2022(e)ko irailaren 19(a), astelehena

KOMUNITATE ENERGETIKOAK SORTZEKO AHALEGINAK ZARAUTZEN dokumental solasaldia Alex Lopez ekin modelo aretoan

 

   Alex Lopez (Zarautz1973). Irailak 29, osteguna-19;45etan, Zarauzko Modelo aretoan izango den hitzaldi-solasaldi honetan parte hartzera gonbidatua zaudete. Bertan Alex Lopez Zarauztarra izango da hizlari. Berau ofizioz diseinatzaile grafikoa da bainan Goiener kooperatiba sortu zuen tadekideetariko bat ere bada. Energia ereduaren aldaketa bultzatzeko, energia 100% berriztagarriaren erabilera sustatzeko eta gizarteari kontsumoa murrizten saiatu behar dela ulertarazteko lanean dabil. Beraz, hitzaldi honetan Alex Lopezek, besteak beste aurrera begirako konponbideak nondik etorri daitezkeen argitzen lagunduko digu. "THE GREAT SIMPLIFICATION" izeneko dokumental labur baten ondoren (30 minutuko iraupena du eta ingelesez eskainiko den arren erderazko azpitituluak ditu) Alexen hitzaldia izango da eta bukaeran hizlariari galderak egiteko aukera ere izango da.

Dokumentalaren izenburua;

"THE GREAT SIMPLIFICATION"
LA GRAN SIMPLIFICACION
SINPLIFIKAZIO HAUNDIA
Dokumental honetan, besteak beste giza portaera, sistema monetario eta ekonomikoak, energia, ekologia, geopolitika zein ingurumena jorratuko dira. Gonbidatuen artean zientzialariak, ekintzaileak, pentsalariak eta abar izango dira.

Azken mendea energia fosil kopuru izugarriak ustiatzen eman dugu. Datozen urteak finantza eta ekonomiaren zurrunbilo zoro batean sartuta egongo gerala agerikoa da. Lurreko ekosistemekin erlazionatzeko modu berriak direla eta gizakiak inoiz bizi izan duen gertakari esanguratsuenen aurrean ere egongo da. Egoera guzi honen aurrean, dokumental honetan gure garaiko gai esanguratsuenak sinplifikatzen saiatuko dira.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.