2024ko otsailaren 3an, goizeko 9etan, Zarauzko surtidorearen aurreko Zubiaurre-berri baserriaren parean elkartuko gara. Hasierako ekintzaren azalpenak entzun ondoren, elkartutakoak ibaiaren alde bietara banatuko gara, zaborrak biltzera. Hondakin naturalak (adar, enbor, belar, eta abar) ez dira bilduko.
Plastiko garbiketa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Plastiko garbiketa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2024(e)ko urtarrilaren 29(a), astelehena
2022(e)ko otsailaren 20(a), igandea
AUZOLANEAN IÑURRITZA BIOTOPOTIKAN PLASTIKOAK ETA LANDARE INBADITZAILEAK KENTZEN
Hemendik Arkamurkarka natura elkartearen izenean eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu Iñurritzako eremura plastiko eta landare inbaditzaileak kentzera inguratu zeraten guzioi.
Zubiondo erretegiaren atzealdetik hasi, eta golf zelai ingururaino, errekaren bi aldeetan aritu gara plastikoa eta gainerako zaborra jasotzen. Eremua garbitzeaz gain, landare inbaditzaile batzuk kentzeko ere aprobetxatu degu gaurko eguna.
Goizean goiz euria barra barra ari zen arren, 25 herritar ausart bertaratu gera. irudi bitxiak utzi ditu ekintzak. Argazki berean, auzolanera etorritakoak ikus zitezkeen zakuak zaborrez betetzen; eta beraien inguruan, herritar ugari eguneroko paseotxoa ematen ari direla zertan ari ginen galdezka.
Beheko argazki sorta honetan ikusten den bezala, Iñurritzatik zabor kopuru haundia ateratzea lortu degu. Hemen sartuta hitzako bideo bat ere baduzue ikusgai.
Kanabera arrunta (Arundo dorax) bezalako landare exotiko inbaditzaileak asko ugaritu dira eta espezie autoktonoekin lehiatzen dira. Horrela, bertako landareei aurrea hartu eta hauek baztertzen ditu.
Zaborretara botatzen den poliestireno-kantitatea txikiagoa da plastikokoekin alderatuta, baina ingurumen-adituek diote material horrek kalte larriak eragiten dituela itsas ekosistemetan sartu eta ura kutsatzen duenean.
Douglas McCauley Kaliforniako Unibertsitateko (AEB) Itsas Biologiako irakasleak dioenez, poliestirenoak bi problema mota sortzen ditu itsas animalientzat: mekanikoak eta biologikoak.
“Arazo mekanikoaren jatorria oso sinplea da”, dio McCauleyk. “Askotan, poliestirenoa aurkitzen dugu hesteetan, eta horrek blokeo hilgarriak eragiten ditu”, dio.
“Zerbait txarra irentsiz gero, blokeo arina izan daitekeela pentsatzen baduzu, pentsa ezazu zer eragin izan dezakeen poliestireno estruituko bola oso batek. Horixe gertatzen zaie animalia batzuei”, erantsi du.
Ikuspuntu kimikotik, poliestirenoaren propietate xurgatzaileek are arriskutsuago bihurtzen dute.
“Funtsean, poliestirenoak belaki txiki gisa jokatzen du, ozeanoan dauden kutsatzaile kaltegarrienetako batzuk bildu eta kontzentratuz”, dio McCauleyk.
“Gero, itsas dortoka batek ikusi eta marmoka bat delakoan jaten du.”
Eta ez da txarra arrainentzat eta ozeanoentzat soilik. Kaltegarria izan daiteke gizakiarentzat ere.
“Oso kezkagarria da plastikoz elikatzen diren arrain horietako batzuk gure platerean amaitzea.”
2022(e)ko otsailaren 13(a), igandea
ZARAUZKO III. HEZEGUNE-EGUNA , PLASTIKO BILKETA IÑURRITZAKO BIOTOPOAN
Lekua; Zarauzko surtidorearen aurreko biotopo sarreran.
Eguna; Otsailak 19, larunbata
Ordua; Goizeko 9;00tan
Ekarri beharrekoak; Eskularruak eta katiuskak (Zaborra biltzen ibili behar dutenak behintzat)
Etorri nahi duen guztientzat han izango gara goizetik, Zain izango gaituzue.
Otsailean nazioarteko hezegune-astea ospatzen denez, Zarauzko Arkamurka Natura-Elkarteak Iñurritza biotopoko hezegunearen garrantzia aldarrikatu nahi du. Gure elkartearen ideia eta ilusioa urtero ospatuko den dinamika bat sortzea litzateke, hezegune-eguna deiturikoa, hezeguneen alde egin den eta berauek babesteko egun bizirik darraien ahalegina azpimarratzeko.
Hezeguneak dira munduan gehien hondatu eta galdu diren ekosistemak, nekazaritzarako eta hirigintzarako bete edo lehortu egin direlarik. Garai batetan, ezertarako balio ez duten lokazti horiek estaltzea zela onena iritzi zuen jendeak, baita ordeka egokiak direla beraien ibai ondoko kokalekuagatik.
