Arkamurka Natur Taldeak eta Zarauzko Udaleko Ingurumen arloak herritarrei deia luzatzen diegu:
Biotopoaren zaintza Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunea departamentuari dagokio. Egin behar dituzten lanen artean, inbaditzaileak kentzea dago, horien hazkundeak beste landareen garapena oztopatzen dutelako, horrela, biodibertsitaterako oso kaltegarriak izanik.
Diputazioak Iñurritza biotopoan zeunden kanaberak moztu zituen, baina moztu ondoren, lurrean bertan utzi zituen, ateratzeko zailtasunagatik. Horren aurrean, Arkamurkako kideek proposatu dugu kanabera horiek pilatzea auzolanean eta Udalak erretiratzea. Aukera paregabea iruditzen zaigu elkarlanean herritarrekin lanketa hau egiteko.
Aldi berean, sentsibilizazioa bultzatu nahi dugu herritarrek ulertzeko inbaditzaileek biodibertsitari eragiten dioten kaltea. Natura zaintzeko beharrezkoa da ekosistema bakoitzean garatu behar diren espezie desberdinak babestea. Inbaditzaileek, berriz, espazio osoa betetzeko gaitasuna dute eta bertako espezieekin lehiatzen dira, desagertarazteraino. Naturan inportantea da espezieak nahastea, dibertsitatea kontserbatzea eta horretarako beharrezkoak diren baldintzak mantentzea. Guztion artean elkarlanean lortu dezakegu oreka ekologiko hori mantentzea.
Moztutako landareak ateratzen lagundu nahi duenak joan behar du urriaren 29an, larunbatean, goizeko 9:00tan Gasolindegi parean dagoen Zubiaurre Berri (Kaskatxuri) baserriaren ondoan. Moztutako kainaberak biotopoko kanpo aldean pilatuko ditugu, Txukun lorazaintzakoak jaso eta eraman ahal izateko. Eskerrak eman nahi dizkiogu, enpresa honi ere, lana boluntario moduan egingo duelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.