Marz2 Marz
OrioAntilla220

0


Uribarzar200

0


GetariaMalkorbe420

0


Gaztetape210

0


ZumaiaItzurun270Arao común01


Santiago350

0


DonostiaLa Concha1350
00


Ondarreta600Arao común01


Zurriola800Arao común121


DebaSantiago400

0


ZarautzZarautz2500Arao común12


MutrikuOndarbeltz120

0


Playa Puerto180

0


Saturraran300

0


HondarribiaHondarribia700
00


Frailes Y Molino230

0


Ondarroa (Bizkaia)Arrigorri180

0


HendayaHendaya2800

0


ZumaiaElorrixa1590Frailecillo y Alcatraz02 y 1




TOTAL:20 Araos, 2 Frailecillos y 1 Alcatraz (todos muertos)






Pasa berri den aste buruan hilero izaten degun RAM aprobetxatu genuen, itsasotikan behatzen genituen Alcidoa k ere zenbatzeko eta beste hegazti askoren artean Trektellen ikus ditzazkezue goiz hortan behatu genituen itsas hegaztien emaitzak.

Beheko marrazkian ikusi leike guk Getariatik behatu genuen itsas eremua


Itsas enara ornitologi taldearen  blog hontan sartuta, jorratzen ari geran gai hontan askoz gehiago sakontzeko modua izango zenuke. Lan bikaina benetan Itsas enarako lagunek argitaratu dutena.



2014(e)ko urtarrilaren 2(a), osteguna

Uretako eta itsasoko negutar hegaztien errolda.

Urtarrilak 19, igandean goizeko 8 retan Iñurritzako biotopo sarreran (surtidore parean) geratuko gera  Zarautz inguruko uretako eta itsasoko negutar hegaztien errolda egiteko. Beraz Arkamurkako kideekin batera errolda hontan parte hartu nahi duen edonork bertan aurkituko gaitu. Gutxigorabehera pare bat orduko iraupena izaten du erroldak eta bukatzean hegaztiak ikusten jarraitzeko aukera izango da.



Erroldari buruzko informazio zeatzagoa ondorengo lerrotan



Uretako eta itsasoko negutar hegaztien errolda hau hegaztien jarraipena egiteko sistema bat da; kontinental irismena du eta ondorengo erakunde honek regulatzen http://www.wetlands.org/ du. Urtero antolatzen da aldi berean eta sistema berdinarekin; era honetan, jasotako datuak hegaztien joera eta ugaritasuna modu fidagarrian isladatzen du. Honela informazio baliotsua lortzen da ur eta itsasoko hegaztien kontserbazio eta kudeaketarako. Honetaz gain, hegaztien garrantzia, hezeguneen (balio ekologiko handia duten ingurune naturalak) balorazioa egiteko http://www.ramsar.org/cda/es/ramsar-home/main/ramsar/1_4000_2__eta bere kontserbazioa sustatzeko irizpide garrantzitsua da.


Euskal Herriko Autonomi Erkidegoan, 1992 geroztik Foru Aldundiek eta Arkamurka bezalako Ornitologi Elkarteek errolda programa hau bultzatu eta mantendu dute.