Gerora joan gara konturatzen lokazti horiek duten garrantziaz. Alde batetik, itsasertzeko eta lehorguneetako ur-sistema erregulatzen duelako eta, bestetik, gune horietan dagoen fauna eta flora oso aberatsa delako. Ez da ahaztu behar munduko ekosistemarik emankorrenak direla, bertan pilatzen baita ibaietatik datorren materia organikoa. Jakina da hezegune eta paduretan ehunka itsaski (txirla, almeja, lohi har-zizareak , …) biltzen direla eta migrazioan dauden hainbat hegazti bertan elikatzen dira.
Zarautzek badu altxor handi bat, zaindu eta babestu behar den Iñurritzako hezegunea. Espero eta eskatzen dugu, Iñurritzakoaz gainera, Irita eta Asti aldekoak ere naturalizatu eta zabalduko direla luzarora gabe, denak biotopo bakarrean batuz.
Arkamurkak, otsailaren 19ean ospatu nahi du aurten hezegune-eguna. Hiru ekintza burutu nahiko lituzke aurten Arkamurkak: bata, Iñurritzako alde bietan dauden zaborrak bildu, plastiko asko baitago. Bestea, jende interesatua etorriko balitz, biotopoan bisita gidatua egitea. Ekintza bakarrerako jendea bilduz gero, zaborra biltzearen ekintza bakarrik egingo litzateke. Azkenik, erakutsi nahiko luke zein landare inbaditzaile ugaltzen ari diren biotopoan, eta bakarren batzuk moztu ere egingo dira.
2021(e)ko urtarrilaren 21(a), osteguna
BERTAN BEHERA GERATU DA ZARAUZKO II. HEZEGUNE-EGUNA , PLASTIKO BILKETA IÑURRITZAKO BIOTOPOAN
Jakinarazten dizuegu aurtengo Zarauzko II. hezegune eguna bertan behera uzteko gomendatu digutela. Hori dela eta Larunbat honetarako Iñurritza biotopoan antolatua genuen plastiko bilketa bertan behera geratzen da.
Besterik gabe, garai hobeak iritsiko diren esperoan, elkar zaindu eta besarkada haundi bat denoi.
Ongi izan.
---------------------------------------------------------------
Lekua; Zarauzko surtidorearen aurreko biotopo sarreran.
Eguna; Urtarrilak 30, larunbata
Ordua; Goizeko 9;00tan
Ekarri beharrekoak; Eskularruak eta katiuskak (Zaborra biltzen ibili behar dutenak behintzat)
Etorri nahi duen guztientzat han izango gara goizetik, Zain izango gaituzue.
Arkamurka natura elkarteak, Zarauzko udala eta Gipuzkoako Foru aldundiarekin elkar-lanean , urtarrilaren 30ean ospatu nahi du aurten hezegune-eguna. Hiru ekintza burutu nahiko lituzke aurten Arkamurkak:
1.- Iñurritzako alde bietan dauden zaborrak bildu, plastiko ugari baitago.
2.- Erakutsi nahiko genuke zein landare inbaditzaile ugaltzen ari diren biotopoan, eta bakarren batzuk moztu ere egingo dira.
3.- Ainhoa Goenagaren eskutik Zarauzko erreken inguruko arte proiektuan egindako arrai itxurako "haize mahuken" koinoborioak egun hortan erreka inguruan kokatzia. Arte lan honi buruzko informazio zabalagoa hemen sartuta.
Otsailean nazioarteko hezegune-astea ospatzen denez, Zarauzko Arkamurka Natura-Elkarteak Iñurritza biotopoko hezegunearen garrantzia aldarrikatu nahi du. Gure elkartearen ideia eta ilusioa urtero ospatuko den dinamika bat sortzea litzateke, hezegune-eguna deiturikoa, hezeguneen alde egin den eta berauek babesteko egun bizirik darraien ahalegina azpimarratzeko.
Hezeguneak dira munduan gehien hondatu eta galdu diren ekosistemak, nekazaritzarako eta hirigintzarako bete edo lehortu egin direlarik. Garai batetan, "ezertarako balio ez duten" lokazti horiek estaltzea zela onena iritzi zuen jendeak, baita ordeka egokiak direla beraien ibai ondoko kokalekuagatik.
Gerora joan gara konturatzen lokazti horiek duten garrantziaz. Alde batetik, itsasertzeko eta lehorguneetako ur-sistema erregulatzen duelako eta, bestetik, gune horietan dagoen fauna eta flora oso aberatsa delako. Ez da ahaztu behar munduko ekosistemarik emankorrenak direla, bertan pilatzen baita ibaietatik datorren materia organikoa. Jakina da hezegune eta paduretan ehunka itsaski (txirla, almeja, lohi har-zizareak , …) biltzen direla eta migrazioan dauden hainbat hegazti bertan elikatzen dira.
Zarautzek badu altxor handi bat, zaindu eta babestu behar den Iñurritzako hezegunea. Espero eta eskatzen dugu, Iñurritzakoaz gainera, Irita eta Asti aldekoak ere naturalizatu eta zabalduko direla luzarora gabe, denak biotopo bakarrean batuz.
Behekaldeko argazki hauetan duzue ikusgai pasa den urtean bildutako zabor kopurua.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)