2022(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

"ITSASOIKO" itsasotik sasoikoa DOKUMENTAL AURKEZPENA ZARAUTZEN

- Nolakoa litzateke Euskal Herria, arrantzarik gabe? 

- Nolakoak lirateke gure arraindegiak, bertako arrainik gabe? 

- Guztion esku dago zein arrain erosten dugun, zein arrain kontsumitzen dugun, zein ondare babestu nahi dugun.


NON; MODELO zineman 

NOIZ;  AZAROAk 24, osteguna 

ORDUA; 19:00etan 

HIZKUNTZA:  EUSKARA, Subtítulos en Castellano 

SARRERA LIBREA

Euskal Herria Kantauri itsasoari eta arrantzari estuki lotutako herria da. Itsasoa gure historiaren, gure kulturaren eta gure nortasunaren parte izan da betidanik. Baina kostaldeko herrietan, garai zaharrak bizi izan dituztenek esaten dutenez, arrantza-portuen inguruan sortzen zen bizimodua oso bestelakoa zen lehen. Gaur egun, oraindik egunero itsasoratu eta arrainak banakabanaka eskuz ontziratzen aritzen diren arrantzontzi txiki batzuk badiren arren, teknologiaren garapenak eta arrainindustriaren ereduak bultzatuta, gure portuetako irudia oso bestelakoa da. Baina, itsasoak dituen baliabideak herritarrenak diren bezala, Eguneko Arrantza gure gizartearen zati baten bizimodua ere bada. Gure herriaren historiaren eta kulturaren zati bat. Ondarea. Nolakoa litzateke Euskal Herria, arrantzarik gabe? Nolakoak lirateke gure arraindegiak, bertako arrainik gabe? Guztion esku dago zein arrain erosten dugun, zein arrain kontsumitzen dugun, zein ondare babestu nahi dugun. Ezingo dugu globalizazioa geratu, baina, gure inguruan, gure esku dauden hainbat praktika abiatuz, keinu txikiekin gauza handiak lortu ditzakegu. Ildo honetan, elikadura burujabetzak gure herriaren aldeko jarrera bat erakusteaz gain, nortasunaren, lan eremuaren, ingurunearen eta jarduera jasangarrien aldeko apostua bermatzen du. Nolako erosketa egingo dugu hurrengoan arraindegian? Ekimenen bat bultzatzekotan, parte hartuko genuke? Nolako ekimena litzateke egokia gure herrian? Guztion esku dago, eta oraindik badaude honen alde egin ditzakegun gauza asko.

www.itsasoiko.eus

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.