Aralarrek Cariberen zantzua zuenekoak.
Tximeleten arraultzak zenbatzen
Nola eta zertarako?
Dan Lertxundiren gidaritzapean negu peto petoan hurbilduko gara Aralarrera ( San Miguel-Irañeta), baina neguarekin lotura gutxi dituen bi gairen inguruan arituko gara txango honetan: koral arrezifeetaz eta tximeletetaz. Irteera otsailak 5ean goizeko 08:00etan izango da, Agueseko biribilgunetik. Inongo zailtasunik ez duen goizbuelta bat izango da eta izen ematea 685757297 telefonora whatsap bat bidaliz egin behar da, bertan norberaren izen abizenak jarriaz.
Garai batean Euskal Herria itsaso epel batek estaltzen zuen eta bertan gaur egungo arrezifeen antzeko hainbat egitura sortu ziren. Arrezife hauek arroka trinkoak eratzen dituzte, trinkotasun honi esker gure inguruko mendi ezagunetakoak garai hauetako arrokaz osatuak daude (Hernio, Izarraitz, Anboto, Aitzkorri, Aralar…). Txangoan Aitzondoko arrezifea aztertuko da, paleobiologioa, sedimentologia, tektinika eta paleogeografiako hainbat oinarri azalduz.
Bestetik, “Non izkutatzen zaizkigu tximeletak neguan?” galderatik abiatuta, inguruan ugariak diren Thecla betulae tximeletaren arraultzak bilatuko ditugu.
Europako hainbat herrialdeetan tximeleta honen arraultzen ugaritasunaren jarraipena egiten ari dira bolondresetan oinarrituta. Zenbaketa hau nola eta zertarako egiten den azalduko da eta laginketa bat ere egingo da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.