Urtarrilak 19, igandean goizeko 8 retan Iñurritzako biotopo sarreran (surtidore parean) geratuko gera Zarautz inguruko uretako eta itsasoko negutar hegaztien errolda egiteko. Beraz Arkamurkako kideekin batera errolda hontan parte hartu nahi duen edonork bertan aurkituko gaitu. Gutxigorabehera pare bat orduko iraupena izaten du erroldak eta bukatzean hegaztiak ikusten jarraitzeko aukera izango da.
Erroldari buruzko informazio zeatzagoa ondorengo lerrotan
Uretako eta itsasoko negutar hegaztien errolda hau hegaztien jarraipena egiteko sistema bat da; kontinental irismena du eta ondorengo erakunde honek regulatzen http://www.wetlands.org/ du. Urtero antolatzen da aldi berean eta sistema berdinarekin; era honetan, jasotako datuak hegaztien joera eta ugaritasuna modu fidagarrian isladatzen du. Honela informazio baliotsua lortzen da ur eta itsasoko hegaztien kontserbazio eta kudeaketarako. Honetaz gain, hegaztien garrantzia, hezeguneen (balio ekologiko handia duten ingurune naturalak) balorazioa egiteko http://www.ramsar.org/cda/es/ramsar-home/main/ramsar/1_4000_2__eta bere kontserbazioa sustatzeko irizpide garrantzitsua da.
Euskal Herriko Autonomi Erkidegoan, 1992 geroztik Foru Aldundiek eta Arkamurka bezalako Ornitologi Elkarteek errolda programa hau bultzatu eta mantendu dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.